euskal diaspora eta kultura
2023/02/06
Garaiz zaude planak egiteko. Martxoa iristeak udako opor sasoiaren amaiera markatu ohi du hego konoan eta euskal etxeen itzulera ohiko jardueretara. Honi loturik, La Platako Euzko Etxeak gogoz hasiko du urtealdia, eta komunitate osoari dei egingo dio martxoaren 4 eta 5eko asteburuan ospatuko duen "Eguzkipean" kanpaldiaren bigarren edizioan parte hartzera, City Bellen, hiritik 10 kilometrora duen ...2023/02/03
AEBko 16-25 urte bitarteko gazte bat baldin bazara, ezin duzu aukera paregabe hau galdu. “Ateak ireki” egitasmoak Euskal Herrian 3 asteko egonaldia egitea proposatzen die AEBko euskal komunitateko gazteei, Goierriko familia batekin, euskal kulturan murgilduta. Izena emateko epea otsail hasieran zabalduko da, otsailaren 28ra arte, eta egonaldia, ekainaren 25etik uztailaren 16ra gauzatuko da. ...2023/02/03
Otsailaren 1etik 26ra Temporada Alta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiaren 2023ko. edizioa egingo dute Montevideon, Argentina, Kolonbia, Frantzia, Portugal, Uruguai eta Euskal Herritik etorritako konpainiak partaide. Euskal kasuan, Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak sortutako “La dramática errante” konpainiak “Altsasu” antzezlana jendaurretuko du oraingoan. Lana Euskal ...2023/02/02
Ia astebete baino ez da falta Jaialdi 2023rako, eta Mar del Platan Denak Bateko kideak azken ikutu eta xehetasunak ari dira biribiltzen Euskal Kulturaren Udako Festa hau arrakastatsua izan dadin ziurtatzen. Izan ere, kultura, gastronomia eta jai giroko uda topaketa legez aurkezten du bere burua Jaialdik eta datorren astean, otsailaren 10ean, ostirala, eta 11an, larunbata, gauzatuko da Mar del Platako Moreno ...2023/02/02
Boise State University-ko (BSU) Munduko Hizkuntzen departamentuak, Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) 'William A. Douglass' Euskal Ikasketa Zentroa lankide, iragarri du datorren irailaren 14tik 17ra Kultura Ikasketen II. Konferentzia antolatu duela Boiseko bere egoitzan. Bilkuraren gaia eta titulua “Translation: Wor(l)ds in Other Wor(l)ds" (Itzulpena: hitzak/munduak munduen/hitzen ...2023/02/01
Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk antolatuta, barnetegi berri bat egin da Tandilen pasa den urtarrilean. 'Euskara Munduan' programaren baitan garatua, zazpigarren topaketa izan da diasporako ikasle-irakasle talde honentzat. Hamar egunez euskara praktika intentsiboa egin zuten eta azkeneko asteburuan prestakuntza pedagogikoa ere jaso zuten.2023/02/01
Saioz betetako urte baten ondoren, eta Euskal Herriko areto garrantzitsuenak bete ostean, Madrilen da Jon Maia 'Kantu bat gara' ikuskizunarekin. Galileo Galilei aretoan, ostegun honetan, otsailaren 2an, oholtzan lagun dituela Asier Etxeandia aktore-kantaria, Jon Plazaola aktorea eta Amaia Etxezarreta eta Ignacio Pato kazetariak. Sarrerak hemen eros daitezke, ez geroratu beraz, lekurik gabe gera ez ...2023/02/01
Jon Maia (Urretxu, 1972) bertsolari eta idazleak hitzaldia eman zuen atzo Madrilen Complutense Unibertsitatean "Desde Extremadura al euskera. Identidad, idioma... un viaje interior" (Extremaduratik euskarara, identitatea, hizkuntza... barne bidaia bat) izenburupean. 'Euskalkonplu' jardunaldien hamargarren edizioaren barruan gauzatutako emanaldia Unibertsitateko Euskal Ikasketen alorra ...2023/01/18
Urtero garai honetan egin ohi duenez, EuskalKultura.eus-ek tarte bat hartuko du urtarrilean, buletina plazaratzea eten, eta barne-lanak egiten emateko datozen egunak. Sare sozialetan bai arituko garela, agenda berrituko dugu eta baita beste sail batzuk ere, baina buletina egunero plazaratu gabe. Tartean, saiatuko gara San Sebastian egunari —Donostian jai eguna— behar bezala ohore ...2023/01/16
Urtarrilaren 11ko EHAA buletin ofizialean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko abenduaren 20ko Ebazpena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena atzerriko euskal gizataldeetako kideen artean premia larrian daudenei eta euren laguntza-beharrei erantzuteko 2022ari diokionez.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus