Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikon euskal pilotazale direnek zorioneko kontsidera daitezke egun hauetan, hamar egunez Euskal Herriko pilotari selekzio bat Mexikon barrena baita, hainbat partida jokatuz Mexiko Hiriburuan, Mexiko Estatuan eta Morelosekoan. Euren programa ostegunean hasi zuten, ongi etorri afari batekin hiriburuko Euskal Etxearen egoitzan, Polanco auzoan. Hortik aurrera, eta esandako hamar egunetan, hainbat trinkete eta kantxatan arituko dira, erakustaldiak eskainiz eta hiru saio Mexiko - Euskal selekzioa.
Hona bisitaldiko programaren berri bi iruditan: