Vitoria-Gasteiz. Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, inkesta bat sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika onartu eta garatzeko edota hartutako neurriak ebaluatzeko, jakitea nolakoak diren gure diasporakideak, zeintzuk diren gure Diaspora osatzen duten gizon-emakumeen izaera, pentsamolde eta ezaugarriak.
Horregatik inkesta honi erantzuteko eskabidea. Inkesta, nahi izan ezkero, norberaren datu pertsonalak emanez edo eman gabe bete daiteke.
Parte hartzen dutenen artean, bidaia bat zozketatuko da, Euskadira Mundu-Batzar garaian edo AEBetako Boisera, bertan 2020ko uztail hondarrean egingo den Jaialdi euskal festa erraldoian parte hartzeko.
Inkestari internetez erantzuteko, egizu klik hemen. Minutu gutxi batzuk baizik ez dizkizu kenduko.
Inkestan ematen diren datu pertsonalen babesari buruzko legezko oharra, hemen.
Animatu!