euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzaren Gobernu-Batzordeak Diasporako premia larriko pertsonen aldeko 2023ko dirulaguntzak onartu ditu gaur

2023/05/30

Munduan eskabideak bideratzen dituzten euskal etxeetako bat da Caracaseko Eusko Etxea Eusko Jaurlaritzak gaur astearte goizean Gasteizen egindako Gobernu-Bileran, munduan barreiatutako euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2023eko deialdia onartu du. Dirulaguntza hauek Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira eta orotara iazko kopuru bera, 212.000 euroko zuzkidura izango dute. gaur onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialak, eta hortik ...

Gehiago irakurri...


Jasone Agirre legebiltzarkidea partaide, torturari buruzko 'Bi arnas' dokumentala estreinatuko da ostiralean Buenos Airesen

2023/05/30

Bi emanaldi izango dira 'Bi arnas'ek: ostiralean, ekainaren 2an, Euskaltzaleak-en, eta astelehenean ekainaren 5ean, Gaumont zineman Jasone Agirre legebiltzarkide bizkaitarraren eskutik, datorren ostiralean estreinatuko da Buenos Aires Hirian Iratxe Sorzabalen eta haren ama Mari Nieves Diazen historia hizpide duen "Bi arnas" dokumentala, Jon Mikel Fernandez Elorz donostiarrak zuzendua. EH Bilduko hautetsiak hiriburu argentinarra bisitatuko du egunotan, besteak beste 'Buenos Airesek EHa ospagai' kale festa ...

Gehiago irakurri...


Bruselako EEak sukaldaritza saio eta Txoko baterako deia egin du eta kantuzaleak nahi lituzke Txalaparta korurako

2023/05/29

Bruselako Euskal Etxeko bazkide eta lagunak aurreko elkarretaratze batean Bruselako Euskal Etxeak (BEE) euskal sukaldaritza klase batean parte hartzeko deia egin du, ekainaren 10erako, larunbata, ondorenTxoko moduko afari eta elkarretaratzea eginez. Sukaldaritza saioan interesa izan dezaketenek 17etan bildu beharko dute elkartearen egoitzan, eta "bakailaoa ajoarriero erara" da oraingoan prestatuko duten platera. Segidan, Txokoa19ak aldera hasiko da eta ...

Gehiago irakurri...


Igandean Maiatzeko Etorbidea festaz jantziko da, hemen baita 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai'ren 11. edizioa

2023/05/29

Igandean ospatuko da 'Buenos Airesek EH ospagai'ren 11.edizioa Maiatzeko Etorbidean, Argentinako euskaldunen jaia Buenos Airesen Bi agertoki, berrogei standetik gora, dantza, antzerkia, musika eta sukaldaritza zuzenean, liburuak, diseinua, kirola, euskara, artisau-lanak, genealogia, argitalpenak, donostiar danborrada Buenos Aires hiriaren bihotzean eta guztiaren transmisioa zuzenean irratiz eta online dira datorren igande arratsaldean, ekainaren 4an, Maiatzeko Etorbidera (Chacabuco eta Bolivar artean) hurreratzen direnek ...

Gehiago irakurri...


Pedro Oiarzabal Kalifornian dabil 'Fighting Basques' proiektua eta BMGko euskal soldaduen partaidetzaren berri ematen

2023/05/26

Sancho de Beurko Elkarteko Pedro Oiarzabal ikertzailea NABOko delegatuen aurrean mintzatzen joan den maiatzaren 19an Los Banoseko Biltzar Nagusian Pedro Oiarzabal, 2015etik hona egindako ikerlan jarraituan Bigarren Mundu Gerran (BMG) Estatu Batuetako armadarekin parte hartu zuten euskal jatorriko 1.100 soldadu eta borrokari identifikatu eta euren biografia idatzi dituen 'Fighting Basques: Bigarren Mundu Gerrako Oroitza' izeneko proiektuko ikertzaile nagusia da, eta Bakersfielden dabil aste honetan, joan den asteburuan NABOk Los ...

Gehiago irakurri...


"Euskal pertsonaia historiko nabarmenak" omenduko ditu Txileko Euskal Gizataldea EEak bere 2023ko Euskal Astean

2023/05/26

2023ko Euskal Asteak "euskal pertsonaia nabarmenak" ardatz hartuko dituen proposamena egin du Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak datorren asteartean, maiatzaren 30ean, abiatuko du 2023ko bere Euskal Astea. Aurten "euskal personaia historiko nabarmenak" gogoratu nahi dute. Programari hasiera emateko, pintura erakusketa bat inauguratuko dute, Euskal Etxeko, Estadio Españoleko eta Hogar Español-eko lagunen lanak erakusgai, euskal pertsonaia jakin batzuk jaio ziren lekuak ...

Gehiago irakurri...


Euskal Ikasketa Simposiuma egingo dute ostiral honetan Bakersfielden, CSUko Euskal Ikasketa Institutua antolatzaile

2023/05/25

Ostiral honetan, maiatzaren 26an, egingo da Bakersfield-eko CSUn 2023ko Euskal Simposiuma, Euskal Ikasketa Institutua antolatzaile California State University (CSU) unibertsitateko Euskal Ikasketa Institutua antolatzaile, zabalkunde eta akademia jarduera bat eskainiko da ostiral honetan aipatu goi-ikastetxeko Humanities Complex 1108n. Izan ere Bakersfield eta Kern konderriko euskal komunitateak bere 2023ko euskal piknik eta besta gauzatuko duen bezperan, Memorial Day-ko asteburu luzeari bidea emanez. Programak Euskal ...

Gehiago irakurri...


Badakizu Euskal Etxeek eskuragai dituzuztela doan eta erraz 'Gizonduz' berdintasun programako material eta ikastaroak

2023/05/25

'Gizonduz' Emakundek bultzatzen duen proiektua da eta gizon-emakumeen berdintasunaren du helburu, gizonen inplikazioa sustatuz Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzaren eskutik iritsia da herrialde australera, eta Euskal Etxeek urririk eska eta eskura ditzateke emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duen proposamen berri bat. 'Gizonduz', gizonei zuzendutako eta Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatzen duen berdintasun-programak online eta doako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen ...

Gehiago irakurri...


Bozkario, omenaldi eta jai NABOren 50. urteurrena ospatzeko Kalifornian, Los Banoseko Euskal Piknik eta Bestan (I)

2023/05/24

'Ongi etorri Euskal Herrira' dio Los Banoseko Euskal Bestako larunbat-igandeko ekitaldiak egin ziren Fairgrounds-etako pankartak Hiru eguneko asteburu beteaz gozatzeko aukera izan dute joan ostiral, larunbat eta igandean Kaliforniako Los Banos herrira bildutako jendeek. NABO Ipar Ameriketako euskal erakundeen federazioa aurten 50 urte betetzen ari dela-eta, urtero maiatzeko hirugarren asteburuan egin ohi den Los Banoseko Euskal Piknik eta Jaia handiagoa eta luzeagoa izan da aurten. Ostiralean, NABOk bere urteko Biltzar Nagusia egin zuen Los ...

Gehiago irakurri...


Anima Zaitez! 2023: Garazi, Larraitz, Iñaki eta Garazi dira Villa Mariako Euzko Etxera EHtik bilduko diren lau gazteak

2023/05/24

Garazi Suinaga, Iñaki Landa, Larraitz Goikoetxea Urdangarin eta Garazi Fernandez dira Villa Mariako Anima Zaitez! programan parte hartuko duten EH lau gazteak. Erdian, Villa Mariako Euzko Etxearen egoitza Villa Mariako Euzko Etxeak Euskal Herriko gazteeak partaide antolatzen duen Anima zaitez! programaren 2023ko edizioak lau gazte hautatu ditu Argentinara etor daitezen euren lekukotasuna eta euskal kultura ezagutzak partekatzera bertako gazte eta ez hain gazteekin. Kultura trukerako programa honen seigarren edizioa uztailaren 14tik 30era bitartean garatuko da, gazte boluntarioek musika eta dantza ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia