euskal diaspora eta kultura
2009/12/04
PUBLIZITATEA
General Villegas, Argentina. Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak deitutako 'Kontaketa Txundigarrien Literatur Lehiaketa'n Alberto Martinena (Venado Tuerto-koa), María del Carmen Maldonado eta Valeria Lascurrain (General Villegaskoak atera dira irabazle).
Sariak emateko ekitaldia gaur iluntzean egingo da Villegasko Euskal Etxean, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Ekitaldi berean Kimuak saileko lau laburmetraia proiektatuko dira, 2009an hainbat sari eurenganatutakoak hain zuzen.
Honakoak dira emango diren laburmetraiak:
-Amona Putz!, Telmo Esnal zuzendari (9 minutu). Batzuetan haur txipiak dauzkaten bikoteak amona botatzen dute faltan... baina batzuetan bakarrik.
-El nunca lo haría, Anartz Zuazua zuzendari (14 minutu). Laurak aiton bat eskatzen die Errege Magoei eta bere gurasoak lanean hasetn dira bat oparitu ahal izateko.
-5 recuerdos, Oriana Alcaine eta Alejandra Marquez zuzendari(12 minutu). Merkatuan, bazkaria prestatzeko behar dituen osagaiak errepikatzen, Irma ohartzen da oroitzapen batzuk berreskuratzeko bide luzea egin beharra dagoela.
-Marisa, Nacho Vigalondo (3 minutu). Bizitzak ekartzen dituen gauza bitxia medio, emakume guztiak Marisa dira, baina Marisa bat baizik ez da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus