euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean hasiko da Villa Marian 'Anima Zaitez!'en 6. edizioa, Euskal Herritik etorritako 4 gazte tailer-emaile

2023/07/13

Tailerrak, klaseak eta doako jarduerak izango dira Euzko Etxea Euskal Etxean bi asteetan zehar Prestaketa lanetan gogor aritu ondoren, dena prest dago eta datorren astelehenean abiatuko da Villa Mariako Euzko Etxean Anima Zaitez! kultur truke programa. Aurtengoan 4 gazte izango dira Euskal Herritik euskal kulturari buruzko hainbat alderdi partekatzera etorritakoak: Garazi Suinaga (Gorliz, Bizkaia), Garazi Fernandez (Barakaldo, Bizkaia), Larraitz Goikoetxea (Beasain, Gipuzkoa) eta Iñaki Landa ...

Gehiago irakurri...


Uruguai: Juan Manuel Besnes e Irigoyen artista euskal-uruguaitarraren posta-zigilua aurkeztu dute Montevideon

2023/07/12

Posta zigiluaren aurkezpen ekitaldia Casa Rivera-n, Postako, Museoko, Eusko Jaurlaritzako eta Euskal Etxeetako ordezkariekin. Erdian, Gorka Alvarezen ondoan, zigiluari eutsiz, Agurtzane Aguado, Euskal Erria euskal etxeko lehendakaria Joan den astelehenean aurkeztu dute Montevideon, Juan Manuel Besnes e Irigoyen artista euskal-uruguaitarrari bertako Postak eskainitako zigilua, Posta Uruguaitarrak berak, Euskal Erria Euskal Etxearekin, Museo Historikoarekin eta Kultura Zuzendaritza Nazionalarekin batera, sustatutako proiektua. Zigilu bidezko omenaldi proposamena aspaldi egina zuen Alberto Irigoyen historialariak, ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires: Alkartasuna Taldeak dei egin du larunbatean Ikurrinaren Eguna Iparraldeko Euskal Etxean ospatzera

2023/07/12

Iparraldeko Euskal Etxeko Alkartasuna Gastronomia Taldeak Ikurrinaren Eguna ospatuko du larunbat honetan Alkartasuna Gastronomia Taldea datorren larunbatean, uztailaren 15ean, bilduko da Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean Ikurrinaren Eguna ospatzeko. "Bilbon, 1894ko uztailaren 14an aurrenekoz zinzilikatu eta jaso zuten ikurrina, eta 1921eko uztailaren 9an, gauza bera egin zuten ofizialki Argentinan", oroitarazi dute. Hitzordua arratsaldeko 8:30etan hasiko da. Cesar Arrondok Euskal Herriko ikur nagusiari ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Euskal Etxeen 2023ko dirulaguntza deialdiari, 947.420 euroko zuzkidurarekin

2023/07/11

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur goizean egindako bilkuran oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta Euskal Etxeen federazio eta konfederazioentzako diru-laguntzen 2023ko deialdiari, 947.420 euroko zuzkidurarekin, iazko kopuru bera. Gaurko urratsaren ondotik, deialdia datozen egunetan argitaratu du EHAA-BOPV buletinak eta biharamunetik hilabeteko ...

Gehiago irakurri...


General Belgranoko Gure Etxeak baikor ospatu ditu elkartearen 32 urteak, bizi dituen garai zailei aurre eginez

2023/07/11

Emanuel Borthiry, Emilia Arredondo, Sonia Etchelet, José Luis Urcola eta Juan Martin Iribarne, Belgranoko Gure Etxeako batzordekideak 1991ko uztailaren 7an, Gral Belgrano-ko euskal jatorriko lagun talde bat Euskal Etxe bati hasiera emateko xedez bildu zen, bere kideen arbasoen kultura landu eta zabaltzeko asmoz. 32 urte igaro dira sorrerako bilera hartatik eta, gorabehera askoren eta jarduerarik gabeko aldi luze baten ondoren, duela 6 urte Gure Etxea berriro jarri zen abian. Geroztik, ez diote sekula utzi uztailaren 7an bildu eta ...

Gehiago irakurri...


Australia: Famili giroko bilkura ederrean ospatu zuten North Queensland-eko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urteurrena

2023/07/10

Poza eta irribarreak nabari Australian Townsvilleko euskaldunek bertako Euskal Etxearen 20. urteurrena ospatzeko egindako festan Famili giroko topaketa ederrean ospatu zuten uztailaren 2an, igandea, North Queensland-eko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urteurrena. Ekitaldia aire zabalean egin zen, North Queensland Basque Club-en Townsvilleko egoitza inguratzen duen parke eta berdegunean, barnean zein kanpoan, eta berrehundik gora lagun bildu zituen, zaharrena 96 urteko Felisa Azpiri muxikarra, eta gazteena, 10 ...

Gehiago irakurri...


Larunbatean hasiko da Bahia Blancan irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programako azkeneko barnetegia

2023/07/10

Bahia Blancako Union Vascak Euskara Munduan Programaren baitan trebatutako seigarren euskara ikasle-irakasle taldea hartuko du Datorren asteburuan Bahia Blancako Unión Vascak abegia emango dio Euskara Munduan programaren baitan San Nicolasen 2020ko urtarrilean abiatutako promozioa osatzen duen euskaltzale taldeari. Izan ere Union Vasca Euskal Etxeko hau izango da Euskal Herritik kanpoko euskara irakasleak prestatzeko helburua duen ekimen honen zortzigarren eta azkeneko ikastaro trinkoaren anfitrioi egungo taldeari ...

Gehiago irakurri...


Unai Hernández eta Haize Suay dira Diasporako bi gazteak uztailaren 1ean Mauletik abiatu zen EuskarAbentura 2023an

2023/07/07

Unai Hernández-Minaberry-ren selfiea eta EuskarAbentura 2023 espedizioan egin dituen Euskal Herriko lagun berrietako batzuk Joan den larunbatean, uztailaren 1ean, abiatu zen Mauletik EuskarAbenturaren 2023ko edizioa, 15 eta 17 urte arteko gazte euskaldunei udan Euskal Herria osorik oinez zeharkatzeko aukera ematen die ekimena . Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta Diasporatik bi dira partaideak: Haize Suay i Sanginés (Valentzia) eta Unai Hernandez-Minaberry (Argentina). 125 gazte ari dira ...

Gehiago irakurri...


Etxe Alaik euskarari buruzko hitzaldi eta erakusketa batekin egin du bat Pehuajó-ren 140. urteurreneko ospakizunekin

2023/07/07

Musika, janari tradizionala eta euskara ardatz, Pehuajoko 140. urteurreneko ekitaldiei atxikitzeko Erakusketa antolatu zuen Etxe Alaik Bertako Udaleko Kultura Idazkaritzak deituta, Pehuajó-ko 140. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez, hiriko Etxe Alai Euskal Etxeak 'ate ireki' kultur ekitaldi bat antolatu zuen joan den asteazkenean, uztailaren 5ean, elkartearen egoitza sozialean. Erakusketak euskal musika, jaki eta elikadura tradizionalak eta euskara nabarmendu zituen, baita beste kultura molde batzuk ere, hala nola kirola eta ...

Gehiago irakurri...


Mar del Plata: Dantzari Ohiaren jaia, Gernikako Arbola, FEVA, txapelketak, agintariak... Denak Bat-en 80. urteurrenean

2023/07/06

Aste bete ekitaldi antolatu du Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak 80. urteurrena ospatzeko, asteburuan festa eta banketea 1943ko uztailaren 17an, Mar del Platan, Euskal Herriko euskaldun taldetxo bat eta euskal jatorriko argentinar batzuk bildu eta Denak Bat izeneko elkartea sortu zuten. Egun gutxi barru, 80 urte beteko dira sorrera ekintza hartatik eta urtemuga ospatzeko Euskal Etxeak kirol, gizarte eta kultur jarduera aste bizi bat antolatu du, ostiral honetan bertan hasiko dena. Euskaditik Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia