euskal diaspora eta kultura
2011/12/27
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. Londresko Euskal Elkartea, London Basque Society, oso bizi ari da aspaldion eta abenduan zehar ekitaldi ugari egin ditu urtea ixteko sasoin honetan. Horietako bat abenduaren 17an Haggerston Community Centre delakoan egindako Olentzeroren Bazkaria izan da. Elkarteko kide eta lagun asko bildu ziren jaira eta, London Basque Society-k gonbidatuta, Algortako trikitilari talde bat aritu zen giroa alaitzen, hala bazkarian nola bazkaldu aurreko poteoan. Eguneko izarrak Olentzero eta bere emazte Mari Domingi izan ziren eta elkarteko txikien artean opariak banatu zituzten.
Ikus bideoa trikitilariak Londresen kantari eta Olentzero eta Mari Domingi opariak banatzen:
Beste ekitaldi jendetsu bat Mikel Urdangarin kantariak abenduaren 10ean Oxford House-n (elkartearen egoitzan) eman zuen kontzertua izan zen. London Basque Society-k sarean jarri ditu emanaldiko hiru kanten bideoak. Hona hemen horietako bat:
Eta, azkenik, geurera dakarkigu ere elkarteak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta abenduaren 3an egin zuen jaiaren bideo-kronikatxo hau. Londresko euskaldunak eta euskaltzaleak Richmond parkean bildu ziren mintzapraktika egiteko eta, ikus daitekenez, giroa bikaina izan zen, bai bertan eta baita euskal etxean ere.
-Londresko Euskal Elkartearen webgunea: www.zintzilik.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus