euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Buenos Airesen Neguko Euskara Barnetegia; asteburuan, HABEko gradu azterketak hiriburu australean

2019/07/23

Neguko Barnetegiaren hasiera
Neguko Barnetegiaren hasiera

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Joan den larunbat goizetik Argentina, Txile eta Uruguaiko hogei bat ikasle-irakasle dabiltza Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean Etxepare Euskal Institutuak koordinatzen duen Euskara Munduan programaren baitango Neguko Barnetegian partaide. Hurrengo ostiral-larunbatean, HABEko gradu azterketak egingo dira Laurak Bat-en bertan. Barnetegiko irakasle, Euskara Munduan-i esker trebatutako Gabriela Mendia, Irene Lopez de Vicuña eta Sabrina Otegui irakasle argentinarrak, Euskal Herriko Jose Francisco Zinkunegi teknikariarekin batera.

2019ko Neguko Barnetegi hau, 2013an formakuntza hasi zuen taldeak egingo duen azkena izango da eta bukaera horri amaiera egokia emateko euren euskara maila egiaztatzeko probak egiteko aukera izango dute ikasleek, Euskal Herrira joan behar izan gabe, Etxepare Institutuak egindako deialdi berezi bati esker. Guztira hogeita bi ikaslek egingo dituzte azterketak, hamarrek B1 mailakoa eta beste hamabik B2koa.

Datorren asteburu honetan gauzatuko den Diasporako ikasleentzako azterketa-deialdia Argentinan egiten den bigarren deialdi ofiziala da eta Hego Amerikan irakasle tituludun kopurua igotzeko aukera emango du. Gogora dezagun 2012an 30 bat ikasle aurkeztu zirela B1, B2 eta C1 mailak egiaztatzeko eta oraingoarekin igokada kualtaitibo zein kuantitatibo nabaria izango duela Hego Ameriketako euskara irakasle tituludunen kopuruak, 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia