euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aberri Eguna, munduko hainbat euskal etxetako hitzordu nagusia joan den igandean hasi zen ospatzen

2017/04/18

Ohorezko aurreskua Ikurriñari, joan den igandean, Caracaseko Eusko Etxeko Aberri Eguneko ospakizunean (arg. Jazoera)
Ohorezko aurreskua Ikurriñari, joan den igandean, Caracaseko Eusko Etxeko Aberri Eguneko ospakizunean (arg. Jazoera)

PUBLIZITATEA

Euskal Herritik kanpo bizi diren Euskal Herriko euskaldun batzuek, bertan egonik sobera ospatzen ez zutena, orain kanpoan bizi direla ospatzen dute, herrimina eta distantzia tarteko hain segur. Aberri Eguna hitzordu berezia da munduko hainbat euskal etxetan, eta halaxe ospatu dute joan den igandean euskal etxe askotan, tartean New Yorken, Caracasen, Necochean, Londresen, Miamin, Venezuelako Valentzian, Madrilen eta Habanan, lekuetako batzuk aipatzearren. Aste Santuko igandea jende asko biltzeko data zaila izanik, ordea, Diasporan, Aberri Eguneko ospakizun gehienak ondoko egun eta asteetan egiten dira. Urtero bezala, hitzordu horien berri ematen joango gatzaizkizue, informazioa eskuratzen joan ahala.

Caracas, Venezuela. Jakinaren gainean egonik Aberri Eguna munduko euskal etxeetan, joan den igandean baino, askoz ere leku gehiagotan datorren asteburuan eta ondoko egunetan ospatuko dutela, tradizioz Euskal Herrikoarekin batera Berbizkunde igandez ospatzen duten euskal etxeen lekukotasuna ekarri nahi izan dugu, eta horretarako, solemnitate osoz eta batere zalantzarik gabe urteko hitzordu nagusi legez ospatzen duten euskal etxe horietako baten irudiak bildu nahi izan ditugu artikulu honetara. Zintzo demonio eta garaiz bidali digu ohi bezala bertatik irudi-kronika bertako Jazoera berripapera egiten duen Pedro Javier Arriaga Aguirre lagunak. Hona:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia