euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egoitza handitzearren baliabideak batzen ari den Ayacuchoko EEa pozik dantza taldea aurkeztuko duelako San Ferminetan

2023/06/30

Ezk, Ayacuchoko E.Eko idazkari Rosa Bilbao, zenbakiak abesteko arduraduna, esk., Bingoan zehar Euskal Odolaren aretoa Ayacuchoko Euskal Etxea irudimena estutzen ari da baliabideak lortzearren bere instalazioak zabaldu ahal izateko. Ehun pertsonatik gora bertaratu ziren joan den asteburuan Ayacuchoko Euskal Odolaren egoitzara, bertako instalazioak handitzeko asmoz antolatutako bingoan parte hartzeko. Euskal Etxean arratsalde jolasgarri eta askaridun bat partekatzeko proposamenak erantzun bikaina jaso zuen bertako bazkide, lagun eta ...

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeak hastapen euskara ikastaro trinkoak eskainiko udan, uztail eta irailean, zerotik abiatuta

2023/06/29

Bartzelonako Euskal Etxeko udako ikastaroak lehen aldiz euskarara hurbiltzeko aukera ona dira Askorentzat, ipar hemisferioan, uztailak ikasturtea amaitu dela nahi du esan eta udako oporren hasiera. Hala ere, badaude uda, urtean zehar ikasi ahal izan ez dituzten gauzak ikasteko, edo ikasitakoak errepasatzeko erabiltzen duenik. Beraientzat Bartzelonako Euskal Etxeak udaro eskaintzen dituen euskara ikastaro trinkoak eskainiko ditu aurten ere. Urtean ikasitakoa errepasatzeko, baina hizkuntzara lehen aldiz ...

Gehiago irakurri...


Irakurgai dagoeneko sarean La Platako Euzko Etxearen Eguzkia aldizkariaren 22. zenbakia, 2023ko ekainekoa

2023/06/29

La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariko 22. zenbakiaren azala, elkarteare Bazkide, lagun eta oro har irakurleekin duen hiruhilabeteroko hitzorduari zintzo eutsiz plazaratu berria du La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere aldizkariaren azken zenbakia, 22.a, 2023ko ekainari dagokiona. Orain arte kaleratutakoen artean orrialde gehien dituena da, 88 orrialdez hornitua baitator, azalean euskal etxe laplatatarraren eraikinaren aurrealde eta sarrera nagusiaren irudia biltzen duela.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeko bi lan Europako Euskal Etxeen I Podcast Lehiaketako lehenak: sariak ostiralean banatuko

2023/06/28

Ikasturte amaiera diferentea joan den ostegunean Valentziako Euskal Etxean, podcast lehiaketako irabazleak adierazteko 'gala'rekin Sari banaketarekin bukatuko da ostegunean,Madrilgo Euskal Etxean 19:00etan egingo den saio batean, arrakastatsu garatu den Europako Euskal Etxeentzako euskarazko Lehenengo Podcast Lehiaketa. Ekitaldi berean Madrilgo EEko Poesia lehiaketako sariak banatuko dira. Postcast lehiaketak lankide izan ditu antolakuntzan Valentziako eta Madrilgo Euskal Etxeak eta Etxepare Euskal Institutua laguntzaile izan da. ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak Boiseko Oinkari dantza taldeko kideak errezibitu zituen atzo Gasteizen Lehendakaritzan

2023/06/28

Urkullu lehendakaria Boiseko Oinkari Dantza Taldeko kideekin Lehendakaritzan, 2023ko ekainaren 27an (argazkia Irekia) Joan den asteko artikuluan iragarritako egitarauari jarraitzen diote egunotan eta datorren ostiralera arte Euskal Herria bisitatzen ari diren Boiseko Oinkari euskal dantza taldeko kideek. Atzo Gasteizeraino heldu eta bertako erakundeak bisitatu zituzten, Urkullu lehendakariak errezibitu zituelarik Lehendakaritzara egin zuten bisitan, Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta ...

Gehiago irakurri...


Foruak hizpide Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak bihar bere 112 urtemuga ospatzeko antolatu duen hitzaldian

2023/06/28

Bihar, Euskaro Euskal Etxeak 112. urteurrena ospatuko du “Euskal Foruak” izeneko hitzaldiarekin, D. G. Uriarte Araujoren eskutik Biharko egunez, ekainaren 29an, ohi duenez, Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak bere sorreraren urteurren berri bat ospatuko du, 112.a. Karia horretara bertako agintari, kide eta lagunak Prof. Carlos Bacigalupi 2219ko euren egoitzan bilduko dira, hitzaldi bat entzun eta ondoren topa egiteko elkartearen etorkizunaren alde. Aurreagoko euskal etxerik egon bazen ere Uruguain (1876ko Laurak Bat eta beste ...

Gehiago irakurri...


Segitu nahi Lorea Agirre kazetari eta antropologoak euskara eta feminismoaz asteazkenean online emango duen solasa?

2023/06/27

Lorea Agirre kazetari eta antropologoa euskara eta feminismoaz mintzatuko da asteazken honetan online Hitzaldia eskainiko du online bihar asteazkena Lorea Agirre Dorronsoro kazetari eta antropologoak “Euskera eta feminismoa: Intersectionality between gender and language" izenburupean 15:00etan, Alemaniako eta Euskal Herrian orduan. Ekitaldia Berlingo Freie Universität-eko Euskara Irakurletzak antolatu du, Leipzig-eko Unibertsitateko Euskara Irakurletzarekin batera. Doan eta zuzenean segitu ...

Gehiago irakurri...


Magdalenako Ongi Etorri-k bere egoitza zaharberritu duten obrak inauguratu eta 31. urteurrena ospatuko du larunbatean

2023/06/27

Larunbatean inauguratuko duten Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxearen egoitza berrituaren aurrealdea Hilabetetako lanen ondoren, Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxeak, bere egoitza, hiriko Rivadavia 925 kalea helbidean, egokitu eta zaharberritzeko egindako obrak datorren larunbatean, uztailaren 1ean, inauguratuko ditu. Ekitaldiaren zati formala amaituta, elkarteak bere sorreraren 31. urteurrena ospatuz segituko du eguneko programa, hala nola senidetasun bazkari batekin, tokiko eta euskal ...

Gehiago irakurri...


AEBtik etorritako 37 gazte euskal-amerikarrek Maizpiden hasiko dute gaur Ateak Ireki 2023ko 3 asteko egonaldia

2023/06/26

Ateak Ireki 2023an parte hartzera etorritako AEBko diasporako 37 gazteak atzo Lazkaon (arg EuskalKultura.eus) Taldea atzo iritsi ziren hegazkinez Loiura Estatu Batuetatik, bertara helarazitako autobus batez hurreratzeko Lazkaora, herriko plazan zazpietan baitzen egitekoa harrera-ekitaldia eta bakoitzak programak iraungo dituen hiru asteetan abegia emango dion familia goierritarra ezagutzea, ondoren familia berriaren etxera joan eta gaur astelehena Maizpide Euskaltegian hasiera emateko Ateak Ireki 2023ren ...

Gehiago irakurri...


Andoni Unzalu hil zen atzo eta hura gogoan EuskalKulturak 2010an egin zion elkarrizketa bat berreskuratu dugu

2023/06/26

Andoni Unzalu Atzo hil zen 67 urte zituela Unzalu, minbiziak eraginda. Baina irakurle bat izan da whatsappez albistea aipatu eta EuskalKulturak 2010an egin zion elkarrizketa bat gogora ekarri eta "zuen elkarrizketa hau aurkitu dut, oso ona, eskerri asko" esanez, atzera begira arazi eta Sabrina Otegik Unzaluri egindako elkarrizketa hura berriz irakurtzera bultzatu gaituena. Andoni Unzalu gogoan, hona elkarrizketa. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia