euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaurtik martxoaren 31era arte, dantza, antzerkia, musika eta zinema euskaraz Ibos (Tarbe) eta Bagnères de Bigorre-n

2023/03/24

Black is beltza II: Ainhoa, zineman; eta Hondamendia antzerkian dira gaurtik 'Walk on the Basque side' ekimenean ikusiko diren lanetako bi Le Parvis Scène Nationale Tarbes Pyrenees kultur zentroak euskal kulturaren eta euskararen aldeko apustua egin du, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean Walk on the Basque side jaialdia antolaturik martxoaren 24tik 31ra. Izan ere Tarben —Pauetik errepidez 46 bat kilometro eki-hegoaldera— kokatua den frantses zentro hau euskarazko dantzaren, antzerkiaren, musikaren eta ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak 2023ko dirulaguntzak plazaratu ditu estatu kanpo eta barruko nafar etxe eta biltokientzat

2023/03/23

Rosarioko Nafar Etxeko dantzariak hiriko Gizataldeen Azokako azkeneko edizioan partaide Nafarroako Gobernuak, bere Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren bidez, "Espainiatik kanpo dauden nafarren biltoki"entzako 2023ko dirulaguntzak plazaratu ditu, xedea, estatutik kanpo dauden nafar etxeen eta euren federazioak mantentzen laguntzea eta Nafarroaren irudia eta kultura sustatu eta zabaltzea, 47.000 euroko zuzkidurarekin. "Beste autonomia erkidego batzuetan dauden nafarren ...

Gehiago irakurri...


Paraná-ko Urrundik 23 urte betetzen ari da, ikasturte berria hasiz “beti etorkizunari begira, baina iragana ahaztu gabe”

2023/03/23

Urrundik Elkarteko kideak Paranako Gizatalde Azokan 2022 azaroan. Ezkerretik eskuinera I. Borrás, C. Berón, Ana L. Alcain, R. Villanueva, E. Mancini, A. Echevers, A. Borrás, F. Crolla, J. C. Borrás, R. Pereyra eta J. López Entre Rios probintzia argentinarreko Urrundik euskal elkarteak urtemuga berri bat beteko du datorren asteko igandean, apirilaren 2an. Paraná hirian egoitza duen EEak lan oparoa egiten du euskal kulturaren zabalkundearen alde. Ibilbide kultural luzea du eta Euskal Herriko artista eta pertsona ospetsuen anfitrioi izan da behin baino gehiagotan, gogora arazten diote EuskalKultura.eus-i elkarteko iturriek 23 ...

Gehiago irakurri...


Mexikon dagoeneko bi leku dituen 'Zeru'k jatetxe berria ireki du Miamin, parrilla eta euskal & mediterranear estilokoa

2023/03/22

Arrain eta itsaskiak euskal estilo tradizionalean Zeru Miamiko kartako osagai nabarmenak dira Zeru Taldeak bi jatetxe ospetsu ditu Mexiko Hirian, bata San Angel auzoan eta bestea Lomas de Chapultepec-en. Orain AEBra egin dute jauzi Zeru Miami inauguratuz, AKA hotelaren beheko solairuan, Brickell auzo entzutetsu erdigunean. Euren goiburuei jarraiki, "benetako euskal eta mediterranear sukaldaritza" agintzen dute bertan, eta "maila goreneko esperientzia gastronomikoa". ...

Gehiago irakurri...


FEVAren 2023ko Musikarien Lehen Topaketa Nazionala eta Emanaldia asteburuan Mar del Platako Denak Bat-en

2023/03/22

Musikarien Topaketan elkarrekin lan egin ondoren, emaitzetako batzuk publikoarekin partekatu dituzte Mar del Platako Udal Liburutegian Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere abegipean hartuko du datorren asteburuan, urteko lehenengo Musikarien Topaketa Nazionala. FEVA eta Mar del Platako Euskal Etxea antolatzaile, ekitaldia martxoaren 24 eta 25ean, ostiral eta larunbatez, garatuko da eta bertan zortzi euskal erakundetako ordezkariak bilduko dira, herrialdeko beste hainbeste herrietatik etorrita.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai 2023: euskal diasporaren urteroko hitzordua ekainaren 4an izango da

2023/03/21

Laurak Bat-en flyerra, 'Buenos Airesek EH Ospagai' 2023 edo 'Buenos Aires Celebra País Vasco' ekimenaren 11. edizioa iragarriz Euskal diasporaren Buenos Airesko urteroko hitzordu nagusiak badu dagoeneko data. Laurak Bat Euskal Etxeak iragarri duenez, ekainaren 4an, igandea, izango da 'Buenos Airesek EH Ospagai'ren edizio berria. Ohi denez, Chacabuco kaletik Maiatzeko Plazaraino doan Mayo Etorbidea izango da jaiaren gertalekua. Festan, Argentinako eta Uruguaiko hainbat Euskal Etxek hartuko dute parte.

Gehiago irakurri...


Deia Argentinatik: 17 urteko mutiko batek euskaran eta dantzetan sakondu nahi luke EHan: lekua egingo al zenioke?

2023/03/20

Unai Hernández Minaberry lagun dantzari batekin 2022ko Buenos Airesek EH ospagai, BAC saioan Euskal Herrian euskara eta tokian tokiko euskal dantzak ikasi eta trebatzeko aukera, hori da Argentinako Tandilgo Euskal Etxetik Unai Hernandez Minaberry gazteak luzatzen duen deia eta eskabidea. Dagoeneko aski trebea da euskal dantzetan eta euskara kontuetan ere poliki hasia da, izan ere irakaslea eta giroa etxean bertan baititu, Carolina bere ama, euskal-argentinarra hau ere, euskara irakaslea baita Tandilgo ...

Gehiago irakurri...


Tailerrak, hitzaldiak eta lehenengo enpanada salmenta Olavarriako Gure Etxe Maitia EEaren ikasturte hasieran

2023/03/20

Ezkerretik eskuinera, Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko lehendakari Marisu Mendizabal, Enriqueta González, Txiki Eyherabide, German Gorosito eta Gabriela Uyarte Udako etenaldiaren ondoren, Olavarriako Gure Etxe Maiteak ikasturte berriari ekin dio. Eta, besteak beste, elkarteko kide eta lagunak urteko lehenengo janari salmentan parte hartzera gonbidatuz egin du, erabateko arrakastaz. Ehun dozena enpanada baino gehiago banatu dituzte Euskal Etxearen egoitzan, sukaldaritza taldekide zirela María González, Txiki Eyherabide, Lucia Aisaguerre, German Gorosito, ...

Gehiago irakurri...


Eukene Franco Landa Estatu Batuetan jaiotako euskal hiztunak ari da elkarrizketatzen martxoaren 23ra arte Boisen

2023/03/17

Eukene Franco Landa martxoaren 23ra arte egongo da Boisen euskaldunak elkarrizketatzen. Irudian, hiriko Euskal Etxearen aurrean Eukene Franco Landa getxoztarrak Euskal Ikasketak egin zituen EHUn eta baita Euskal Hizkuntzalaritza masterra ere. Gaur egun Miamiko Unibertsitatean dago, doktoretza egiten. Bertan, Euskal Herritik kanpoko eskarmentuaren grina betetzeaz gain, irakasle bat ere topatu zuen, Dr. Ager Gondra Astigarraga, jatorriz Gernikakoa, gero bere tutorea izango zena, eta horrek aukera eman zion nahi zuena ikertzeko: euskararen ...

Gehiago irakurri...


'Gu euskaldunak gara, Patagoniakoak': Konfluentziako Euskal Etxekoen irteera mendizaleak, kantua eta dantza barne

2023/03/17

Euskal mendigoizaletasuna arnasberritzen du Patagonian Baskos de la Confluencia EEak. Irudian martxoaren 10eko Limay eta Neuquén ibaien elkargunerako gauez egindako ibilaldiko lehen ordua Euskal Herriko tradizio mendizalean oinarrituta, Patagonian euskal diasporako talde handi batek gaueko ibilaldia egin zuen joan den asteburuan Limay eta Neuquén ibaiek bat egiten duten tokian, Rio Negro ibaiaren sorreran. 'Baskos de la Confluencia antolaturik, Euskal Etxeko bazkide eta lagunek, ikurrinak lagun zituztela, ilunabarrean ekin zioten ibilaldiari, ilargi paregabe baten azpian, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia