euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Garaiz zaude Europako Euskal Etxeen Euskarazko I. Podcast Lehiaketan parte hartzeko, animatu eta ekiozu!

2023/05/16

Diasporako ikasle eta euskaldunen artean irudimena euskaraz sustatzeko proposamen berritzailea Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea eta Madrilgo Euskal Etxea dauzka antolatzaile Diasporako euskaldunentzako proposamen interesgarri honek. I. Euskarazko Podcast Lehiaketaren helburua, gero eta gehiago zabaltzen ari den formatu honetan euskarazko sormenak duen presentzia sustatu eta areagotzea da. Lanak ekainaren 10era arte aurkez daitezke, bakarka edo taldean eginikoak izan ...

Gehiago irakurri...


Giro ederra eta partaidetza handia Euskaltzaleak-en 12. Trikipoteoan Buenos Airesen, San Telmo auzoko kaleetan

2023/05/16

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak antolatutako 12. Trikipoteoa San Telmoko kaleetan zehar Badira gauzak gehiago direnak bizi eta sentitzeko ez eta kontatuta jakiteko. Guri bizi izandakoa kontatzea egokitu zaigunez, esan dezagun jende multzo polita bildu zela joan den larunbatean, maiatzaren 13an, Buenos Aireseko San Telmo auzoko karriketan barrena euskal kantu, musika eta dantzak protagonista. Ilunabarrean hasi eta gauerdira arte hainbat gaztek erantzun zioten hiriko Euskaltzaleak euskaltegiak ...

Gehiago irakurri...


Diaspora, euskal oihartzuna munduan-eta hizpide EHUren 2023ko Uda Ikastaroetan, badira batzuk online eta doan

2023/05/15

EHUko 2023ko uda ikastaro proposamenetako bat, doan eta online, euskal diasporari buruzkoa EHUren 2023ko Udako Ikastaroek hainbat arlo jorratuko dituzte gai aniztasuna ezaugarri, batzuetan eskaintza horrek online modalitatean segitzeko aukera baitaratzen duela eta, gainera, doako proposamen batzuk ere eskuragai daudela norberak bertatik bertara edo bere etxearen goxotasunetik baliatu ahal izateko. Jarraian, batera edo bestera Diasporarekin edota munduko euskaldunekin eta euskal presentzia edo ...

Gehiago irakurri...


Giro lasaia eta partaidetza ona Pergaminoko Lagun Onak-en FEVAk antolatutako aurtengo lehenengo Dantza Tailerrean

2023/05/15

Pergaminon maiatzaren 6 & 7an FEVAk antolatutako dantza tailerreko partaideak, Federazioko Zuzendaritza Batzordeko zenbait lagunekin Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak aurtengo lehenengo Dantza Tailerra egin du maiatzaren 6 eta 7an, FEVAk antolatuta eta herrialde osoko euskal etxeetako dantzariei irekita. San Nicolas, José C. Paz, Arrecifes, Olavarria, Bueos Airesko Laurak Bat, Villa María eta Pergamino bertako euskal etxeko 26 lagunek hartu zuten parte, Manu Irastorza (Unión Vasca, Bahía Blanca) eta Josetxu ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeak eta Fernando Ocampo Etorena du orain lehendakari

2023/05/12

Fernando Ocampo Etorena lehendakaria (bigarrena eskuinean) eta Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria Bere Ohiko Batzar Nagusia egin du hiriburu misionestarrean bertako Euskal Jatorri Euskal Etxeak elkartearen egoitzan, hiriko Belgrano n° 1541 helbidean, joan den apirilaren 29an, larunbata. Hizpide izan ziren beste hamaika gairen artean, estatutuen araberako hauteskundea egin zuten bildutakoek, honakoa delarik datorren agintaldi honetarako Zuzendaritza Batzordea osatuko duten pertsona eta ...

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen EEak arrakastaz hartu du parte "Pisu-Gailetaren Jaian" eta prestatzen ari da Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza izateko

2023/05/12

Atzean, ezk. esk, Héctor Altamira, Roberto Zabala, Oscar Marco, alkate José Luis Salomón, Sergio Arteta, aurrean, Guillermina Saggion, Silvina Bordenave, Micaela Gaggiotti, Barbara Ugartemendia, Adriana Navata, Susana Labere eta Nora Idoeta Euskal etxe saladillotarrak stand gastronomiko batekin hartu du parte hiriko Udala antolatzaile duen "Pisu-Gailetaren Jaia"ren 3. edizioan. Ekitaldi gastronomiko, sozial eta kultural hau Saladillo hiriko produktu tradizional baten omenez egiten da, buztinezko labearen pisuan eskuz egindako ogia, bertako landa-eremuan asko kontsumitzen dena, mende luzeko historiaren jabe.

Gehiago irakurri...


Valladoliden iragan asteburuan hasi ostean, Fernando Larumbek estatuko nafar etxeak bisitatuko ditu pilotaz solasean

2023/05/11

“Euskal pilota jokoak Nafarroako kultura ondare" izenburupean Fernando Larumbe Bidegain (Iruñea, 1947) hizlari izango duen ebentu eta hitzaldi sorta batek Espainiako estatuan dauden nafar etxeak bisitatuko ditu urtea bukatu arte. Ekimena joan den larunbatean, maiatzaren 6an, estreinatu zen Valladolideko José María Luelmo Zentro Zibikoan, hiriko Nafar Etxea eta ...

Gehiago irakurri...


Estibalitz Urresola, '20.000 erle espezie'ren zuzendaria: "Ez dago mugarik pertsonen artean, emozioak lengoaia unibertsala dira"

2023/05/11

Estibalitz Urresola Solaguren zinema zuzendari euskalduna Hamarkada bat baino gehiago ikus-entzunezkoetan lanean eman ondoren, eta genero eta formatu ugari zuzendu ondoren, Estibalitz Urresola Solaguren (Laudio, 1984) zuzendari euskaldunak ikusmiran oinarritutako harreman-, ikaskuntza- eta eraldaketa-prozesu gisa ulertzen du ikus-entzunezkoa. Besteak beste, ‘Nor nori nork’ (2019), ‘Polvo Somos’ (2020) eta ‘Cuerdas’ ...

Gehiago irakurri...


Gral. Rodriguezko elkarteetako eta inguruko euskal etxeetako kideak lagun ospatu du Aberri Eguna Eusko Aterpeak

2023/05/11

Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeko saloiaren irudia, maiatzaren 7an Aberri Eguneko bazkarian Bertako Euskal Etxeko ordezkaritza bat Cañuelaseko Aberri Eguneko ospakizunetako partaide aktibo izan bazen ere, joan den igandean, maiatzaren 7an, Eusko Aterpearen egoitza, elkarteak urtero egiten duen Aberri Eguneko ospakizunaren gertaleku izan zen, egutegian "gorriz markatutako data" baitu Eusko Aterpeak "Euskadi ospatzeko egun berezi honekin" bat egitea. Erreki ...

Gehiago irakurri...


Badator Buenos Airesen Euskaltzaleak-ek 12. Trikipoteoa, liburutegiko erreskate taldea edizioko gonbidatu berezi

2023/05/10

Euskaltzaleak-ekin elkarlanean ari diren kontserbatzaile eta zaharberritzaileak, 12. Trikipoteoko gonbidatu berezi Larunbat honetan, maiatzaren 13an, trikiaren doinuak, panderoaren erritmoa, txisturen bat eta agian alboka bat ere berriro entzungo dira San Telmoko kaleetan. Arratsaldeko sei eta erdietan, euskaltzaleen konpartsa, ohi legez, Euskaltzaleak-en egoitzatik, Bernardo de Irigoyen 826tik, aterako da. Zuzeneko euskal musika, kantua eta dantza izango dituzte lagun auzoko tabernetan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia