euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilbo, 2023ko "Europako 10 helmuga kultural onenen artean" hautatu dute 182 herrialdetako bidaiariek

2023/06/13

Bilbon Guggenheim Museo ondoan zaintzaile dagoen 'Puppy', Jeff Koons artista estatubatuarraren lorezko obra Bilbo, 2023ko "Europako 10 helmuga kultural onenen artean" dagoen hiri gisa hautatu dute 182 herrialdetako bidaiariek atari espezializatu batean. European Best Destinations atariak bere irakurleen iritzia jaso du Europa barruko bidaia kulturaletarako hobesten dituzten lekuei buruz, eta Bilbo zerrenda horretako 7. zenbakian bozkatu dute... eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai 2023ko oihartzunak: Maitzeko Etorbideko euskal dantzen lau bideo berri

2023/06/12

Buenos Aireseko Lagun Onak abesbatza eta dantzari eta txistulariak ekitaldiaren lehenengo urratsetan Sei ordu trinko euskal festa, eta hamaika irudi, bideo zein argazki. Horixe eman zuen, besteak beste, 'Buenos Airesek EH Ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra País Vasco' jai erraldoiko 2023ko edizioak ekainaren 4an. Hamaika irribarre, ilusio eta atxikimendu gogotsuren isla izan zen, gazteen aurpegiak lekuko. Arimak elikatu, gogoak inarrosi eta hainbaten begirada piztu zuen ekitaldiak. ...

Gehiago irakurri...


Euskaldunei eskainitako berdegunea estreinatuko du bihar Comodoron Gorka Alvarezek, Gernikako Arbola eta guzti

2023/06/09

Aurrerantzean 'Euskal Etxea Elkartea' berdegunea eukiko dute hiriko euskal elkarteak Comodoro Rivadavian, Gernikako Arbola eta guzti Comodoro Rivadaviako Euskal Etxearen Mendeurrena ospatzeko egiren ari diren ekitaldien baitan, datorren larunbat honetan, ekainak 10, "Euskal Etxea Elkartea" berdegunea inauguratuko dute 11:00etan El Chubut eta Esquel kaleen arteko tartean. Ekitaldian Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaulritzako Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendariak parte hartuko du eta alderdi artistikoan, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Gaur eman da argitara kanpoko euskal gizataldeetan egoera larrian dauden pertsonei laguntzeko 2023ko deiadia

2023/06/09

Kubako Euskal Etxea deialdi honetan urtero onuradun kopuru handia izan ohi duenetakoa da. Artxiboko irudian, Aberri Eguna Habanan EHAA buletin ofizialak gaur ostirala, ekainaren 9ko edizioan eman du argitara Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren Ebazpena, 2023eko ekainaren 1ekoa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2023ko deialdira eskabideak ...

Gehiago irakurri...


Argentina: garaiz zaude segitzeko gaur bertan online eta doan euskal poesia tailerra Cordobatik, Elba Mocoroa emaile

2023/06/09

Ekainaren 9an "Olerkiak - Palabras y voces del euskera (Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak)" euskal poesiaren aurtengo lehen topaketa birtuala gauzatuko da, FEVAk antolatua eta Elba Mocoroa irakasleak koordinatua Gaur bertan egingo da. arratsaldeko 7etan, "Olerkiak - Palabras y voces del euskera" (Olerkiak - Euskararen hitz eta ahotsak) izenburuko euskal poesiari buruzko online tailerraren aurtengo lehen topaketa, FEVA antolatzaile eta Cordobako Gerora Kultur Elkarteko Elba Mocoroa irakaslea koordinatzaile. Gogora dezagun tailerraren bigarren atala dela hau, lehena 2022ko abuztuan ...

Gehiago irakurri...


Klasikoen 16. Irakurketa Jarraituak Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' irakurriko du, Diasporako kideak barne

2023/06/08

Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile, 16. Klasikoen Irakurketa Jarraituak Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' irakurriko du gaur Gaur urteroko Klasikoen Irakurketa Jarraituaren eguna da, eta ohi bezala euskal gizarteko hainbat kidek pasarte bat irakurriko dute Bilboko Arriaga antzokian, Diasporako partaideak barne, Etxepare Euskal Institutua lankide, Diasporakoen kasuan pantaila eta bideo bidez. Aurten, hautatutako liburua Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' izan da goizeko 8etatik 14etaraino txanda hartuz publikoki ...

Gehiago irakurri...


"Ordago handiei" txapelketa, Mendozako Denak Baten omenaldia 1956an euskal etxea sortu zuten lau muslari handiei

2023/06/08

Ezkerrean, Mendozako Euskal Etxeak antolatutako “Ordago a los Grandes" (Ordago Handiei) mus txapelketa. Eskuinean: Agustín Salvarredi (eserita), Vicente Lecea, Martín Greño eta Arturo Fabre “Ordago a los Grandes" (Ordago Handiei) izen esanguratsuarekin, Mus Txapelketa honen lehen edizioak omenaldia eskaini zien maiatzaren 25 eta 26an, osteguna eta ostirala, elkartearen egoitzan, Mendozako Denak Bat Euskal Etxearen sortzaile izan ziren lau lagunei, Agustin Salvarredi, Martin Greño, Arturo Fabre eta Vicente Lecea-ri, muslari porrokatuak eurak. Ekitaldia 2020ko martxorako ...

Gehiago irakurri...


Euskal kulturaren tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko harremana aztergai EHUko Udako ikastaro batean

2023/06/07

Tradizioa ukitzea, garapena, traizio? EHUko Uda Ikastaroetako 'Tradizioaren traizioaz?' izenekoak hainbat galdera mahaigaineratuko ditu ‘Tradizioaren traizioaz?’ ikastaroa ekainaren 28an eta 29an egingo da EHUko Udako Ikastaroen eskaintzaren baitan. Tradizioa eta sorkuntza garaikidearen arteko harremanak aztertuko dira. Dantza, musika edota bertsolaritza bezalako jarduerak ardatz hartuta, ikastaroak hainbat erpini helduko dio bi egunetan zehar, tartean daudela euskal sormena eta nortasuna, eta sorkuntza eta kulturaren digitalizazioa, ...

Gehiago irakurri...


Segi ezazu online CURZAren Euskal Diaspora ikastaroa: gaur Sara Pagola eta Gorka Alvarez Aranburu mintzatuko dira

2023/06/07

Sara Pagolak eta Gorka Alvarezek hitzaldia emango dute gaur Comahueko Unibertsitate Nazionalean, euskal diaspora hizpide Gaur arratsaldean Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagola eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu, CURZAko (Comahueko Unibertsitate Nazionaleko Zonalde Atlantikoko Eskualde Unibertsitate Zentroa) Kontseilu Aretoan izango dira. Hitzaldia eskainiko dute Viedma-Patagoneseko Aberri Etxea antolatzaile duen "Euskal Diaspora: hurbilketa ...

Gehiago irakurri...


Ospatuko duzue San Juan zure euskal etxean? Homedaleko EEaren 'San Juan Eguna Basque Festival'erako gonbitea

2023/06/06

Hiru aste baino gutxiago falta dira San Juan Egunerako, Euskal Herrian eta baita bere diasporan zehar ere ospatuenetakoa den jaietako bat. Atzerabegiratua eman diogu EuskalKultura.eus-en azken 22 urteotan munduko euskal etxe eta komunitateetan ospatutako San Juan festei, eta hitzordu eta deialdi andana bat atera zaigu, gehienetan suaren inguruan antolatutako festak, dantza ere tarteko, eta sarritan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia