euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtea agurtzeko festa jendetsua Necocheako Euzko Etxean, eta gonbitea urtarrilaren 20-21ean Danborradan parte hartzeko

2023/01/03

Kiti Zubillaga (eskuinetik lehena) Euzko Etxeko lehendakaria balkoian, Edgardo "Cacho" Carricart alkate berrautatuarekin 2021eko urtarrilean ospatutako azken San Sebastian Jaiari hasiera emanez, pandemiaren ondorioz murrizketez egina Necocheako Euzko Etxeak azken agurra eman zion urteari joan den ostiralean, bere barneko hainbat ataletan diharduten bazkideak 2022ko azken afarian bildurik. Saskibaloi, boleibol eta pilotan aritzen diren kirolariak, dantzariak, euskara ikasleak, danborradako kideak eta gainerako azpibatzordeetako kideak urte amaieragatik topa egitearren elkarretaratu ziren, eta indarrak metatzeko udari aurre egiteko.

Gehiago irakurri...


Errekonozimendu eta aitortzak Corpuseko EEko fundatzaile eta bazkide Olga Leiciaga erreferente euskal-argentinarrari

2023/01/03

Olga Leiciaga, ezkerrean, euskara ikasketa ziurtagiria jasotzen abenduaren 3an Eusko Etxearen egoitzan, Euskal Jatorri EEko irakasle Maria Silvia Soloagaren eskutik Olga Leiciaga Elordik, Corpus Christiko Eusko Etxearen sortzailea eta alma materrak, Jose Maria Iparragirre 2022 Saria jasoko du, Gasteizko Mugarik Gabeko Musikari Solidarioak GKEaren eskutik. Sariaren bigarren edizioa da hau, 2021ean hasi baitzen ematen, eta Uruguain eta Argentinan euskal diasporan lan nabarmena egiten dutenak omentzea du helburu. Izan ere, bi herrialde horiek eman zioten babesa Urretxuko ...

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea ehun urte dauzkaten EEen klub hautuan sartuko da hasi berria den 2023an

2023/01/02

Ezker eskuin, Johana Endrinal, Diruzain, Santiago Baztan, Lehendakari orde, Maite Baztan, Lehendakari, Emilio Moure, Idazkari eta Norman Baztan, Idazkari orde Euskal Echean irailaren 27an egindako Asanbladan Patagonian, urte berezia hasi berria du bertako euskal komunitateak, 100 urte beteko baititu Comodoro Rivadavian, bertan 1923an 'Asociación Vasca Euskal Echea' izenpean sortutako euskal etxeak. Izan ere, 1923ko maiatzaren 20an, hiriko Vasconia hotelean bildutako hogeita hamahiru euskal etorkinek elkarri laguntzeko elkarte bat bideratzea erabaki zuten. Geroztik bizitza ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko 'Euskal Echea' Ikastetxea: ia 120 urtez euskal kultura ikasgeletan zabaltzeko konpromisoa betetzen

2023/01/02

Euskadiren Argentina-Mercosur Ordezkaritzak eta CABAko Euskal Echeak Euskararen egunean elkarlanean antolatutako “Urte berri On 2022” lehiaketako postal irabazlea, Francisco Magrath ikasleak egina Urteko lehenengo aste osoa hasi dugu eta une egokia dela uste dugu Urte Berri On-eko gure agiantzan berriz ere adierazi eta euskal diasporan aspaldi errotutako hezkuntza arloko euskal erakunde baten aipua egiteko. Zaharragorik bada ere [nola ahaztu 1767an Mexiko Hirian euskaldunek sortuta egun ere aktibo segitzen duen Loiolako San Ignazio edo Vizcaínas eskola] baina zalantzarik ez, beti ere aipamena ...

Gehiago irakurri...


Urte Berri On!

2022/12/31

EuskalKultura.eus-en eta Olentzeroren agiantza onenak 2023 urte berriari begira 2022ko azken eguna da gaur, eta milioika asko izango dira munduan barrena urte berriaren aitzakiarekin bildu eta ospatuko duten jendeak, kultura, arraza, erlijio eta molde guztietakoak. Euskal diasporaren testuinguruan, Australia izango da urtero bezala euskal komunitateak dauzkaten herrialdeetan Urte Berria lehenengo errezibituko duena. Eta beraz bertako Townsvilleko North Queensland Basque Club eta Sydneyko ...

Gehiago irakurri...


Buffaloko Ospa folk bandak 12 saioko euskal musika herrikoi bira egingo du urtarrilaren 5etik 15era Wyoming-en

2022/12/30

Ezker-eskuin, Buffaloko Ospa bandako musikariak: Kevin Carr, Margo Brown, David Romtvedt, Caitlin Belem, eta Daniel Steinberg Buffaloko Ospa bandak bere euskal musika errepertorioa aurkeztuko du Wyoming-en urtarrilaren 5ean hasi eta 15ean amaituko den biran, Wyoming Cultural Trust Fund and Worlds of Music erakundea laguntzaile. Biraren egitarauak musikari buruzko hitzaldi eta azalpenak eta erromeria musika entzuteko aukera emango du, baita Joxe Mari Iparragirreren abestiak ere. Izan ere, Ospako liderra den David Romtvedt-ek Iparragirre oso ...

Gehiago irakurri...


Udako Jaialdia Mar del Platako Denak Baten otsailaren 11an, eta jai programa osoa 2023an EEaren 80 urteak ospatzeko

2022/12/29

Bazkideen itzulera sustatzeko kanpainaren eta María Carrerasen eskutik egiten den antzerki tailerra bultzatzeko irudi promozionalak Bero handia, uda petoa Argentinan, eta Denak Batek aukerak ematen ditu, pilota, squash eta mus txapelketak antolatuz. Hiriak ezaugarri du uda osoan biltzen duen jarduera turistiko bizia eta Atlantikoko kostaldean oporretan dabiltzanentzat, La Feliz ezizenaz ezaguna den hiriko Euskal Etxeak agenda interesgarria eskaintzen du: Otsailaren 11an, gauez, Euskal Etxearen egoitzan, Udako Jaialdia ...

Gehiago irakurri...


ETBko 'Infernu Txiki' saioak AEBko lekuak eta euskaldunak bisitatu ditu eta urtarrilaren 1ean erakutsiko digu emaitza

2022/12/29

Idaho, Nevada eta Kaliforniako bazterretan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi urtarrileko igandetan 'Herri txiki Amerika handi' saioan 'Herri txiki infernu handi' saioak izena mudatuko du datorren igandetik aurrera bost astez eta 'Herri txiki Amerika handi' bilakatuko da, izan ere, Estatu Batueko euskal komunitateetan grabatutako irudi eta elkarrizketak eskaintzeko. Zuhaitz Guttxutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak 'road movie' moduko bidaia bateko protagonista eta kontalari bilakatuko dira, Idahoko Boisen hasi eta ...

Gehiago irakurri...


Pergaminoko Lagun Onak: "Urtea energia handiz itxi dugu eta 2023ari indar, gogo eta ahalegin osoz ekingo diogu"

2022/12/28

Danborrada donostiarra ere, Lagun Onak-eko kideek osatua, Pergaminoko Urte Amaiera Festako parte izan zen, Carlos Otegui zuzendari Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeak, Andrea Sabas lehendakari, euskal kultura zabaltzen urte osoan egindako lana ospatzen zuen festa handi batekin itxi du 2022a. Partaide ziren Goizeko Izarrako dantzariak, euskara ikasleak, danborradako kideak, muslari taldea, sukaldariena eta Olentzero ere bildu zen abenduaren 17an urteari agur esateko. “Urtea erabat positiboa izan da, hain latz eta ...

Gehiago irakurri...


Plazaratu da La Platako Eguzkia aldizkariaren 20. zenbakia, geroari buruzko gogoetei eskainitako gehigarria lagun

2022/12/28

Abenduro ohi bezala, urteko laugarren zenbakiarekin batera gehigarria kaleratu du La Platako Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariak Plazan da, online eskuragarri dagoeneko, La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren 20. zenbakia, aurtengo laugarren eta azkena, lagun duela aldizkariaren gehigarria, abendukoa baita ere. Irakur artikulu honetan aurrerago bi argitalpenen aurkibideak. Gogora dezagun, eranskinak gogoeta eta iritzi artikulu sorta bat biltzen duela, Euskal Etxeen geroa hizpide, izan ere hastear dagoen 2023an ekin behar ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia