euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abenduaren 13ra arte dago zabalik 12-15 urteko gazteentzako Chascomuseko Euskal Udalekurako epea

2010/12/02

Chascomus-ko 2010eko Udalekun parte hartutakoak, eskuetan partaidetza ziurtagiriak dauzkatela (argazkia EE)
Chascomus-ko 2010eko Udalekun parte hartutakoak, eskuetan partaidetza ziurtagiriak dauzkatela (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Gero eta gutxiago falta da Argentinan udako oporraldian sartzeko eta Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak iaz, lehenengo edizioan, arrakastatsu suertatu zen proposamena errepikatu du lagunen artean eta euskal kulturan murgilduta astebete pasatu nahi duten gaztetxoentzat. 2011ko Udalekua urtarrilaren 3tik 8ra luzatuko da Buenos Aires probintziako herri honetan eta 12 -15 urte arteko neska-mutilei dago zuzenduta.

Chascomus, Argentina. Euskal Udalekua gazteentzako antolatzen den kanpamendu bat da, egunero joko eta jolasak, kirolak, irteerak, naturarekin zerikusia daukaten ekitaldiak eta antzekoak garatzen diren ekimen bat, kasu honetan euskal kulturari lotua, esan nahi baita euskal kultura ezagutarazi eta sustatu nahi duena, beti ere modu ludiko, adiskidetsu eta jolaskorrean. Joan den urtean bezala, aurtengo edizioan ere ekitaldietako begiraleak Chascomuseko Euskal Etxekoak izango dira eta baita Euskal Herritik propio etorritakoak ere, Gipuzkoako "Eziko Udalekua" izeneko talde espezializatutik.

Kanpamendua urtarrilaren 3tik 8ra bitartean garatuko da eta Argentinako euskal etxeetako 12-15 urte arteko neska-mutilak daude gonbidatuta. Parte hartzaile bakoitzak 250 peso ordaindu beharko ditu eta bere izen ematea, aldez aurretik utziko duen 100 pesoko seinalearekin baieztatuko du. Izena emateko epea abenduaren 13an bukatuko da eta bete behar izango dituen pausoak hauexek dira:

1) Ordainketa “Banco de la Provincia de Buenos Aires”en egin behar da.

-Kontu Korrontearen zenbakia: 6942-7322/8
-CUIT: 30665097524
-CBU: 0140331001694200732282

2) Ordainketa egin ondoren, egiaztagiria euskal etxera bidali behar da faxez, parte hartzailearen izena adieraziz. Faxa: 02241 - 430334 edo 02241 - 431042

3) Parte hartzailearen datu guztiak bidaliko dira, izen-emate formularioa baterik. Formularioa e-mailez bidaliko da baina ekitaldia hasteko momentuan berriro aurkeztu behar da ,neska edo mutilaren gurasoek sinatuta. Parte hartzeko ezinbesteko baldintza da hau.

Lotura interesgarriak

'Eziko Udalekua'
www.ezikoudalekua.net

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia