euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz bururatu du Chacabucoko Euskal Etxeak 2023ko lehenengo Taberna, EHrako bidaia irailean hurbil duela

2023/05/22

Adin guztietako dantzarieak aurkeztu dira Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak maiatzaren 20an antolatutako Tabernan Berrehun lagunetik gora bildu zituen pasa den larunbatean Taberna arrakastatsu batean Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak, ongi etorri egokia emanez, beraz,bhautatu berria duen Zuzendaritza Batzorde berrituari, Juan Cruz Zubeldia buru. Jate kontuetan plater tipiko eskaintza ugaria emateaz gain, Cesar Menta bertako artistaren eta Euskal Etxeko txikien eta helduen dantza taldeen aurkezpena ere izan zuten ...

Gehiago irakurri...


NABOko Biltzar Nagusiak lehendakari berria hautatu du: Jean Flesherrek lekukoa hartu dio Philippe Acheritogaray-ri

2023/05/22

Erdian, bonetaduna, Jean Flesher NABOko lehendakari berria, Philippe Acheritogarai orain artekoarekin. Ezkerrean, Mayi Petracek NABOko diruzaina, eta eskuinean Kate Camino, idazkaria, biek segituko dute Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak (NABO, North American Basque Organizations elkarteak) bere 2023ko 'Convention' edo Biltzar Nagusia egin du joan den ostiralean Kaliforniako Los Banosen, bertako Euskal Etxea antolatzaile izan duen hiru eguneko euskal programa baten barnean, maiatzaren 19tik 21era, ostiralean NABO Biltzarra izanik eta larunbat eta igandez Los Banoseko urteroko piknik edo ...

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Los Banosek bere 59. Euskal Besta eta NABOren Biltzar Nagusia & 50. Urteurrena ospatuko asteburu honetan

2023/05/19

Kaliforniako Los Banos herria euskaldunen topakeku izango da asteburu honetan, ostiraletik iganderaino, NABOren 2023ko Biltzar Nagusia eta herriko Euskal Bestaren 59. edizioa egin eta ospatuko baitira. Maiatzaren 19tik 21era, nazio osoko euskal etxeetako ordezkariak eta euskal jendeak oro har, baita Europatik etorri gonbidatuak ere, aurtengo Los Banoseko elkarretaratze honek NABO sortu zuteneko 50. urteurrena ...

Gehiago irakurri...


Valentziako Euskal Etxeak bat egin du LGTBIfobiaren aurka, hitzaldi bat eta senidetasun afaria antolatuz

2023/05/19

Valentziako Laurak Batek bat egingo du gaur LGTBIfobiaren aurkako ekitaldiekin. Ekainaren 4an, 'Xake + Mus Eguna' antolatu du Aste honetan nazioarte mailan 'LGTBIfobiaren aurkako Eguna' ospatzen dela eta, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak bat egin du sexu orientazio edo genero identitateagatiko bazterkeria eta gorrotoa salatzeko ekitaldiekin eta karia horretara solasaldi bat eta senidetasun afaria antolatu ditu ostiral honetan, maiatzaren 19an, "Aniztasun afektibo-sexualari eta genero aniztasunari buruzko ...

Gehiago irakurri...


Presencia Vasca-k zuzenean emango du online 2023ko 'Buenos Airesek EH ospagai': bi aste baino ez dira falta

2023/05/19

Euskal diasporak Buenos Airesen duen urteroko hitzorduak ikuskizun ugari eskainiko ditu igande arratsaldean, ekainaren 4an Bi aste baino ez dira falta ikurrina eta Argentinako bandera Maiatzeko Etorbidean sartzen ikusteko, Buenos Aires Hiriak Euskal Herriari urtero egiten dion omenaldiari hasiera emanez. 'Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai' jaialdiaren hamaikagarren edizioa ekainaren 4an izango da, igandean. Eguerdiko 12etatik aurrera, sei orduz, bi agertokik aldi berean musika, dantza eta zuzeneko sukaldaritza ikuskizunak ...

Gehiago irakurri...


Australia Museko Mundu Txapelketara itzuliko da: har ezazu parte maiatzaren 27an Brisbanen egingo den Sailkagarrian

2023/05/18

Australiako 2023ko Mus Txapelketa maiatzaren 27an jokatuko da Brisbanen, Txilen lehiatuko den Mundu Txapelketarako sailkagarri Zortzi bat urte dira Australiak ez duela ordezkaririk igortzen Euskal Gizataldeen arteko Museko Mus Txapelketara eta, aurten, egoera horri aurre egin nahirik, "edizio zubi bat"  muntatu da, Australia mailako txapelketa bat antolatu eta bikote ordezkari australiar bat joan ahal izan dadin Mundukora. Txapelketa Brisbanen egingo da, maiatzaren 27an, deitzaile direla hiriko TASSCA, Townsville-ko ...

Gehiago irakurri...


Asteburu oso bat euskara hutsean Valentziako Sinarques-en: bigarren barnetegiaren balantze positiboa oso

2023/05/18

Barnetegiko partaideak eta antolatzaileak barnetegiko egoitza izan ziren Sinarcas/Sinarques-ko Las Viñuelas etxolen aurrean Joan den asteburuan Valentziako Erkidegoan antolatutako bigarren barnetegia egin zuten Sinarcas/Sinarques herrian. Ostiraletik igandera arte, Las Viñuelas etxoletara joan ziren, euskara praktikatzera, mintza-praktika egitera egun osoan, klaseetan eta eskoletatik kanpo ere euskaran murgilduz. Eta lortu dute, gainera lagunarteko giroa sortuz eta oso ondo pasatuz, baieztatu diote EuskalKultura.eus-i bertan ...

Gehiago irakurri...


Bozkarioa eta hunkipen nabaria Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen Zilarrezko Ezteien ospakizunetan

2023/05/17

Gaur egungo Euskal Sustraiak-eko Zuzendaritza Batzordeko kideak Euskal Etxearen bazkide sortzaileekin Bozkarioa eta emozioa paseatu dira joan den asteburuan Trenque Lauquenen. Bertako Euskal Sustraiak Euskal Etxeak bere Zilarrezko Ezteiak ospatu ditu eta bi eguneko egitarau zabala eskaini die bazkide eta herritarrei, lagun ugari bildurik argentinar hiriburutik autoz bost ordu eta erdira, Buenos Aires probintzian baina La Pampakotik oso gertu dagoen herri honetan. Zenbait bazkide sortzaileren presentziak ukitu ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Txileko Santiagoko Euzko Etxeak eta 'Euskal Jai' batera deitu dute datorren larunbaterako

2023/05/17

Maiatzaren 20ko Euskal Jaia Txileko Santiagoko Euzko Etxean eta EEaren Batzar Nagusiko irudia, apirilaren 26an Txileko Santiagoko Euzko Etxeak 'Euskal Jaia' antolatu du datorren larunbaterako, maiatzaren 20rako, Vicuña Mackennako bere egoitza eta instalazioetan, eta izan ere "musika, dantza, herri kirolak, kalimotxoa eta garagardoa" (sic) iragarri ditu giro bikaina ere lagun. Gonbitea inguratu nahi duten guztiei luzatu die. Sarrera segurtatzeko izena eman beharra dago eta aldez aurretik 5000 CLP ...

Gehiago irakurri...


Amets Arzallusek 'Miñan'en alemanezko edizioa aurkeztuko du Berlinen, migratzaileen lekukotasunak hizpide

2023/05/17

Berlingo ostiral honetako hitzorduak Literaturhaus-era (Fasanenstr.23 Charlottenburg) garamatza, 17:30etan "Migratzaile, erbesteratu eta errefuxiatuen bizipenak nola kontatu, hainbat ahotsen arteko solasaldia" izango da ostiral honetan, maiatzaren 19an, hiriburu alemanean 'Norabideak, Brücken Zwischen Sprachen' (Norabideak, hizkuntzen arteko zubiak) izenpean Berlingo Euskal Etxearen eskutik egingo den ekitaldiaren ardatza. Izan ere, 'Norabideak' proiektuak "euskaratik ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia