euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txilen, Euskal Film Laburren Zikloko bigarren eta azken saioa Viña del Mar-en, Euskararen Eguna ospatzen segituz

2022/12/12

Rafael Kutz Euskadiren Txileko ordezkaria eta erakunde antolatzaileetako kideak Zikloaren joan den asteko saioan Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunak segitzen dute Hego Amerikan. Viña del Mar-Valparaisoko euskal etxearen kasua da. Izan ere aurten zinemari lotuta ospatzea proposatu dute euskal etxeko kideek. Lankide, Viña del Marreko Udala; eta Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzako Carolina Ávila Cruzatt-en, Sandra Travieso Euzko Etxeko lehendakariaren eta Kultura ...

Gehiago irakurri...


Tandil: Euskal Jaiotza bizidunaren edizio berria, eta gonbitea, Argentinako edo munduko euskal etxeetan erreplikatzeko

2022/12/12

Ezker eskuin, Graciela Confalonieri Zabala, Martin Harguindeguy, Valeria Aramburu, Santiago Benavidez, Marilin Harguindeguy eta Sara Almeida, 2021eko Euskal Jaiotzan Datorren larunbatean, abenduak 17, Tandilgo Euskal Etxearen aurrean, Martín Rodríguez Plazan, Euskal Jaiotzaren edizio berria antzeztuko dute. Hogeita hamar bat lagunek osatzen dute euskal mitologiako eta kristau fedeko elementuak biltzen dituen antzezlana, Valeria Aramburu euskaltzalea zuzendari. Jarduera 2000. urteaz geroztik etengabe egin dute, 2020an izan ezik, eta iaz bezala, aurten ere ...

Gehiago irakurri...


Okzitaniako Tolosako EEko kide da Frédéric Touya eta euskara ikasten ari da Lazkaon: ”Gure kultura babestu behar dugu”

2022/12/09

Frédéric (eskuinetik laugarrena) Lazkaoko Bizi-Ola Kooperatiba bisitatzen ikaskide eta irakaslearekin batera Duela hiru hilabete ailegatu zen Frédéric Touya Lazkaoko Maizpide Barnetegira euskara ikasteko asmoz. Okzitaniako Tolosan jaioa, Frédéric lehen hezkuntzako irakaslea da eta egun master bat egiten ari da. Horri esker, denbora hartu ahal izan du bere euskara hobetzeko. Gurasoak Iparraldean sortuak ditu, baina ez zuten euskara ikasi: “Orain ari naiz konpontzen hori, ...

Gehiago irakurri...


Puerto Madryn: 'Etorritakoengatik' Euskal Etxeko gazteriak lekukoa hartu du elkartea berreskuratu eta biziberritzen

2022/12/09

Puerto Madryngo “Etorritakoengatik” euskal etxeko bazkide eta lagunak berriro elkartzeko egindako bazkariaren argazkia 2019 urtea geroztik jarduerarik gabe, Puerto Madryngo “Etorritakoengatik” Euskal Etxeak iragarri du bilera egin dutela eta jarduera instituzionalari ekingo diotela berriro. Gazteen eskutik, bereziki 2008an sortu zenean dantza taldea osatu zutenen eskutik, berriz ere martxan jarri da Chubuteko Euskal Etxea euskal kultura zabaltzen jarraitzeko.

Gehiago irakurri...


Iñigo Urkullu lehendakariak harrera egin zien atzo Gasteizen Gaztemunduren 2022ko edizioan partaide diren gazteei

2022/12/08

Gaztemundu 2022ko kideak atzo Urkullu lehendakariarekin Gasteizen (argazkiak EJ) Hogei gazteak, Argentina (16), Estatu Batuak (1), Kolonbia (1), Txile (1) eta Uruguaitik (1) etorriak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu lagun zutela, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ziren atzo Gasteizen, Ajuria-Enean. Gogora dezagun, 18 eta 35 urteko gazteei zuzendutako programa honetan 13 neska eta 7 mutil ari direla parte ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza Enpresa arloko Arduradun bila dabil: abenduaren 25a da eskabideak aurkezteko epea

2022/12/07

Abenduaren 25a da Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzak behar duen Enpresa-arloko Arduradun postura aurkezteko azken epea Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzak zabalik dauka Enpresa-arloko Arduradun lanpostua betetzeko hautaketa-prozesua eta eskabideak aurkezteko azken epea abenduaren 25an finkatu du. Izangaiek ekonomiarekin edo enpresarekin lotura duten goi-mailako unibertsitate tilulua beharko dute izan, eta gutxienez bost urteko eskarmentua agertu beharko dute lanpostuarekin harremandutako lanetan eta ingelesa eta ...

Gehiago irakurri...


Haraneko Euskal Etxea, honela, euskaraz, du izen berria Trelew-ko EEak, eta Gernikako Arbolaren kimua hartu du lagun

2022/12/07

Omendu zuten Irun Mujica' Txapeldun Handia', urdinez erdian, Haraneko Euskal Etxeko lagun eta bazkideekin igandeko ekitaldian Urrats berria eman eta azkeneko aldi honetan egoitza lortu ondoren, izena ere aldatu du orain artean gehienbat 'Centro Vasco del Nordeste del Chubut' izena zerabilen Trelew-ko euskal elkarteak, eta aurrerantzean 'Haraneko Euskal Etxea' (HEE) izango da [gaztelaniaz 'Valle' deitzen baitzaio eskualdeari]. Euskararen Nazioarteko Eguna ere ospatu duten ekitaldi batean, ilusio handiz bildu dira ...

Gehiago irakurri...


San Nicolaseko Euskal Etxeak 'Euskal Gaualdia' antolatu du larunbatean herritarrak eta auzoko herrietakoak gonbidatuz

2022/12/06

Gonbidapena euskal kultur gau batean parte hartzeko San Nicolaseko Euskal Etxeak antolatuta Abendua heldu eta hego hemisferioko egutegian ikasturtea ixteko garaia da. Hego konoko euskal etxeetan, gainera, bat egiten du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzearekin eta udako etena baino lehen ikastaroak eta jarduerak ixtearekin. Aurten San Nicolaseko Euskal Etxeak oso era berezian ospatu nahi izan du. Larunbat honetarako Udal Auditoriumean 20etan iragartzen duen “Euskal Gaualdia”, euskal ...

Gehiago irakurri...


Mendoza izango du egoitza asteburu honetan 2022ko Nafar Gizataldeen Topaketak, Maria Chivite eta Ortzadar partaide

2022/12/05

Azken edizioa Rosarion egin zen 2018an. Irudian orduko gobernuburu Uxue Barkos eta Ollo kontseilaria nafar etxeetako dantzarien erdian Argentinako Nafar Etxeek elkarrekin, normalean lau urtero, egin ohi duten ekimen eta elkarretaratze garrantzitsuena da. 'Nafar Gizataldeen Topaketa' izenpean edo beste izen batzuekin, Nafarroako Gobernuko aurreko presidenteek parte hartu eta bidaia antolatu izan dute Argentinara, jai-egitarau hau tartean harrapatuz, eta oraingoan horixe egitea tokatu zaio Maria Chiviteri. Izan ere, Chivite lehendakariak ...

Gehiago irakurri...


Argentina bisitatuko du aste honetan Maria Chivite nafar presidenteak; astelehenean Alberto Fernandezek hartuko du Etxe Arrosan

2022/12/05

Nafarroako presidente Maria Chivite Maria Chivite Nafarroako lehendakaria Argentinara abiatuko da aste honetan eta bisita ofiziala hasiko du, abenduaren 8tik 13ra, helburu dituela bertako nafar komunitatea bisitatzea eta ekonomia eta enpresa izaerako harremanak sustatzea. Lehenari dagokionez, Mendozan 9, 10 eta 11an egingo diren Nafar Gizataldeen Topaketan (ikus albiste bereizia) hartuko du parte, Argentinako lau etxe nafarrak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia