euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako euskal etxeak museko klase eta tailerrak ari dira antolatzen gazteak eta emakumeak ere erakartzeko

2023/03/16

41. Mus Txapelketa Nazionaleko txapeldunak: Laurak Bateko I. Rabuffetti eta M. Lasarte; eta San Nicolaseko Covidaz zendutako Alvaro Ocariz eta Mazzolini bikote txapeldunordea, Federazioko presidente F. Mujicarekin, Macachinen Musa, 200 urtetik gorako historia duen euskal karta joko tradizionala, Argentinan klub, taberna eta, nola ez, euskal etxe askotan jokatzen da. Gaur egun herrialde osoan ehun bat euskal etxe badaude ere, hogei batean bakarrik antolatzen dira txapelketa ofizialak. Gehien bat gizonen artean eta, oro har, adinekoak partaide. Erronka, emakumeak etagazteak, neskak zein mutikoak, erakartzea da, belaunaldien arteko ...

Gehiago irakurri...


La Platako EEaren kultur eskaintza xehetzen du Comunidades Bonaerenses aldizkari instituzionaleko artikulu batek

2023/03/16

'Comunidades Bonaerenses' aldizkaria eta La Platako Euzko Etxeari eskainitako artikulua Buenos Aires Probintziako Gobernuaren Kabinete Buruzagitzak plazaratzen duen 'Comunidades Bonaerenses' (Erkidego Buenosairestarrak) aldizkari instituzionalak bere 4. edizioa argitaratu du, 2023ko urtarrilari dagokiona, eta bere orrietan artikulu bat baitaratzen du La Platako Euzko Etxeari buruz, izan ere 1944an probintziako hiriburuan sortuta euskal elkarteak, egun 700 bazkide ...

Gehiago irakurri...


Euskara klaseak libertimendu eta kultur eta jolas ekintza gehigarriz hornitzen: euskal dantzak Alacanteko HEOean

2023/03/15

Jexux Larrea (ezkerrean, urdinez) dantza klaseetako bat ematen joan den asteburuan Alacant-eko Hizkuntza Eskola Ofizialean Alacanteko Hizkuntza Eskola Ofizialean (HEO) egun maila desberdinetako lau euskara talde daude (1A2, 2A2, 1B1 eta 2B1). Urtero, Euskara Mintegiak, klaseez gain, kultur programa bat antolatzen du. Ekitaldi gehigarri horien barruan, joan den asteburuan, martxoaren 11 eta 12an, gonbidapen berezia luzatu dute: euskal dantza ikastaro bat. Proposamena denei irekia eta doakoa izan da. Larunbat arratsaldean eta igande ...

Gehiago irakurri...


Carmen de Patagonesko Martxoaren 7ko kabalkadak lehenengoz joaldunak bildu ditu, eta MUko euskal ikasleak

2023/03/14

Viedma eta Carmen de Patagones-ko Aberri Etxeko bazkideak, Martxoaren 7ko oroitzapenezko desfilean Eguzki kiskalgarri baten erasopean, Viedma eta Carmen de Patagones hirietako euskaldunak biltzen dituen Aberri Etxea euskal elkarteko talde kopurutsu batek hartu zuen parte joan den larunbatean Carmen de Patagones-en,1827ko martxoaren 7ko bataila oroitzeko bertan egin ohi den desfilean. Ospakizunean, Brasilgo Inperioaren erasoaren aurreko argentinar subiranotasunaren defentsa gogoratzen ...

Gehiago irakurri...


San Frantziskoko bertso saioko bideoa: Martin Goicoechea, Todor Azurtza, Johnny Curutchet eta Xabier Euzkitze kantari

2023/03/13

Ezkerretik eskuinera, kantari San Frantziskon Todor Azurtza, Xabier Euzkitze, Johnny Kurutxet eta Martin Goikoetxea (arg NABO) Euskal hitzordu berezia izan zen joan den igandean South San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, edo ingelesez Basque Cultural center deitzen duten euskal egoitzan. Ohiko 'bazkideen bazkaria'ren ostean, bertso saio berezia gauzatu zen, San Frantzisko bertako Johnny Curutchet-i beste hiru bertsolari bildurik: Estatu Batuetako Boisetik (Idaho) heldutako Todor Azurtza eta Rock Springs-etik (Wyoming) ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Paraná-ko 'Presencia Vasca' irratsaioa: 33 urte uhinetan, "euskal sentimendua argentinar azentuz"

2023/03/13

Federico Borras eta Santiago Erguy Alcain, “Presencia Vasca” irratsaioaren konduktoreak Paranako Universidad Tecnológica Nacional-eko FM Universidad-eko estudioan  'Presencia Vasca', Entre Rios probintziako Paraná-tik Federico Borrasek, Santiago Erguy Alcain lagun duela gidatzen duen irratsaioak hasi berria du martxoko lehenengo igandean denboraldi berria, eta honekin 33 urte beteko ditu aurten airean. Hiru hamarkada baino gehiago, euskal diasporaren zerbitzura lanean, horietako bi Mikel Ezkerro zutabegile, zuzenean sartzen baita saiora ...

Gehiago irakurri...


Bertso saioak gaur Renon eta igandean San Frantziskon, Xabier Euzkitze EHko gonbidatu: segitu online

2023/03/10

Datorren igandeko bertso jaialdia San Frantziskoko Gure Euskal Etxean egingo da, eta zuzenean online segitzeko aukera eskainiko du Bertsozaleek berri onak dauzkate egun hauetan Estatu Batuetan, batetik Xabier Euzkitze bertatik baitabil, eta Europako Euskal Herrian oholetatik bertsolari gisa erretiratua badago ere, ez da gauza bera gertatzen hemengoan, noizbehinka jardun izan baita, eta gaur ostirala [Renoko arratsaldeko 5ak direla, EHko larunbateko goizaldeko 2:00etan] eta etzi igandea bi saiotan izango da parte, gaurkoan Nevada Renon, ...

Gehiago irakurri...


Euskara Argentinako nafar diasporan: Fernando Lizarbek bere lanaren lehen zatia argitaratu du, oline ere irakurgai

2023/03/10

Uxue Barkosek eta Ana Ollok jaso dute dagoeneko Fernando Lizarberen lanaren ale bana 2022an, Fernando Lizarbek (Rosario, Argentina) Argentinako diasporak euskararekin duen harremanari buruzko ikerketa hasi zuen, diaspora horretan euskarak duen presentzia eta jatorri horretako ikasleek hizkuntza ikastera hurbiltzeko izan dituzten arrazoiak aztertzeko helburuarekin. Maiatzean, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako departamentuaren laguntza jaso zuen, Herritarrekiko Harremanetarako ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Haize Hegoak 35 urte bete ditu euskalgintzan, erronka "tradizioei eustea, iraganean ainguratu gabe" dutela

2023/03/10

Haize Hegoaren urteurren afarira bildutakoen selfie-a martxoaren 3an, euskal kulturaren ikasketa eta hedapenerako zentroaren egoitzan Joan den astean Montevideoko euskal etxerik gazteenak 35 urte bere zituen, martxoaren 1ean, eta ostiralean, bi egun geroago, ospatu Bolivar auzoan duen egoitzan. Afaldu, eta musika eta dantza protagonista izan ziren, baina kurtso hasiera honetan, lagunak berriro bildu eta elkarrekin partekatzeko bozkarioa izan zuten bertaratutakoek pizgarri nagusi. Uruguain, bertan errotua dagoen eta Euskal ...

Gehiago irakurri...


Gooding-eko Euskal Etxea Idahoko 'Kapitolio' bilakatuko da martxoaren 17an, Brad Little gobernadoreak hala erabakita

2023/03/09

Idahoko gobernadore Brad Little, eta atzean Gooding-eko Euskal Etxea. Bertan bilduko inguruko herritarrekin, euren iritziak biltzearren Gooding-eko Euskal Etxearen egoitza Idahoko 'Kapitolioa' edo gobernadorearen egoitza bilakatuko da datorren asteko ostiralean, martxoaren 17an, Brad Little gobernadoreak hala erabakita. Izan ere, egun horretan gobernadorearen bulegoak antolatzen duen Capital for a Day (egun batez hiriburu) ekimenaren baitan, gobernadorea eta bere kabinetea Gooding-eta aldatuko dira eta bertan, Euskal Etxearen egoitzan, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia