euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Txapela euskal sagardoak bidaia gastronomikoa proposatzen dizu Euskal Herria, geldialdi batez Asturiasen

2025/02/10

‘Txapela’-k, Argentinan ekoitzitako euskal sagardo naturalak, Teiturekin batera, proposamen berria plazaratu berri du: turismo gastronomiko bidaia sagardoaren bihotzera, 11 egunetan zehar, Asturiasko eta Euskal Herriko txokorik onenak bisitatuz 2019an merkaturatu zuten Txapela euskal sagardo naturala eta geroztik ordezkaezina bihurtu da Argentinako euskal komunitateak antolatzen dituen jai jendetsuenetan, tartean Aberri Egunean, Buenos Airesek EH ospagai-n, Jaialdian, Eguzkipean kanpaldian eta Euskal Aste Nazionalaren ospakizunetan, baita euskal etxeen urteurren eta jai tradizionaletan ere. Ondoko erronka euskal tradizioaren produktua hau, ...

Gehiago irakurri...


Bruselako Euskal Etxeak Sagardotegi Gau bat antolatu bere egoitza berria estreinatzeko, otsailaren 15ean... eta gehiago

2025/02/07

Urteko lehen Sagardotegi Gaua Bruselan, otsailaren 15ean Urte berria, etxe berria Belgikako hiriburuko euskal gizataldearentzat. Izan ere datorren asteko larunbateko Sagardotegi Gaua izango da inauguratu berri duten egoitzan egingo duten lehenengo ekitaldia. Aurreneko hitzordu honetan euskal menu tipikoa eskainiko dute antolatzaileek, oraingoan taloak, txistorra eta sagardoa kupeletik. “Txotxa” iluntzeko 7etan izango da, Bruselas Handiko ...

Gehiago irakurri...


Bolivarko Nafar Etxeak 71 urte jaialdi batez ospatu, jatetxea zabaldu du eta urteurren afari batera deitzen du martxoan

2025/02/07

Goian, Raíces Navarras eta Nafar Etxeko dantzariak oholtzan. Behean, ezkerrean, Raíces Navarras taldeko kideak. Eskuinean, zutik, M. Sardon (gorriz) eta Sandra Santos (beltzez). Horien artean, eserita, J. Montero eta Vocal Joven taldeko kideak Coliseo Español Antzokian egindako dantza eta musika ikuskizun batekin, Bolivarko Nafar Etxea bere 71. urteurrena hasi zen ospatzen urteurren egunean bertan, urtarrilaren 31n. Ostiral gau horretan, Luisina Teruelen eskutik, erakundeko dantzari taldeak emanaldi ederra eskaini zuen. Baita Etxeko Raíces Navarras abesbatzak ere, Sandra Santosen gidaritzapean, Nafarroako herri kantutegiko eta ...

Gehiago irakurri...


Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat EEko dantzari txikienek "udaleku egunbete" batez gozatu zuten euskal egoitzan

2025/02/06

"Irrifarrak" dantzari talde gazteenaren udalekuko postalak: jolasak, afaria eta udako kanpaldia Arrecifeseko Euskal Etxeko patioan Urtarrilean, udako sasoian gaude Argentinan, eta euskal etxeen ohiko jardueren etetea luzeegia egin ohi zaie txikienei, laguntxoekin elkartzeko irrikaz egoten baitira. Itxaronaldia laburtzeko, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak udaleku moduko bat antolatu zuen urtarrileko azken asteburuan “Irrifarrak” dantza taldeko kideentzat. 15 txiki —5 eta 13 urte bitartekoak— elkartu ziren ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak 19 Nafar Etxe aintzatetsi ditu, gehienak Espainiako Estatuan, 4 Argentinan eta bana Kuba eta Frantzian

2025/02/06

Buenos Airesko Nafar Etxearen eraikina. Elkartea 1895eko azaroaren 3an sortu zuten hiriburu argentinarrean 2023ko otsailean Nafarroako Parlamentuak onartu zuen Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzko Legearen eskakizunak betez, 19 Nafar Etxe eta Zentro ofizialki aitortzea erabaki zuen atzo Nafarroako Gobernuak, aitortu ere "kanpoko Nafarroako komunitate gisa, eta Kanpoko Nafarroako Komunitateen Erregistro Ofizialean inskribatzea". Urrats garrantzitsua da Nafarroako Kanpoko Herritartasunari buruzko Foru ...

Gehiago irakurri...


Ahalegin eta konpromiso txalogarria Udako Barnetegian, Villa Marian, ondoko barnetegia uztailaren 12-19an finkatuz

2025/02/05

Euskara Munduan: 2025eko Udako Barnetegiko ikasleak eta Gabriel Arce, Sabrina Otegui, Gabriela Mendia eta Kinku Zinkunegi irakasleak eta eurekin Elba Mocoroa FEVAko diruzaina eta Emilia Zugasti Villa Mariako EEko lehendakaria (argazkia FEVA) Villa Mariako Euzko Etxea izan zen urtarrilaren 18tik 25era Euskara Munduan programaren Udako Barnetegiaren egoitza. Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk antolaturik, Gabriel Arce eta Sabrina Otegui irakasleek eman zuten aste osoko ikastaro trinkoa, Gabriela Mendia eta Kinku Zinkunegi koordinatzaile. Ikasle talde hau duela urtebete abiatu zen, San Nicolas hiriko barnetegian, eta bizkor jarraitzen ...

Gehiago irakurri...


Salt Lake: Teresa Cox NABOko idazkari berria, Bizi Emankorra Sariak 2025 erabaki dira, euskara arduradun berriak...

2025/02/04

Ezkerrean, NABOko diruzain Mayie Petraceck bertaratutakoei mintzatzen Salt Lakeko bileran; laukian NABO idazkari berria Teresa Cox Neguko bilkura egin zuen NABO Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak joan den larunbatean Salt Lake Cityn, Utahko Euskal Etxea anfitrioi. Goizeko 8etatik aurrera, NABOko Jean Flesher lehendakaria buru, hainbat gai jorratu ziren, eta besteak beste EuskalKultura.eus-ek aurreratu bezala, orain arteko idazkari Kate Caminok idazkaritzako lekukoa pasatu zion Teresa Cox-i. 2018ko ...

Gehiago irakurri...


Pradales lehendakariaren bideoa Kanpo Harremanen & Euskadi Globalaren estrategia oinarriak aurkeztuz

2025/02/03

Euskadi Globalaren oinarrien aurkezpenera Pradales lehendakariak gonbidatutakoak urtarrilaren 21ean San Juan ontziaren magalean Imanol Pradales lehendakariak, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren idazkari nagusi Ander Caballero lagun, eta Bengoetxea eta Torres lehendakariordeak eta zenbait sailburu ere bertan, Euskadi Globala estrategiaren oinarriak aurkezteko deitu zituen hainbat departamentu eta erakundetako arduradunak, jendaurretze eta lan-jarduera bat eginez taldeka eurekin eta plazaratuz Euskadi munduratzeko bere ...

Gehiago irakurri...


Buletina otsailaren 1ean itzuliko da

2024/12/31

Zorionak eta Urte Berri On EuskalKultura.eus egiten dugun guztion izenean! Beste urtebete eta badira 24 urte EuskalKultura.eus-ek interneten bete dituenak. Eguberriko agiantzetan aipatu genizuna berresten dizugu, irakurle, zuretzat, zure familia eta Euskal Etxe eta lagunentzat agiantza edo desiorik onenak, eta bereziki munduan barreiatutako euskal familia osatzen duten guztientzat. Ea bakoitzak bere hondar-alea ipiniz urte eta mundu hobea lortzeko gauza garen, behar dugu-eta! Ohi bezala ...

Gehiago irakurri...


2024a ixteko zenbakia Frantziako 'Hiruak Bat' buletinak, 2025a Fandango & Mutxiko Tailer batekin hasteko otsailean

2024/12/31

 Lyon, Marseilla eta Montpellier-ko euskal etxe frantsesek plazaratzen dute 'Hiruak Bat' buletina. Irudian, abenduko zenbakia 'Hiruak Bat' du izena Lyoneko, Marseillako eta Montpellierreko euskal etxeek elkarrekin egiten eta argitaratzen duten berrien buletinak. Argitalpena lau hilabetean behin kaleratzen dute online elkarte frantziarrek eta euskal etxeen ekintzak eta nobedadeen laburpena egiteaz gain, euskal kulturan murgiltzeko hainbat proposamen ere badakartza, tartean plater tipikoen errezetak, liburuen gomendioak, historiari ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia