euskal diaspora eta kultura
2011/07/13
PUBLIZITATEA
Tokyo, Japonia. Tokyoko Upper Shibbuya auzoan dago Naoki Wada sukaldariak gidatzen duen Abasque jatetxea. Kanpotik bertako itxura moderno eta garbia du, baina euskal jatetxea dela antzeman daiteke arrasto pare bati esker: sarreran ikusgai dauden ardo botilak eta atetik zintzilik dauden Ezpeletako biperrak. Izan ere, Ipar Euskal Herriko sukaldaritza da Abasque jatetxearen marka, nahiz eta azken urteetan Japonian oihartzun gehiago izan duen Hego Euskal Herriko sukaldaritza berriaren sonak.
Naoki Wadak, Abasqueko sukaldari gazteak, hiru urte pasatxo igaro zituen Donibane Garaziko jatetxeetan, Behe Nafarroako eta Zuberoako jakiak prestatzen ikasten. Garazin hasi zen euskal produktuen kalitatea miresten --batez ere Ezpeletako biperren zaporea-- eta frantziar sukaldaritzaren tradizioarekin uztartzen.
Abasque-n prestatzen duen janaria "rustikoa baina fina da", Swinnertonen aburuz. Haragia da menuaren izarra, batez ere astiro astiro beratutako gisatuak eta labean eginiko errekiak. Kazetariak azpimarratzen dituen bi jaki euskal txerri errea eta poulet grand-mere (edo amonaren oilaskoa) dira. Aipagarriak dira ere hasierako platerrak: Wadak aurkezten duen bost edo sei pintxo proposamenak "azken urteetan nonnahi agertu diren tapa tabernetakoekin alde ederra daukatenak", dio Swinnertonek.
Shigeo Oyamak, jatetxearen jabeak, sommelier lana ere egiten du eta berak aukeratu du Abasque-eko ardo karta zabala. Oyamak eta Wadak 2007an ireki zuten Abasque eta egun jatetxe txiki honen 18 lekuak gauero eta aldez aurretik izaten omen dira beteta.
-Informazio gehiago, jatorrizko artikuluan (ingelesez), hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus