euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Janari standa eta elkarteko heldu eta txikien dantza taldeak Rosarioko Nafar Etxearen ordezkari hiriko 38. Gizatalde Jaian

2022/11/28

Rosarioko Nafar Etxeko dantzariak bertako 38. Gizataldeen Jaian eskainitako ikuskizunean 1985etik hona ohi duen moduan, hiriko Nafarroako Etxea partaide izan da aurten ere, mota honetako Argentinako elkarretaratze handiena den Rosarioko Gizataldeen Jai Nazionalean. Azaroaren 11tik 20ra, Rosarioko Banderaren Parke Nazional enblematikoa munduko kulturak eta sukaldaritza erakusteko toki aparta bihurtu zen. 1.240.000 lagunetik gora, bertakoak zein turistak barne, inguratu ziren jai-esparru eta ekitaldietara ...

Gehiago irakurri...


Australia: Euskal murala inauguratuko dute North Queensland-eko Trebonne hirian bertako frontoi historikoaren baitan

2022/11/25

Ideia ederra izan dute North Queensland-en, bihar inauguratuko dituzten margo eta zainketak egitean Trebonneko euskal pilotalekuan Euskal murala deitu dituzten pilotari margoak inauguratuko dituzte larunbat honetan, azaroaren 26an, North Queensland-eko Trebonne-n, hiriko euskal pilotaleku historikoaren baitan, North Queenland Basque Club euskal etxeak antolatu duen ekitaldian. 2001eko uztailaren 27az geroztik Queenland-eko Ondare Erregistroko parte den frontoiari buruzko liburuak ere egongo dira bertan erosgai, gaia ikertu ...

Gehiago irakurri...


Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko Zuzendari lanpostua bete nahi du Etxepare Euskal Institutuak: epea, azaroaren 28a

2022/11/25

Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendari postua betetzeko deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko Zuzendari lanpostua betetzeko bidea hasia du Etxepare Euskal Institutuak; hautagaitzak aurkezteko epea, datorren astelehena, azaroaren 28a da. Lanpostuak zeregin zabal eta arduratsuak dauzka eta besteak beste ardurapean dauzka Etxepareren munduko irakurletza eta katedrak, euskararen presentzia eta irakaskuntza sustatzea Euskal Etxeetan, euskara bultzatzea nazioartean, ...

Gehiago irakurri...


Mariana Dominé-k antolatutako “Euskal Herria 2023 Tourra" azalduko dute astelehenean Buenos Airesko Euskaltzaleak-en

2022/11/25

Mariana Dominé Irigoyenek antolatutako “Euskal Herria 2023 Tourra: bidaia Euskal Herriaren erraietara”-ren irudi promozionala Informazio-bilera batera deitu du datorren astelehenean, azaroaren 28, Mariana Dominé Irigoyen “Euskal Herria 2023 Tourra: bidaia Euskal Herriaren erraietara”ren antolatzaileak Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian heldu den urtean gauzatuko duen bidaiari buruz. Hitzordua, orain arte egin dituzten bilera birtualen aurrez-aurreko segida izango da, batetik, baina aldi berean ongi ...

Gehiago irakurri...


Trujilloko Euskal Etxeak bere 'Saregintzan...' liburua aurkeztuko du ostiral honetan, ekitaldia online eskainiz

2022/11/24

Wilfredo Lizarzaburuk eta Juan Carlos Verástegui-k sortu dute bertako euskal jatorri edo borondatekoei Euskal Herriaz eta euskal kultura eta diasporaz oinarrizko ezagutza eta kontzeptuak ekarri nahi dizkien liburu hau Trujilloko Euskal Etxeak, argitaratu berria duen 'Saregintzan, tejiendo redes entre vascos' (Saregintzan, euskaldunen artean sareak ehuntzen) liburua aurkeztuko du ostiral honetan hiriko El Cultural aretoan. Liburua, EEko Wilfredo Lizarzaburu Muñoz eta Juan Carlos Verástegui León-i zor zaie eta eurak egindako ikerketa, artikulu-bilketa eta idazkuntza lanaren emaitza da, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Belgranoko Gure Etxea, bere ekintzen berri ematen zuen stand batekin partaide General Belgrano Rock 2022 jaialdian

2022/11/24

General Belgranoko Gure Etxea-ko Zuzendaritzako zenbait kide stand-ean: Bárbara Pérez Arrúa dantza taldeko arduraduna, euskara irakasle Natalia Urcola, Sonia Etchelet lehendakaria, Juan Martín Iribarne garagardogilea eta Federico Arambarri Hamar urte baino gehiago igaro dira egin gabe, baina pasa den asteburuan “General Belgrano Rock” jaialdia itzuli egin da izen bereko Buenos Airesko herrira. Bertako euskal etxeak, Gure Etxea elkarteak, bat egin zuen ekitaldiarekin eta stand bat ipini zuen bere kultur ekintzen berri zabalduz eta baita janari eta edari menu bat eskainiz ere. Azpimarratzeko eta berezia, ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 2023-2024 ikasturterako, aurkeztu hautagaitzak abenduaren 15aren aurretik

2022/11/24

Hurbil dira Gabonak eta Olentzero, Danborrada, Santa Ageda... guztiak haurrek eta gurasoek ospatzen dituzten festak Boiseko Ikastolan Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 2023-2024 ikasturterako —2023ko abuztu erdialdetik 2024ko abuzturaren 31era— 3 eta 5 urte arteko eskolaurreko ikasleez arduratzeko, Nubaris ikasketa plana gidari. Eskabideak abenduaren 15/20ra arte aurkez daitezke email bidez annieg@basquemuseum.eus helbidera bidaliz. Helbide horixe edozein galdera edo zalantza argitzeko erabil daiteke. Hautagaiek euskara menperatu ...

Gehiago irakurri...


Hitzaldi & ikastaroa Jean Bordaxar xiberotarrak emanik aste honetan Buenos Airesen eta ondoren Tandil eta Montevideon

2022/11/23

Kulturgile handia bezain apala da Jean Bordaxar. Argazkian egunotan Uruguain, bere kusietako birekin Jean Bordaxar (Arrokiaga, Xiberoa, 1959) Xiberoko kulturako izen handietako bat da, handia izanik Xiberoko kultura tradizionala lantzen, sendotzen, suspertzen, egungotzen eta geroratzen zor zaion lana. A capella kantari ederra, pastoralgilea, dantzaria, musikaria, xirularia, jokolaria... Bordaxar emozioak zinez hunkituta dabil azaroaren 9az geroztik Uruguaiko lurretan, bere kasa, hiru hilabete eta erdiz Diasporako ...

Gehiago irakurri...


93 urteko Micaela Mutuberria baztandarra ohoratuko dute Tandilen Gure Etxearen 73. urteurreneko programapean

2022/11/23

Zenbait ekitaldi iragarri ditu Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak asteburuan zehar erakundearen 73. urteurrena ospatzeko Datorren asteburua bizia izango da Tandilgo Gure Etxea-ko bazkideentzat. Ostiralean bertan, azaroaren 25ean, hasiko dira ekitaldiak, "Santos 'Cuqui' Conforti" Mus Txapelketarekin, Euskal Etxearen 73. urteurrena ospatzeko programaren baitan. Bere izena jarrita omenaldia egiten zaio dantzari, batzordeko kide eta muslari izan zen Euskal Etxeko kide eta lagun handiari. Igande ...

Gehiago irakurri...


Valentziar Erkidegoko HEOetako eta Euskal Etxeko euskara Ikasleen lehenengo Topaketa larunbatean Laurak Bat EEan

2022/11/22

Larunbat honetarako gonbitea Valentziar Erkidegoko euskara ikasleentzat hiriburuko Laurak Bat Euskal Etxean Hitzordu berezia luzatu zaie euskara ikasleei datorren larunbaterako, azaroaren 26rako, Valentziar Erkidegoan. Hizkuntza Eskola Ofizialetako (HEO) irakasleak eta Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea antolatzaile, Valentziar Erkidegoko Euskara Ikasleen Lehenengo Topaketa egingo dute, aukera paregabea Castelló, Alacant eta Valentziako HEOetan eta Euskal Etxean bertan euskara ikasten ari direnek elkar ezagut ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia