euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohorezko Lauaxeta Saria eman diote Bizkaian Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeari: Jose Gabriel Anituak jaso du Bilbon

2022/12/05

Bilboko Elkarte Filarmonikoan “Lauaxeta Ohorezko Saria” jaso zuen Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen izenean bere Lehendakari José Gabriel Anituak Bizkaiko Foru Aldundiak “Lauaxeta Ohorezko Saria” eman dio Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeari euskara Euskal Herritik kanpo mantentzen eta iraunarazten egindako ibilbideagatik. Pasa den ostiralean, abenduaren 2an, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Lorea Bilbaok, 2022ko Lauaxeta Sariak banatu zituzten Bilboko Elkarte Filarmonikoan ...

Gehiago irakurri...


“Emakumea hizkuntzaren transmisore” hizpide gaur Cordoban Hizkuntza Gutxiengotuen XIII. Topaketan, Gerora antolatzaile

2022/12/02

Emakumea da aurtengo protagonista Gerora Elkarteak antolatutako Hizkuntza Gutxiengotuen Topaketan Euskararen Nazioarteko Eguna da bihar eta testuinguru horretan, Hizkuntza Gutxitu eta Gutxiengotuen Topaketaren XIII. edizioa antolatu du gaur abenduaren 2a Cordoban hiriko Gerora Euskal Kultur Elkarteak, Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Hizkuntza Fakultatearekin batera. Aurten, “Emakumea hizkuntzaren transmisore” gaiak ekarriko die hizpidea, emakumeak zenbait kultura eta testuinguruetan ...

Gehiago irakurri...


Diasporari loturako Jalgi Hadi Mundura elkartea “Hitzetatik haratago” liburuarekin partaide Durangoko Azokan

2022/12/01

“Hitzetatik haratago”, Jalgi Hadi Mundura Elkarte birtual euskaltzalearen liburuaren azala Jalgi Hadi Mundura elkarte euskaltzale birtualak “Hitzetatik haratago” liburua aurkeztu zuen Baionan pasa den asteartean, azaroaren 29an. Zortziko argitaletxeak plazaratua, liburua datorren igandean jarriko dute salgai Urruñan, lehenengo aldiz egingo den 'Loraldi berri' Liburu Azokan eta bezperan. Durangoko 57. Euskal Liburu eta Disko Azokan ere erosi ahal ...

Gehiago irakurri...


Ez zarela oraindik sartu? Euskariana, euskal kulturari lotutako 750.000 objektu digitaletik gora online eskuragarri

2022/11/30

Euskaraz zein gaztelaniaz, Euskariana atari digitalean arakatzea gauza erraza da Sar Euskarianan eta kuxkuxeatu, berdin dio besterik gabe irakurtzeko testu atseginen baten bila bazabiltza edo informazio jakin baten peskizak gidatzen bazaitu. Gauza da baterik edo bestetik 'euskal' zerbait daukaten edukiak eskuratzeko ataria dela Euskariana. Euskal autoreek sortu duten guztia, hemen argitaratu den guztia, munduko edozein tokitan euskal gaiei buruz egin dena, ...

Gehiago irakurri...


Viedmako Aberri Etxeak euskal diaspora eta kultura ardatz dituen unibertsitate hedakuntza ikastaroa emango du CURZAn

2022/11/30

Ezker eskuin: 'Lagun Onak'eko O. Lindberg eta J. Astolfi; eserita: CURZAko J. M. Chironi; Euskal Etxeko lehendakari R. Basterra eta idazkari D. Mendoza; eta Adriana Goicoechea, CURZAko dekanoa, aurkezpen ekitaldian Joan den ostegunean, azaroaren 24an, Viedma-Patagoneseko 'Aberri Etxea' Euskal Etxeak “Euskal Diaspora, euskal kulturara hurbiltzen Ipar Patagonian” izeneko ikastaroa aurkeztu zuen CURZAn (Centro Universitario Regional zona Atlántica de la Universidad Nacional del Comahue). Ikastaroa 2023ko martxoan hasiko da eta, modulu formatoarekin, euskara eta Euskal Herriko historia, ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Eusko Indarra dantza taldeak 40 urte bete ditu eta jendearengana bildu nahirik ari da ospatzen

2022/11/29

Montevideoko Eusko Indarra dantza taldearen emanaldien une ahaztezin batzuk Joan den hilean bete ditu 40 urte, 1982ko urriaren 12an sortu baitzen Eusko Indarra, garai hartan Montevideon zeuden bi euskal etxeetatik, Euskal Erria eta Euskarotik, zetozen gazteek hasita. Ibilbide aberatsa etorri da geroztik, eta emanaldiak Uruguai osoan, baita Brasil eta Argentinan ere; Argentinako Euskal Aste Nazional askotan parte hartu izan dute. Jai eta emanaldi horien ...

Gehiago irakurri...


Hamar musikazalek lehenengoz ekin diete euskal dantzei Cordoban Gerorak antolaturiko 'Soinez soin' mikroikastaroan

2022/11/29

"Soinez soin”, Cordobako Gerora kultur taldeak azaroaren lau larunbatetan zehar burututako mikrokurtsoaren ikasle-irakasleak Arrakastaz amaitu da “Soinez soin”, Cordobako Gerora euskal kultur elkarteak azaroko lau asteburuetan emandako musika & dantza mikroikastaro bateratua. Lau saioak aurrez aurre eman dira azaroko larunbatetan elkartearen egoitzan, euskal dantza eta musika hastapenak batera jorratuz, hasiberriei zuzenduta. Aukera izan da hamar musikari eta musikazalek euren ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea Euskal Etxeak Anne Lukinen kontzertu batekin ospatuko ditu Nafarroaren eta Euskararen Eguna

2022/11/29

Anne Lukinen Nafarroaren eta Euskararen Eguneko kontzertua Palmako Xesc Forteza Antzokian, Artea Euskal Etxearen eskutik Urtero sasoi honetan bezala, urte amaiera ekitaldiz bete samarra dator Mallorcako Artea Euskal Etxearentzat, beti ere apustu sendo batekin normaltze aldera. Honela,  joan den astean Antxon Olaberen "Necesidad de una política de la Tierra, emergencia climática en tiempos de confrontación" liburua aurkeztu ondoren, datorren igandean, abenduaren 4an, Euskararen Eguna ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Denak Bat EEak Lehen Emakume Topaketa egin du 'Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunean'

2022/11/28

Mendozako Denak Bat Euskal Etxean pasa den azaroaren 25ean burututako Lehenengo Emakumeen Topaketaren irudi promozionala Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak bat egin zuen joan den azaroaren 25ean bertan, joan den ostiralean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Egunarekin, izan ere egun horretan antolatuz bere Lehenengo Emakume Topaketa, 'Emakumeok' izenpean. Leonor Azpillaga koordinatzaile, EEko emakume talde bat bildu zen, gaur egun emakumea izateak dakarrenari ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz eta giro bikainean egin da asteburuan Valentzia hirian Valentziako Euskara Ikasleen I. Topaketa

2022/11/28

Herrialde Valentziarreko Euskara Ikasleen Lehenengo Topaketako partaideak, Valentziako Euskal Etxearen egoitzaren inguruan Arrakasta handiz eta giro bikainean egin zen joan den larunbatean Valentzia hirian Valentziako Euskara Ikasleen I. Topaketa. Euskaraldiarekin bat eginez, Castellò, Alacant, eta Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskara ikasle eta irakasleak eta Valentziako Laurak Bat Euskal Etxekoak bildu ziren azken honen egoitza barne eta kanpoaldean, elkar ezagutu. elkarrekin jardun eta euskara lokarri eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia