Buenos Aires, Argentina. Ekimena atzo abiatu zen Buenos Aires hirian eta Buenos Aires probintziako Lomas de Zamora herrian. Abenduaren 3tik 9ra garatuko da Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera (CEVA-Cámara Empresaria Vasco Argentina) antolatzaile. Ekimenaren baitan. jatetxe parte hartzaileek euskal gastronomikoari lotutako hiru platereko menu bereziak eskainiko dizkiete bezeroei, izaera eta prezio itxian, ardoa aparte.
Hauek dira Euskal Sukaldaritza Astearen bigarren edizioan parte hartzen duten jatetxeak (CABA, Buenos Aires Hiria, Ciudad Autónoma de Buenos Aires):
-Amalur, Belgrano 1144an, CABA
-Sagardi, Humberto Primo 319an, CABA
-Restaurante Centro Vasco Frances-esko Jatetxea, Moreno 1370an, CABA
-Indarra Jatetxea, J. M. Fernández 130an, Lomas de Zamora
Ganberatik adierazten dute proposamenean parte hartzen duten enpresek beste onura batzuk izango dituztela, tartean Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazio-ko kide den CEVAk bere kideei ematen dizkienak. Informazio gehiago, secretaria@camaravasca.org.ar helbidera idatzita edota 011-5147-7123 telefonora deituz.