euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

BAEHO 2023: Danborrada eta Rio de la Platako beste ertzetik etorritako Euskal Etxeak festaren arrakastako parte

2023/06/06

'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai'ko postalak: Danborrada, partaidetza euskal-uruguaitarra eta matea hartzen Berriro ere arrakastatsua izan da zinez Buenos Aires hiriak Euskal Herriari egin dion hamaikagarren omenaldi jaialdiaren 2023ko edizio hau. Eta, ziurrenik, horren gakoetako bat federala eta parte-hartzailea izatea izan da. Bokazio hori urtez urte berritu eta azaleratzen da, bai standetan anfitrioi gisa ordu batzuetarako parte hartzen dutenekin, zein behin eta berriz edizioz edizio bertaratzen den eta, ...

Gehiago irakurri...


Puerto Madryn-en Julian Araujo bozkatu dute hiri patagoniarreko Etorritakoengatik Euskal Etxeko lehendakari

2023/06/05

Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berritua, Chubut probintzia patagoniar argentinarrean Puerto Madryngo euskal ekimenak osasun onean dabiltza, gogotsu eta engaiamenduz baitabil hiriko Etorritakoengatik Euskal Etxea Chubut probintzia iparekialde honetan. Izan ere, Euskal Etxearen egungo etapa sustatu duen herritar taldearen ezaugarrietako bat gaztetasuna da, elkartearen sortzaile izan zen Marita Ercorecaren lekukoa eta ildoa gogoz eta atxikimendu handiz harturik. Euskal Etxeak maiatzaren 18an egina du ...

Gehiago irakurri...


Emozioa, bozkarioa eta partaidetza gogotsua atzo Maiatzeko Etorbidean 'Buenos Airesek EH ospagai'ko 2023ko edizioan

2023/06/05

Ekainaren 4an izandako “Buenos Airesek Euskal Herria ospagai” jaialdiaren postalak: agurra, inaugurazio-desfilearen burua, plazako dantzak eta Danborrada Pertsona uholde bat bildu zen atzo arratsaldean, ekainaren 4an, Maiatzeko Etorbidean, hiriburu argentinarreko “Buenos Airesek Euskal Herria ospagai” (BAEHO) gastronomia eta kultura jaialdiaren 11. edizioan parte hartzeko. Laurak Bat Euskal Etxeak antolatua, Hiriko Gobernuarekin batera, jaiak dantza, musika, gastronomia, kirola, euskara, haur plaza, artisautza, liburuak, diseinua eta produktu tipikoak ...

Gehiago irakurri...


Ingurumenaren egungo egoera larria hizpide Mallorcan, Artea Euskal Etxea lagun antolatutako bisita medio

2023/06/02

Maiatzaren 15 eta 16an aurkezpen programa bat izan zuten Andoni Aretxabala & Antonio Turiel filosofoek Palma Mallorcakoan Mallorcako Artea Euskal Etxeak maiatzean antolatutako ekimenetakoa da gizateria arrisku larrian jartzen ari den ingurumenaren egungo egoera larria hizpide sustatzearren Andoni Aretxabala eta Antonio Turiel filosofoei luzatutako gonbitea, gaiari buruzko euren hiru liburu —';Sense energia', 'El otoño vital' y 'Petrocalipsis'— aurkeztu eta gaiaz solasa eta gogoeta ...

Gehiago irakurri...


Guztia zain igande honetan Buenos Aires Hiriaren urteroko omenaldia egiteko Euskal Herriari Maiatzeko Etorbidean

2023/06/02

Andana bat lagun bilduko dira igande honetan Buenos Airesen Euskal Herria omentzeko Datorren igandean erlojuak eguerdiko hamabiak jotzen dituenean, Argentinako hainbat euskal etxetako dantzariek osatutako ilada luze bat Argentinako banderaren eta ikurriñaren atzetik, Buenos Aires Hiriaren bihotzean dagoen Maiatzeko Etorbidean sartuko da, herrialde osoko euskal diasporak hiriburu argentinarrean antolatzen duen omenaldi ospakizun erraldoiari hasiera emanez, 'Buenos Airesek Euskal Herria ...

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Elkarteak 25 urte betetzen ditu eta Xabi Solanoren kontzertu batekin ospatuko du datorren larunbatean

2023/06/01

Xabi Solano trikitilariak Londresen joko du larunbatean Euskal Etxearen 25. urteurrenean Datorren larunbata ospakizun eguna izango du Londresko euskal komunitateak, bertako euskal etxea, London Basque Society Euskal Elkartea, 25 urte betetzen ari baita eta egun horretan deitu baititu bazkide eta ingurukoak musika lagun ospatzeko. Zalantzarik ez gertaera berezi honek ospakizun berezia merezi duela eta horregatik antolatu dute Xabi Solanoren zuzeneko kontzertu bat, eguna are gogoangarriagoa ...

Gehiago irakurri...


San Nicolas: Euzkal Etxeko truko eta mus jokalariek eratu Urteko Afariaren arrakasta eta hitzaldia 'Biloben Legea'z

2023/06/01

Sukaldariekin batera, San Nicolaseko E. E-ko lehendakari Ana Maria Erausquinek eskerrak ematen dizkie Urteko Afarira bertaratutakoei Aretoa jendez mukuru izan da San Nicolaseko Euzkal Etxeko truko eta mus jokalarien taldeak antolaturiko Urteko Afariaren emaitza, pasa den maiatzaren 20an, larunbata. Bazkideek, zuzendaritza batzordeko kideek, lagunek eta Euzkal Etxeko sukaldaritzaren kalitatea ezagutzen duten hamaika sannicolastarrek, eskuragarri zeuden 120 txartelak hamar egunetan agortu zituzten eta gogotsu dastatu zuten menu ...

Gehiago irakurri...


Uhinetatik eta online, Patagoniako Trelew-tik dator "Euskal Berria" (sic), Haraneko Euskal Etxearen irratsaioa

2023/05/31

Haraneko Euskal Etxeak ekimen berri bat aurkeztu du: Euskal Berria, asteartero 15etan AM580 LU20 Radio Chubut irratian emitituko den irratsaio berria Irratsaio berri bat emendatu zaio euskal diasporak uhinetan duen tarteari. Trelew hiritik, Patagonia erditik, eta Chubut ibaiaren beheko Haraneko Euskal Etxearen eskutik, “Euskal Berria” emititzen hasi da. Irrati proiektu berriaren lantaldea haraneko Euskal Etxeko lehendakari Natalia Suárez Caminoak, idazkari Milagros Ibarbiak, kultura arduradun Ignacio Esquirozek eta esatari Andrea ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxearen omenaldia bere sortzaileetako bat izan zen eta kide estimatuenetakoa den Jon Guarrotxenari

2023/05/31

Jon Guarrotxena, irudian Euskal Etxeko buru Raul Noblecillarekin, familia lagun zuela jaso zuen lagunen errekozozimendua Limako Euskal Etxeak omenaldia egin dio joan den astean Jon Guarrotxenari. Duela 50 urte pasexe Perun bizi den errigoitiarra (Bizkaia), Guarrotxena Gernikako bonbardaketaren lekuko izan zen bere amaren besoetatik oso umea zela. Liman, Euskal Etxearn sortzailetako bat izan zen eta omenaldian bere kultura zabala nabarmendu zuten, “Diccionario Histórico Biográfico de ...

Gehiago irakurri...


Irene Larraza eta Etxepare Euskal Institutuaren lana, kultur diplomazia tresna gisa, "nor garen kontatzeko"

2023/05/30

Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria Etxepare Euskal Institutua Euskadiren kultur diplomaziarako eta nazioarteko kultur harremanak garatzeko tresna da. 2022an Europar Batasuneko Etorkizuneko Konferentzia egin zen eta Europako hainbat eragilek bertako foroan Europaren etorkizunaren inguruko hausnarketak partekatu zituzten. Euskadik ekarpena egin zuen EuroBasqueren bitartez. Erakundeak, ekarpena osatu zuten testuetako bat, Etxepare Euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia