Donostia-San Sebastian. Munduko euskal etxe askotako egutegietan gorriz markatutako festa da Aberri Eguna. Gogoratu, jaia berez Euskal Herrian Berbizkunde Igandean ospatzen bada ere (aurten apirilaren 19an), Diasporan normala dela ondoko egun eta asteetan ospatzea, mota askotako elkarretaratze dei, bazkari, festa eta ekitaldi medio. Aurten konparazio apirilean zehar ari da ospatzen, eta bada maiatzean ere Aberri Eguneko ospakizunik deitu duen euskal etxerik, euskal atxikimendua eta "Euskotarren aberria Euskadi da" aldarri.
Argentinan bildu ohi da ekitaldi kopuru handiena. Azken asteburu honetan, esaterako, Bahia Blancan, Buenos Airesen (Laurak Bat), Barilochen, Jose C. Pazen eta Macachinen ospatu da, bertako euskal etxeen eskutik. Hego Amerikako beste herrialde batzuetatik ere helarazi digute bertako ospakizunen berri, Txilen (Santiagon eta Viña del Mar-en), Uruguaiko Montevideon eta Brasilgo Sao Paulon, adibidez.
Hona ospakizun horietako batzuen irudi-galeria: