euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pariseko Euskal Etxearen Elgar aldizkariak Euken Ostolaza kantari eta lagun euskaltzale handiari eskaini dio azala

2023/05/03

Pariseko Euskal Etxeko lagunek azken agur idatzia eman diote urtarrilaren 27an hildako Euken Ostolazari Aste gutxi barru plazaratuko du, bi hilabetero Pariseko Euskal Etxeak Jean-Baptiste Héguy zuzendari argitaratzen duen Elgar aldizkari historikoak bere maiatz-ekaineko  zenbakia, baina hori gertatu aitzin azken aleari, 618.a egiten duenari nahi diogu erreparatu, eta bere azalari, osorik eskaintzen baitio Elgarrek Euken Ostolaza kantari, artista, euskaltzale eta pertsona handi zendu berriaren ...

Gehiago irakurri...


Zabalik EHUn Kirol Diplomaziari buruzko Mundu Kongresuan izen-ematea: online ere jarraitu ahal izango da

2023/05/03

Maiatzean izena ematen duten gazteentzat 25 euroko prezio berezia egongo da Kirol Diplomaziari buruzko Mundu Kongresua egingo da ekainaren 28 eta 29an Donostian EHUren Udako Ikastaroen baitan, Donostia Kulturarekin batera Gipuzkoako Foru Aldundia (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Saila) eta Eusko Jaurlaritza antolatzaile, Sports Diplomacy Alliance erakundea partaide. “Kirol diplomaziaren erronkak eta aukerak XXI. mendean” lelopean, aditu eta profesional nabarmenek ...

Gehiago irakurri...


FEVAk euskal dantza tailerra antolatu du asteburu honetan Pergaminon Euskal Etxeetako oinezko dantzariei irekia

2023/05/03

Dantza tailerra Pergaminon Euskal Etxeetako oinezko dantzariei zabalik. Eskuinean, dantzariak Macachingo azken Euskal Aste Nazionalean Datorren asteburuan, maiatzaren 6 eta 7an, 2023ko lehenengo Euskal Dantza Tailerra egingo du FEVA Argentinao Euskal Erakundeen Federazioak. Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxea gertaleku, Euskal Etxeetako oinezko dantzariei zuzendua da. Azkeneko topaketan ez bezala, honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa dantza talde baten zuzendari izatea. Larunbatean, bestalde, FEVAren zuzendaritza batzordea bilduko da Lagun ...

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak maiatzaren 28an Euskal Herrian: nortzuk bozka dezaketen, eta urratsak eta kronograma horretarako

2023/05/02

Diasporatik ezin da udal hauteskundeetan bozkatu, ezta EAEko foraletan ere, bai autonomia, estatu eta Europa mailakoetan Maiatzaren 28a hauteskunde igandea da Hego Euskal Herrian: Nafarroak Foru Parlamentua hautatuko du (gero Parlamentuak, Nafarroako lehendakaria hautatuko) eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoak euren Batzar Nagusiak bozkatuko dituzte (ondoren Batzar bakoitzak bere Foru Aldundiko diputatu nagusi edo gobernuburua hautatuko du). Egun berean udal hauteskundeak egingo dira lau lurraldeotan. Udal bozak, Espainiako ...

Gehiago irakurri...


Puerto Madryn: gogotsu atzera abian Etorritakoengatik, bere 12 urteak ospatuz eta Haraneko Euskal Etxea lankide

2023/05/02

Ezker, 12. urteurreneko bazkarirako gonbidapena. Eskuin, Etorritakoengatik Euskal Etxeko dantza taldeko gazteak Gernikako bonbardaketaren 86. urteurrenearen karira eskainitako omenaldian Trelewn, Haraneko Euskal Etxean Iazko urte amaieran, urte batzuetako hutsunearen ostean, Puerto Madryngo Etorritakoengatik elkarteko gazteek Euskal Etxea aurrera ateratzea erabaki zuten. Hala iragarri eta hala egin dute, geroztik jarduerei atzera ekin baitiete, eta datorren igandean, maiatzaren 7an, elkartearen 12. urteurrena gogo eraberrituz ospatuko baitute. Hiriko Klub Hipikoaren aretoan egin dute bazkaria partekatzeko deia. Eta, ...

Gehiago irakurri...


Rosarion Messiren mural itzela egin zuten Marlene Zuriaga eta Lisandro Urteagak egin dute orain 'Euskal Herria Batera'

2023/04/28

"Euskal Herria Batera": Lisandro Urteaga & Marlene Zuriaga egile dituen Rosarioko 10x6 metroko murala, 2023 Aberri Eguna kari egina Rosario hirian, margolan berri batek agerian uzten du euskal diasporaren presentzia lur hauetan. "Euskal Herria Batera", 2023ko Aberri Eguna ospatzeko Marlene Zuriagak eta Lisandro "Litxi" Urteagak egindako murala, Catamarca kaleko 1640 zenbakian ikus daiteke. Pinturak 10 metroko luzera du, 6ko zabalera, eta brotxaz eta arrabolaz egin dute. Bi egileak, 2021ean Argentinako Banderaren Monumentu ...

Gehiago irakurri...


FEVA Batzarrak bere Zuzendaritzaren zati bat berritu du eta Argentinako euskara arduradunak bildu dira Buenos Airesen

2023/04/28

Ezker eskuin, FEVAko Zuzendaritza Kontseiluaren Maria Susana Mendizabal, Arantxa Anitua, Asier Iriberri, Carlos Alberto Miguelena eta Elba Mocoroa, pasa den larunbatean egindako batzarrean Pasa den asteko larunbatean, apirilaren 22an, Buenos Aireseko Laurak Baten egoitza Argentinako Euskal Etxeen Federazioaren ohiko batzar orokorraren gertaleku izan zen. Aurrez aurreko elkarretaratzea egin zuten eta, besteak beste, Zuzendaritza Batzordearen agintaritza karguen erdia berritu eta aurtengo jardueren egutegia aztertu zuten.

Gehiago irakurri...


Berdintasuna Euskal Etxeetan Eskolaren ikastaro berria, AEBko, Kanada, Australia eta Erresuma Batuko EEentzat

2023/04/27

[LUZATU EGIN DA IZENA EMATEKO EPEA: Orain, maiatzaren 5a da, ostirala]. Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak Berdintasun Eskolaren baitango hirugarren ingelesezko ikastaroa iragarri du, maiatzaren 6 eta 13an, Zoom bidez, honako izenburuarekin: "Berdintasuna Euskal Etxeen kudeaketaren kalitate-elementu gisa". Ikastaroa Estatu Batuetako, Kanadako, Australiako eta Erresuma Btuko ...

Gehiago irakurri...


Valentzia: azken egunak 2023ko Barnetegian izena emateko, asteburu trinko bat euskaraz klaseak eta aisia uztaturik

2023/04/27

Valentziako Euskal Etxearen proposamena asteburu trinko bat euskaraz pasatzeko Iazko maiatzeko lehenengo esperientzia arrakastatsuaren ondoren, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak bere Barnetegiaren bigarren edizioa proposatu du aurten ere, euskara praktikatzeko asteburu trinko bat, klaseak (batez ere mintza praktika lantzeko), jolasak eta jarduerak Sinarcas herrian. Helburua, bakoitzak bere mailan, komunikazioa euskaraz saiatzea, aisialdirako ingurune batean, ...

Gehiago irakurri...


Anima zaitez! egitaraua: Argentinara bidaiatu eta zeure euskal kultura ezagutzak Euskal Etxe batean partekatu nahi?

2023/04/26

Euskal Herriko hainbat gaztek parte hartu dute Villa Mariako Euzko Etxeko 'Anima Zaitez' programaren orain arteko edizioetan Villa Mariako Euzko Etxeak Anima zaitez! kultur trukerako programaren 6. ediziorako deia egiten die Euskal Herriko 21 eta 30 urte bitarteko gazteei eta, era berean, Euskal Etxeko familiei gonbidapena luzatzen die ekimenari babesa eman eta hautatutako gazte euskaldun horietako batzuen anfitrioi izateko. Aurtengo edizioa uztailaren 14tik 31ra garatuko da, Euskal Herriko uda sasoiko opor garaian. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia