euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Bartzelonan EH Sona-ren 22. edizioa, azaroaren 22an Zea Mays-en kontzertu batekin amaitzeko

2019/09/24

Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile, Euskal Herria Sona musikaldiak Etxepare Euskal Institutuaren eta Azkue Fundazioaren sostengu eta babesa dauka
Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile, Euskal Herria Sona musikaldiak Etxepare Euskal Institutuaren eta Azkue Fundazioaren sostengu eta babesa dauka

PUBLIZITATEA

Bartzelona, Katalunia. Hasia da Bartzelonan, hiriburu katalaneko Euskal Etxearen eskutik urtero antolatzen den Euskal Herria Sona musikaldiaren 22. edizioa. Lehenengo kontzertua joan den larunbatean egin zen, Euskal Etxearen egoitzan bertan, Egurra eta Kitto talde azpeitiarra eta Cerdanyola del Vallés-eko Cronopios aurkeztuz eta bertan edo hiriko beste areto batzuetan Mice, Nikotina, Bad Sound, Barcelona Rock Orchestra, Trakamatraka, Onki Xin, Belatz, Eskean Kristo eta Anita Parker entzun ostean azaroaren 22an bukatuko da, Zea Mays bilbotarrekin.

Kontzertuak

-Egurra eta Kitto (irailaren 21ean izan zen Euskal Etxean)
-Mice (urriaren 4ean Ateneu l’Harmonian)
-Nikotina, Senyor Oca eta Bad Sound, Maluks (urriaren 18an Euskal Etxean)
-Barcelona Rock OrchestraTrakamatraka, Onki Xin, Belatz, Eskean Kristo eta Anita Parker (urriaren 19an Ateneu l’Harmonian)
-Zea Mays (azaroaren 22an Sidecar aretoan)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia