euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abesbatzen, Diasporan sortu eta trebatutako taldeen eta gonbidatu berezien euskal musika gailendu zen Euskal Astean (argazkiak-II)

2014/11/11

Buenos Airesko Ixilik taldearen eskutik, Euskal Herriko erritmoak entzun ahal izan ziren La Platako Euzko etxean eurak izan baitziren ostiraleko erromeriari musika jartzeko arduradunak (argazkia EuskalKultura.com)
Buenos Airesko Ixilik taldearen eskutik, Euskal Herriko erritmoak entzun ahal izan ziren La Platako Euzko etxean eurak izan baitziren ostiraleko erromeriari musika jartzeko arduradunak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Argentinako Euskal Aste Nazionalaren helburu nagusietako bat da erakustea euskal etxeetan urtean zehar egiten den lana. Eta joan den ostiralean abeslari eta musikarien eguna izan zen. Dudarik gabe, Euskal Herriko musika, tradizionala eta egungoa, izan zen ospakizunaren protagonista bai Abesbatzen Topaketan bai erromerian. Segidan, La Platako 2014ko Euskal Astealaren bigarren argazki galeria.

La Plata, Argentina. Garai batean euskaldunena "Pirinioetako alde bietan abestu eta dantzatzen zuen herria" zela esaten bazen, definizio hori zabaltzeko momentua iritsi da. Izan ere gaur egun Atlantikoaren bi aldeetan aritzen dira hainbat euskaldun eta euskaldunen ondorengoak musikan eta dantzan. Horrela, behintzat, sentitu zuten azken asteburuan La Plata hirian bildu ziren ehunka lagunek. EuskalKultura.com jaiaren ekintza guztien partaide eta lekukoa izan da eta hori dela eta gaurko edizioan festaren bigarren argazki galeria eskaini nahi diegu gure irakurleei.

(ikus bihar argazki sorta berria)


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia