euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aberri Eguna Diasporan: apiril osoan eta baita maiatzean ere ospatuko dute munduko euskal etxeek

2019/04/16

2019ko Aberri Eguna Cordoban (Argentina)
2019ko Aberri Eguna Cordoban (Argentina)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Aberri Eguna Bazko Igandean ospatzen da Euskal Herrian (aurten apirilaren 21ean) eta Diasporako hainbat euskal etxek ere igande horretan bertan bertan ospatuko dute. gehiago dira, ordea, aurreratu edo atzeratu egiten duten euskal etxeak, tokian tokiko arrazoiak medio deia ahal eta arrakastatsuen izan dadin. Aurtengo goiztiarrenak Cañuelasko, Pergaminoko, Posadasko eta Cordobako (Gerora) euskal etxeak izan dira, dagoeneko ospatu baitute; elkarte gehienek, ordea, datozen egunotan egingo dituzte euren ekitaldiak.

Mundu osoan egingo diren ospakizunen adierazgarri, hona Aberri Eguneko gonbiteetako batzuk. Zure euskal etxearena ez badago, informazioa email honetara bidal dezakezu.

Apirilaren 21ean:

-New Yorkeko Eusko Etxea: ospakizuna elkartearen egoitzan Eckford Street-en, musika, kantuak, herri bazkaria...

-Necocheako Euzko Etxea: Goizean hasiko dira lore eskaintza Gernikako Arbolaren aurrean eta meza. Eguerdi aldera, txikiteoa Euskal Etxean.

-Olavarriako Gure Etxe Maitea: San Jose elizako mezan hartuko du parte Euskal Etxeak. Mezaren ostean, euskal dantzak Coronel Olavarria Plazan.

-Londresko Euskal Elkartea: Aberri Eguneko bazkariak menu hau izango du: marmitakoa, kroketak, entsalada, postrea, kafea eta ardoa. Euskal dantzetarako eta musean aritzeko aukera

-Montevideoko Haize Hegoa: Uruguaiko hiriburuan ere, Bazko Igandean. Bazkarian euskal menuaz gozatuko dute gonbidatuek.

-Caracasko Eusko Etxea: Euskadiko eta Venezuelako ereserkiak, banderen igotzea, hitzak, bazkaria... Aurtengoa Aberri Eguneko 80. bazkaria egingo dute

-Caraboboko Eusko Etxea: Naguanaguan programa honekin ospatuko dute: 12etan, meza; ikurrinaren altxatzea; 13etan, bazkaria.

Apirilaren 27an

-Buenos Airesko Laurak Bat: Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu Elkarteko Ohorezko Bazkide izendatze zeremoniaren ostean ospatuko dute Aberri Eguna. Programa, taska eta euskal dantzak. Informazio gehiago, hemen.

Apirilaren 28an

-Txileko Santiagoko Eusko Etxea: meza dantzari banderadun eta euskal abesbatzaz, ondoren Eusko Etxean emanaldia, dantzak, kantuak eta herri bazkaria

-Bahia Blancako Union Vasca: Eñlkarretaratze eta bazkari batez ospatuko dute Union Vascako kideek elkartearen egoitzan

-Jose C. Pazeko Toki Eder: Apirilaren 28an ospatuko du Euskal Etxeak bilduz eta eguna aipatuz, bazkaria

-Mendozako Denak Bat: Aberri Eguneko bazkarian azken urtean hil diren Vicente Lezea, Martin Gereño, Irene Garate eta Alicia Aguirre bazkideei omenaldia egingo die Elkarteak.

-Macachingo Euzko Alkartasuna: Eskualdeko Mus Txapelketa egingo dute macachindarrek Aberri Eguna ospatzeko apirilaren 26tik 28ra. Txapelketarekin batera pintxo potea (larunbatean) eta bazkaria (igandean).

-Sao Pauloko Eusko Alkartasunan: Apirilaren 28an ospatuko dute, eguerdian, Gernika Kuttun egoitzan

Maiatzaren 5ean

-Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea: Aurtengoa Aberri Eguneko 20. Bazkaria izango da Gral. Rodriguezko euskal gizataldearentzat.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia