euskal diaspora eta kultura
2009/09/10
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Uztaileko lehenengo egunetan osasun agintarien aginduei jarraiki bertan behera utzi behar izan ondoren, badirudi aste honetan baietz, ospatu ahal izango dituztela Rosarioko Nafar Etxeko bazkide eta lagunek sanferminak, oraingoan ere Carmita Battle-ren irrati bidezko laguntasuna eta konplizitatea lankide seguruenik, hauxe baita, bestelako egoera guztien gainetik, Nafar Etxeak urteko egutegian dituen festen artean preziatuena eta jende gehien erakartzen duena.
Aurtengo sanferminak Rosarion bihar osteguna hasiko dira, irailak 11, iluntzeko zortzietan, elkartearen egoitzan, festari buruzko zenbait irudi eta bideo bat emanez, alor musikalean nafar etxeko bertako 'Manuel Turrillas' fanfarrearen doinu eta aireak lagun, Jorge Claría zuzendari. Egunari dagozkion pieza herrikoi selekzio bat jo ondoren, senidetasun afari bati ekingo zaio, elkarteko peña guzien partaidetzaz.
Egitarauak larunbatean izango du segida, irailaren 12an, 'Jamonada' izenko usadioarekin, dantza ordkestrarekin, 'Los extranjeros' taldea jole. Igandean, azkenik, San FerminenMariaren Katedralean, San Ferminen ohoretan. Jaialdi artistiko batek ezarriko die amaia ekimenei, Etxeko dantzariak eta 'Manuel Turrillas' partaide.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus