Bilbo, Bizkaia. Lehenengo pausoak ematen ari da Euskal Herritik Australiara joan ziren euskaldunak eta euren ondorengo eta lagunak biltzeko asmoa duen elkartea. Joan den astean bere lehenengo Zuzendaritza Batzordea hautatuta, Australiako Ingham-en (North Queensland) jaiotako Amaia Urberuaga buru, elkarte sortu berriak deia egin die ekimen berri honetan interesa izan dezaketen guztiei, datorren asteko igandean, azaroaren 25ean, Gernikara, elkar ezagutzeko bazkari batera etor daitezen. Berrehun eta berrogeita hamar bat jendek eman dute dagoeneko izena.
Hona deialdiaren ezaugarriak:
-Non: Gernikako Zimela jatetxean (Gernikatik Bermeorako bidean)
-Ordua: 14:30etan
-Prezioa: 30 euro
Bazkaria eta elkarretaratzearen helburua, elkar ezagutu eta agurtzea da eta hortik aurrera ikustea ze gauzak egin daitezkeen elkartea sendotu, euskal-australiarren arteko ezagutza areagotu eta Euskal Herrian euren errealitate eta historia ezagunagoak izan daitezen.
Bazkarian izena emateko edo Euskal Australiar Alkarteari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, aski duzu bere lehendakari Amaia Urberuagarekin kontaktatzea (+34) 688 860 197 telefonoan
-Elkarrizketa Amaia Urberuagari La Casa de la Palabran