euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aberri Eguneko ospakizunak munduan zehar zabaldu dituzte euskaldunek: Peru, Txile, Mexiko eta Ingalaterrako argazkiak

2016/04/12

Limako Euskal Etxeko kideak Aberri Eguneko festaz gozatzen (argazkia LimaEE)
Limako Euskal Etxeko kideak Aberri Eguneko festaz gozatzen (argazkia LimaEE)

PUBLIZITATEA

Aurten ere Aberri Egunarekin hitzordua bete dute munduko euskaldunek eta euskal etxe gehienetan egin dira ekitaldiak eta ospakizun bereziak. Batzuk handiak, besteak apalagoak, baina denak ala denak Euskal Herria eta arbasoen lurra gogoan. Jarraian horietako batzuetako argazki sorta bildu dugu: Lima, Txileko Santiago, Mexiko eta Ingalaterrako euskal etxe gazte batena, Bristol Basque CVlub elkartearena.

Donostia-San Sebastián. Diasporan zehar zabaldu diran azken asteotan Aberri Eguneko ospakizunak, hainbat ekitaldi,  ospakizun eta jarduerekin. Jarraian, argazki galeria batean bildu ditugu  horietako batzuk:

Perun, Limako Euskal Etxeak eta Limako Euskal Gazteria taldeak iazko plan bera errepikatu zuten eta hiriburutik ordu erdira dagoen Pachamac herrira joan ziren, bertako piszinadun etxea batean egunpasa egitera. Mexikon, Euskal Etxeak bazkaria egin zuen eta Gernikako Arbolaren kimu bat aurkeztu zuen. Horrez gain, bazkideen artean beste bost kimu zozketatu zituzten. Ingalaterran, Bristol Basque Club elkarte gazteak bere aurreneko Aberri Eguna ospatu zuen, parke batean egin zen piknik batekin.

Azkenik, Txileko Santiagon Euzko Etxeak bi eguneko ospakizuna egin zuen. Aurrenekoa martxoaren 27an egin ziren, igandean, meza batekin eta ondoren elkarteko Gernikako Arbolaren ondoan egin zen ekitaldi batekin. Elkarteko koruak Gernikako Arbola abestu zuen eta gero Raimundo eta Aitor Riquelme txistulariek "Ikusi Mendizaleak" jo zuten.

Egun handia hurrengo igandea izan zen, apirilaren 3a, Euzko Etxean burutu zen egitarau zabalarekin. Goizean, ekitaldiak meza batekin hasi ziren eta ondoren kalejira egin zen euskal etxeraino, dantzari eta txistulariek lagunduta. Eguerdian pilota partidak jokatu ziren frontoian eta eguerdian erakustaldia eman zute elkarteko Itxaropen Gaztea dantza taldeak, Euskal Abesbatzak eta txistulariek. Bazkaria 15:00tan hasi zen eta bazkalostean dantzaldi bat egin zen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia