euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pilotazaleek ikuskizun polita izango dute asteburu honetan Boisen, San Inazio programako hainbat partida lagun

2023/07/28

Pilotazaletasuna, Estatu Batuetara etorritako belaunaldi emigranteak ekarri zuen Estatu Batuetara eta geroztik, gorabeherekin, Euskal Herritik etorritakoek eta hemen jaiotako batzuk mantendu izan duten kirol eta afizioa da. NABO Ipar Ameriketako Euskal Elkarteen Federazioak bultzatzen duen jarduera bat da, eta Boisen egun hauetan egin den gaztetxoen Udalekuak landu duen diziplinetako bat. Gaur, ordea, Boiseko San ...

Gehiago irakurri...


Boisek euskal komunitateko zaindari duen 'San Inazio' festak ospatuko ditu gaur hasi eta datorren igandera arte

2023/07/28

Boiseko 'Oñati' dantza taldeko dantzariak 'San Inazio' prozesioan St Mark elizara euskal mezara joan ondotik artxiboko irudian Bertako askok urte osoan itxarondako euskal jaien tenorea iritsi da Boisera, gaur ostiral arratsaldez hasi eta iganderaino luzatuko diren San Inazio Festival edo 'San Inazio' euskal jaiekin. Gogora dezagun San Ignazio dela —hemen ingelesez ere 'San Inazio' deitua— Boiseko euskal komunitateko zaindaria eta, jaien egitarauko parte, bihar arratsaldez Loiolako santuaren irudia prozesioan ...

Gehiago irakurri...


Oroitzapenak, emozio ugari eta berrehun lagunetik gora Chivilcoyko Beti Aurrera EEaren 40. urteurreneko afarian

2023/07/28

Berrehun lagun baino gehiago bildu ziren Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal etxeak antolatutako 40. urtemuga ospatzeko afarian Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia iparraldean, bere lehenengo 40 urteak betetzearen poza partekatu du uztaileko bigarren astean, bere bazkide eta lagunak, bertako herritarrak eta gainerako euskal etxeetatik etorritako ordezkariak partaide erakarri zituen urtebetetze afari eta festan. Uztailaren 4an egindako ospakizunak zuzeneko musika izan zuen, edari eta ...

Gehiago irakurri...


Uruguaiko Haize Hegoak Montevideora datozen Euskal Herriko gazteei euskal etxera hurbiltzeko gonbitea egiten die

2023/07/27

Ezkerreko puntan eserita, Ander Ramirez Ortega, atzean, zutik, Maite Inthamoussu, eta eskuineko puntan, zutik, Amaia Jordana Urriza elkarretaratze batean Montevideoko Haize Hegoa euskal etxean. Ameriketara etorri berri ziren euskaldunentzat Euskal Etxeak elkarri laguntzeko eta euren kultura eta sorterriarekiko lotura mantentzeko gune bat izan ziren. Baina zentzu askotan garaiak eta baldintzak asko aldatu dira. Emigrazio tradizionalik ez da, baina neurri txikiagoan bada ere, Euskal Herritik "migratzaileek" etortzen jarraitzen dute, eta egun, asko unibertsitateko ...

Gehiago irakurri...


San Ignazio bezperetan, mundo osoko euskal etxe askok bat egingo dute gaurtik aurrera Loiolako santua ospatzen

2023/07/27

Argentinako hainbat Euskal Etxek ekitaldiak antolatu dituzte Iñaki Deuna ospatzeko Mundu osoko hainbat lekutan gaurtik aurrera hasiko dira San I(g)nazio edo Inaki Deunaren omenezko jaiak, Jesusen Konpainia sortu zuen santu euskaldunaren eguna ospatzearren. Gogora dezagun Gipuzkoako zaindaria eta Bizkaiko zaindarikidea den Loiolako santua tradizionalki ospatu izan dela Diasporan euskaldunak egon diren lekuetan, bereziki Hego eta Ipar Amerikan, izan ere Mexikoko euskal fundazio zaharrena ...

Gehiago irakurri...


Baionako 'Olentzeroren Lagunak' Argentina eta Uruguaira doa abuztuan "Transmisioa" dokumentala aurkezteko biran

2023/07/26

Argentina eta Uruguaiko bira honetan Olentzeroren Lagunak elkarteko kideek dokumentala aurkeztu eta hitzaldiak emango dituzte Baionako Olentzeroren lagunak elkarteak bidaia egin zuen 2022an Argentinara, hainbat euskal etxe bisitatuz, Hazparneko Joaldunak lagun zituela, hitzaldiak eskainiz mintzagai Olentzero, joaldunak eta neguko euskal tradizioak hartuta. Bidaia Macachingo Euskal Aste Nazionalean amaitu zen eta ibilbide horretan grabatutakoarekin 'Transmisioa" dokumentala osatu zuten Euskal Herrira itzulita. Lan honen ...

Gehiago irakurri...


Olga Leiciagak Jose Mari Iparragirre Saria jaso du Corpusen Eusko Etxearen Euskal Argentinar Kulturaren Jaiaren baitan

2023/07/26

Jose Maria Iparragirre Saria 2022 jasotako Olga Leiciaga, ezkerrean Cesar Arrondo eta eskuinean Luis Aramburu dituela Kultur egitarau zabal batekin, Euskal Argentinar Kulturaren Jaia ospatu dute joan den asteburuan Corpus Christiko Eusko Etxean. Larunbatean, uztailaren 22an, hitzaldiak, zinema eta antzerkia gauzatu zituzten, eta igandean, 23an, ekitaldien amaiera gisa, parte hartzaileek elkartasun bazkaria partekatu zuten. Buenos Aires probintziatik, Cesar Arrondo eta Luis Aramburu heldu ziren Misiones probintziara, Olga ...

Gehiago irakurri...


Diasporaren Nazioarteko Eguneko 2023ko Euskal Herriko ekitaldi instituzionala Gernikan egingo da irailaren 8an

2023/07/25

Emigrazioarekin lotura handia duen Gernika izan da Euskal Diasporaren Eguna 2023 ospatzeko Jaurlaritzak aukeratutako herria Iazko edizioan ekitaldia Donibane Garazin egin ondoren, Gernika ian da Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguneko Euskal Herriko ekitaldi insttuzionala egiteko Eusko Jaurlkaritzak aurten hautatu duen herria. Jakina baita euskal diasporari estu lotutako herria dela Gernika, bertatik eta inguruko herrietatik andana bat euskaldun atera baitira mundura historian zehar, bereziki Hego zein Ipar Amerikara, baina ...

Gehiago irakurri...


Akitu berria da Bahia Blancan 2023ko neguko barnetegia: irakasleak Lazkaoko Maizpidera joango dira 2024 urtarrilean

2023/07/24

Bahia Blancako barnetegian parte hartutako ikasleak Unión Vascako lehendakari Iñaki Ederra eta Fevako kideekin batera Joan den larunbatean amaitu da Bahia Blancan FEVAk eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Euskara Munduan programako lau urteko aldi honetako zortzigarren barnetegia. Topaketa uztailaren 15etik 22ra arte egin zen, eta egungo promozioa osatzen duten Argentina, Txile eta Uruguaiko 22 irakasle-ikasleetatik 16k parte hartu dute aurrez aurre. Barnetegia, Ameriketan egiten duten azkena izan da talde ...

Gehiago irakurri...


Bost euskal luzemetraia emango ditu Bogotako Zinematekak uztailaren 28tik aurrera "¡Que haiga paz!" programapean

2023/07/21

Uztailaren 28an, datorren ostiralean hasiko dira ematen Bogotán euskal filmok, Ander Uriarteren 'Karpeta Urdinak'-ekin (2022) hasita Gatazka eta bizikidetza ardatz duten bost euskal ekoizpen ikusi ahal izango dira datorren ostiraletik, uztailaren 28tik, ondoko asteko larunbatera, abuztuan 5era, Bogotako Cinematecan. Film hauek Kolonbiako Egiaren Batzordeak, Arteen Institutu Distritalak (Idartes, gaztelaniazko siglatan) eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako programa zabalago baten parte izango dira, “Que haiga ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia