euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lucía Igarzabalek Juan Cruz Zubeldiari pasatu dio lehendakari lekukoa Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean

2023/05/10

Juan Cruz Zubeldia (erdian atzealdean koadroaren azpian) da Chacabucoko 'Guillermo Larregi' EEko lehendakari berria Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu dute Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean eta orain arte hurrenez hurren lehendakari, idazkari eta diruzain ziren Lucía Igarzabal, Eliana Domenech eta Juan Cruz Zubeldiak lekukoa pasatu diete hautatu berriei: orain arteko diruzain Juan Cruz Zubeldia da lehendakari berria, idazkaria Cristina Jaca eta diruzaina, Pablo Pavesa. ...

Gehiago irakurri...


Joan den asteburuan izandako Fresnoko Jaiekin abian da Estatu Batuetako euskal festen 2023ko 'udako sasoia'

2023/05/10

Maiatzetik urrira da AEBan 'udako euskal festen' sasoia. Irudian Fresnoko piknika, laukietan Bakersfield, Reno eta Homedalekoen afixak Fresnoko Euskal Bestak eman dio joan den larunbatean hasiera AEBko 2023ko udako euskal piknik festen sasoiari. Hala izan ohi da urtero, Fresno beti estreinekoa izanik eta, neguan pixka bat sartuta bada ere, Kaliforniako Rocklinekoa azkena [Susanville, New England, Las Vegas eta BEOren Basque Cultural Day-rekin batera, urrian]. Tokiko euskal festak dira, bertako euskaldunen eta euskal ondarearen adierazgarri, ...

Gehiago irakurri...


José C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatu du, ongi etorria emanez bere zuzendaritza berrituari

2023/05/09

Zuzendaritza Batzordea, ezk.esk: Rubén Goncalves, Lucía Lechardoy, Myriam Canatelli, Darío Rodriguez, Ezequiel Ugartemendia, Claudia Gastiazoro, Gerardo Biondo, M. Ángeles Oñederra, Jennifer Cabezas, M. Angela Morienega, Carmen Oñederra eta Hernán Cabezas José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak, elkartearen Zuzendaritza Batzordea berritu zuen pasa den apirilaren 30ean, igandea, bere egoitza sozialean egindako Urteroko Ohiko Batzarrean. Hitzordu berera Aberri Egunaren ospakizuna ere bildu zuten eta, zati instituzionalagoa bukatuta, Euskal Etxearen egoitza dotore eta zabalera bertaratutako bazkide eta lagunek giro ederreko elkartasun ...

Gehiago irakurri...


Gorazarre Stella Maris Larrabururi eta Barilocheko beste hainbat laguni hiriaren 121. urteurreneko ekitaldietan

2023/05/08

Stella Maris Larraburu (bigarrena ezkerretik) iragan asteazkenean Barilocheren 121. urteurreneko ekitaldian (arg Bariloche2000) Andeen magalean, San Carlos de Barilocheko hiri patagoniarrak, Rio Negro probintzian, 121 urte bete zituen joan den asteazkenean, eta ospakizunetan Omenaldia eskaini zien adineko bere biztanle esanguratsu batzuei. Batetik, Wenceslao Aguilar, 'Chelao', merkatari ezagunari, duela 55 urte hirian egun segitzen duen negozioa zabaldu baitzuen, eta baita beste 25 'antiguos pobladores' edo ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herria bihotzean: ekitaldi ugari Comodoro Rivadavian 'Euskal Echea' Elkartearen Mendeurrena ospatzeko

2023/05/08

Mendeurrena ospatzeko ekitaldi agenda aberatsa antolatu du Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak Euskal dantza gaualdia, gai historikoei buruzko topaketa, zine-foruma, abesbatzen topaketa eta gala afaria antolatu ditu, besteak beste, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak maiatz honetan bere lehenengo mendeurrena ospatzeko. Baina horretaz gain erakundearen izena eramango duen boulevard bat ere inauguratuko dute, esaterako, euskal presentziaren lekukotasunaren markak ikusgarriagoak eginez Comodoro Rivadavia ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeak urteroko bere hitzordu ezagunenetako bat ospatuko du bihar: Baztango Eguna

2023/05/05

Aurten maiatzaren 6an egingo da Mexikon Baztango Eguna. Helduen menua, 700 peso, haurrena 300 Guztia prest dago Mexikoko Euskal Etxean larunbat honetan urteroko bere festa kuttun, ezagun eta jendetsuenetako bat ospatzeko. Urtero maiatza iristen delarik jakina da Mexiko Hirian bertako baztandar komunitatearen festa nagusia heldu dela, Baztandik etorri zirenak, euren ondorengo hemen sortuak zenbait belaunalditan, eta lagunak oro Euskal Etxeko hitzordu bestatsu honetara gonbidaturik. 

Gehiago irakurri...


Euskal presentzia Buenos Airesko 47. Nazioarteko Liburu Azokan, aurten 'minieskolekin', euskara dastatzeko

2023/05/05

Fundación Vasco Argentina Juan de Garayk antolatutako euskal standa Buenos Aireseko 47. Nazioarteko Liburu Azoka Urtero legez sasoi honetan, aurten ere euskal komunitateak bat egin du Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokarekin, munduan espainolezko azoka nagusia denarekin Mexikoko Guadalajarakoarekin batera. Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bere lekua dauka Azokaren 47. edizio honetan eta Pabiloi Horiko 2123 standean, erakunde horren argitalpenak, oroitzapenak, liburuxkak eta, aurten ...

Gehiago irakurri...


Villa Mariako EEko Danborrada partaide Gizataldeetako Buruzagien 6. Topaketa Nazionalean Santiago del Esteron

2023/05/04

Villa Mariako ordezkaritza batek, Danborrada barne, parte hartuko du asteburu honetan Santiago del Esteroko Topaketan Villa Mariako Euzko Etxeak, Cordoba probintzian, iragarri du bere Danborrada partaide izango dela, euskal kolektibitateko ordezkari, Santiago del Estero hirian asteburu honetan, maiatzaren 5 eta 6an, egingo den Argentinako Gizataldeetako Buruzagien 6. Topaketa Nazionalean. Izen bereko probintziako hiriburu, Santiago del Estero, Villa Mariatik ia 600 kilometrora dago, autoz ia zazpi ordu, eta iazkoa Tandilen ...

Gehiago irakurri...


Euskal musika, poemak, ipuin-kontalaritza, dantza eta janaria Wyoming-en, bertako artzain ondarearen ospakizunean

2023/05/04

Buffaloko Big Horn Basque Club-eko musikari, dantzari, artista & ipuin-kontalariak euskal ordezkari asteburu honetan Giletten Giletten egoitza duen Rockpile Museum-ek omenaldia eskainiko dio aste honetako ostiral eta larunbatean, maiatzaren 5 eta 6an, Wyoming-en tradizio sustraitua duen artzaintzari eta ardi industria eta kulturari, eta 2nd Annual Powder River Basin Sheeperder's Festival edo 'Powder Ibaiaren Arroko Artzain Besta' delakoa gauzatuko du. Bertako artzaintza aipatzerakoan, ezinbestekoa da euskal artzainak ...

Gehiago irakurri...


Zelaiko Euskal Etxea partaide izan da Santa Rosaren 131. Urteurreneko Jaialdian, "apurka pandemiarena gaindituz"

2023/05/04

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak Santa Rosa hiriaren 131. urteurrena ospatzeko antolatutako Jaialdian hartu zuen parte La Pampa probintziako hiriburu gazteak “Hiriko Jaialdia” antolatu zuen bere sorreraren 131. urteurrena ospatzeko. Bertako musikariek, maila handiko zenbait artista nazionalek eta hirian presentzia duten gizataldeen erakunde ordezkariek hartu zuten parte apirilaren 22an, larunbatarekin, antolatutako programan. Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak Euskal Herriko sukaldaritza stand batekin eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia