euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abesbatzak zuzentzeko bigarren musika tailer teoriko-praktikoa antolatu du FEVAk maiatzean Buenos Airesen

2007/03/27

Miguel Angel Pesce izango da FEVAren tailerraren zuzendaria (argazkia ILV)
Miguel Angel Pesce izango da FEVAren tailerraren zuzendaria (argazkia ILV)

PUBLIZITATEA

FEVA-k antolatu eta Miguel Ángel Pesce-k gidatuko duen ikastaroa maiatzaren 12 eta 13an burutuko da Buenos Aires-eko Laurak Bat euskal etxearen egoitzan. Izen ematea aste honetako ostiralean amaituko da eta euskal zentroetako abesbatzen arduradun guztiei irekia dago. Asteburuko osoko iraupenaizango du lantegiak eta bertan jorratuko diren gaiak hasierako formazioa osatu ez duten koru gidariei zuzendu zaizkie bereziki.
Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) euskal etxeetako abesbatzak zuzentzen dituztenentzat antolatutako bigarren tailer teoriko-praktikoa da hau. Lantegia maiatzaren 12 eta 13an burutuko da eta dagoeneko martxan dauden euskal etxeetako abesbatzen arduradunei zuzendua dago. Antolatzaileek, 'hasierako formazioa osatu ez duten koru gidariak' izan dituzte gogoan ikastaroa antolatzerakoan. Plaza mugarik ez dagoen arren, euskal etxe bakoitzeko pertsona bakarrak izango du parte hartzeko aukera. FEVA hartuko du bere gain lo egiteko tokiaren eta otorduen kontu eta euskal etxe bakoitzaren esku uzten du bere kidea Buenos Aires-eraino bidaiatzearen kostua. Izen-emate epeak datorren ostiralean dauka azken muga. Federazioko arduradunen esanetan, ikastaroan jorratuko diren musika piezak aurrez prestatzeko denbora beharko dute ikasleek, eta hori da inskripzioa aste honetan bertan amaitzeko arrazoia. Interesa dutenek helbide honetara idatzi beharko dute ondorengo informazioa azalduta:

Euskal etxearen izena
Hautagaiaren izen-abizenak
Helbidea, telefonoa, eta e-maila
Hautagaiaren msika prestakuntza
Euskal Etxeko abesbatzaren berri
Abesbatzaren errepertorioa
Ikastaroan jorratuko diren piezen partiturak bidaltzeko helbidea

Lantegia Miguel Ángel Pesce koru zuzendariak gidatuko du eta ezarri dituen helburuen arabera, abesbatza oso baten parte hartzea ez da beharrezkoa izango, proposaturiko kantuak ikasleek beraiek abestuko baitituzte, nahiz eta Buenos Aires-eko Lagun Onak koruko hainbat kide euren laguntzaile arituko diren. Ikastaroak gai-zerrenda zabala dauka eta jorratuko dira, besteak beste: obra bati ekiteko teknikak, zuzentzeko keinuak, aho teknikak edota lanerako errekurtso didaktikoak. Tailerraren amaieran, bertaratutakoek kantaldi informal bat egingo dute, ikastaroa bera afari batekin bukatu aurretik.


Lotura interesgarriak

FEVA, Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna
www.fevaonline.org.ar

Euskalerriko Abesbatzen Elkartea
www.koralakeae.com

FEVAren biltzar orokorra eta buruzagien trebakuntza ikastaroa
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 22an

Laurak bat Buenos Aires-eko Euskal Etxearen 130. urtemuga
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 7an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia