euskal diaspora eta kultura
2023/05/11
“Euskal pilota jokoak Nafarroako kultura ondare" izenburupean Fernando Larumbe Bidegain (Iruñea, 1947) hizlari izango duen ebentu eta hitzaldi sorta batek Espainiako estatuan dauden nafar etxeak bisitatuko ditu urtea bukatu arte. Ekimena joan den larunbatean, maiatzaren 6an, estreinatu zen Valladolideko José María Luelmo Zentro Zibikoan, hiriko Nafar Etxea eta ...2023/05/11
Hamarkada bat baino gehiago ikus-entzunezkoetan lanean eman ondoren, eta genero eta formatu ugari zuzendu ondoren, Estibalitz Urresola Solaguren (Laudio, 1984) zuzendari euskaldunak ikusmiran oinarritutako harreman-, ikaskuntza- eta eraldaketa-prozesu gisa ulertzen du ikus-entzunezkoa. Besteak beste, ‘Nor nori nork’ (2019), ‘Polvo Somos’ (2020) eta ‘Cuerdas’ ...2023/05/11
Bertako Euskal Etxeko ordezkaritza bat Cañuelaseko Aberri Eguneko ospakizunetako partaide aktibo izan bazen ere, joan den igandean, maiatzaren 7an, Eusko Aterpearen egoitza, elkarteak urtero egiten duen Aberri Eguneko ospakizunaren gertaleku izan zen, egutegian "gorriz markatutako data" baitu Eusko Aterpeak "Euskadi ospatzeko egun berezi honekin" bat egitea. Erreki ...2023/05/10
Larunbat honetan, maiatzaren 13an, trikiaren doinuak, panderoaren erritmoa, txisturen bat eta agian alboka bat ere berriro entzungo dira San Telmoko kaleetan. Arratsaldeko sei eta erdietan, euskaltzaleen konpartsa, ohi legez, Euskaltzaleak-en egoitzatik, Bernardo de Irigoyen 826tik, aterako da. Zuzeneko euskal musika, kantua eta dantza izango dituzte lagun auzoko tabernetan ...2023/05/10
Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu dute Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean eta orain arte hurrenez hurren lehendakari, idazkari eta diruzain ziren Lucía Igarzabal, Eliana Domenech eta Juan Cruz Zubeldiak lekukoa pasatu diete hautatu berriei: orain arteko diruzain Juan Cruz Zubeldia da lehendakari berria, idazkaria Cristina Jaca eta diruzaina, Pablo Pavesa. ...2023/05/10
Fresnoko Euskal Bestak eman dio joan den larunbatean hasiera AEBko 2023ko udako euskal piknik festen sasoiari. Hala izan ohi da urtero, Fresno beti estreinekoa izanik eta, neguan pixka bat sartuta bada ere, Kaliforniako Rocklinekoa azkena [Susanville, New England, Las Vegas eta BEOren Basque Cultural Day-rekin batera, urrian]. Tokiko euskal festak dira, bertako euskaldunen eta euskal ondarearen adierazgarri, ...2023/05/09
José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak, elkartearen Zuzendaritza Batzordea berritu zuen pasa den apirilaren 30ean, igandea, bere egoitza sozialean egindako Urteroko Ohiko Batzarrean. Hitzordu berera Aberri Egunaren ospakizuna ere bildu zuten eta, zati instituzionalagoa bukatuta, Euskal Etxearen egoitza dotore eta zabalera bertaratutako bazkide eta lagunek giro ederreko elkartasun ...2023/05/08
Andeen magalean, San Carlos de Barilocheko hiri patagoniarrak, Rio Negro probintzian, 121 urte bete zituen joan den asteazkenean, eta ospakizunetan Omenaldia eskaini zien adineko bere biztanle esanguratsu batzuei. Batetik, Wenceslao Aguilar, 'Chelao', merkatari ezagunari, duela 55 urte hirian egun segitzen duen negozioa zabaldu baitzuen, eta baita beste 25 'antiguos pobladores' edo ...2023/05/08
Euskal dantza gaualdia, gai historikoei buruzko topaketa, zine-foruma, abesbatzen topaketa eta gala afaria antolatu ditu, besteak beste, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak maiatz honetan bere lehenengo mendeurrena ospatzeko. Baina horretaz gain erakundearen izena eramango duen boulevard bat ere inauguratuko dute, esaterako, euskal presentziaren lekukotasunaren markak ikusgarriagoak eginez Comodoro Rivadavia ...2023/05/05
Guztia prest dago Mexikoko Euskal Etxean larunbat honetan urteroko bere festa kuttun, ezagun eta jendetsuenetako bat ospatzeko. Urtero maiatza iristen delarik jakina da Mexiko Hirian bertako baztandar komunitatearen festa nagusia heldu dela, Baztandik etorri zirenak, euren ondorengo hemen sortuak zenbait belaunalditan, eta lagunak oro Euskal Etxeko hitzordu bestatsu honetara gonbidaturik.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus