Valentzia, Espainia. Euskara eta euskara ikasketak sustatzeko helburuarekin antolatu dute Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketa Valentziako bi euskal etxeek, Euskaltzaleok eta Laurak Bat elkarteak. Elkarlanean bultzatu duten ekitaldi honen bigarren edizioa da aurtengoa, iazkoak izan zuen erantzun onak animatuta. "Emaitza oso ona izan zen eta aurten bigarren edizioa antolatzen ari gara", azaldu dute antolatzaileek. "Lehiaketa parte hartu nahi duten guztiei irekita egongo da; bereziki gurean eta beste Euskal Etxeetan euskara ikasten ari direneei".
Hona hemen oinarriak:
-1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) Bestaldetik, ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.
-2. Luzera, gehienez, 2 horrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurria izan behar du. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.
-3.Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:
A.- Euskara ikasten ari diren pertsoneentzat
B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat.
-4.Lanak posta elektronikaren bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.
-5.Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. . Lanak posta bidez bidali daitezke ere. Hurrengo helbidetara: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos). Aurkezteko epea 2015ko Urtarrilaren 15ean amaituko da.
-6.Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroen partaideez osatuta egongo da.
-7.Epaimahaiaren irizpidea apelezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.
-8.Saria Liburu-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan.
-9.Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da, Laurak Batean, urtarrilaren 30ean.
-10.Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.
-11.Irabazten ez duten lanak suntzituak izango dira. Irabazten duen gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.