euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jarduerei berrekin eta Gernikako kimua landatu dute Venado Tuerton Euskal Etxeko lagunek hiriko Immigranteen Plazan

2023/08/10

Venado Tuertoko Euskal Elkarteak hala sustatuta Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu dute Immigrantearen Plazako Euskal Txokoan Hamar egun dira Gernikako Arbolaren kimu berri hau ari dela hazten Argentinako lurretan. Santa Fe probintziako Venado Tuertoko Lagunen Euskal Kultura euskal etxeak bertako intendentziarekin bat bideratu zuen Immigrantearen Plazan alea landatzea eta joan den uztailaren 30ean, igande goizez, egin dute zeremonia, elkarteko kide ugari eta udal agintariak partaide, euskal ekarpen eta lekukotasun hau ...

Gehiago irakurri...


Haurtzaroa ardi artean: Richard Etulain bere familiaren historia kontatzen du Washingtongo euskal arrantxo batean

2023/08/09

Richard Etulain eta bere haurtzaroari buruzko memoria liburua, ardi arrantxo batean kokatuta (arg Brian Libby) Richard Etulain doktorea historialaria da eta 60 liburu idazle. Doktoretza Oregongo Unibertsitatean lortu zuen,  Historia Departamentuko irakasle izan zen. Gainera, Mexiko Berriko Unibertsitateko Amerikar Mendebalderako Zentroko zuzendaria ere 2001ean erretiroa hartu arte. Beti izan du bere euskal jatorriarekiko interesa, eta liburu honetan, "Boyhood among the woolies" titulupean, bere haurtzaroa ...

Gehiago irakurri...


NABO Bizi Emankorra emango zaio Anita Izocori larunbatean, Gardnervilleko Euskal Besta eta Kantari Egunean

2023/08/09

Datorren larunbatean, agorrilaren 12an, eginen da Nevadako Gardnervillen bertako Mendiko Euskaldun Clubaren piknik besta eta 2023 Euskal Kantari Eguna. Aurten, berezia izango da, egun berean eta mezaren ondotik (ikus beherago programa) NABOren 2023ko Bizi Emankorra Saria emango baitzaio Anita (Zubillaga) Izocori. Nork ez du ezagutzen Anita Zubillaga Gardnervillen eta Kalifornia eta Nevada inguruko euskal ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak jatetxe bat izango du berriro egoitzan: Puerto Gaboto ospetsua hartuko du ostatu

2023/08/09

Puerto Gaboto jatetxe ospetsua irekiko dute aste honetan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean Rosarioko Zazpirak Bateko jatetxeak ateak irekiko ditu berriz ere gaur, asteazkena abuztuaren 9ean, Puerto Gaboto jatetxe famatuaren arduradunen eskutik. Urte luzez Zazpiko jatetxea Aguirre Soraluze familiaren ardurapean egon zen, eta Euskal Etxeko jatetxea erreferentziazko tokia izan da Rosarion, 2019ko amaiera arte. Pandemia amaituta, suspertzea ez da lan erraza izan, horregatik oraingo aukera honek ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna ospatu behar duzu? Bidali zure hitzorduaren berri munduko agendan sartu ahal izan dezaten

2023/08/08

Zure euskal etxeak edo lagun taldeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko asmoa baduzue, bidali programa Eusko Jaurlaritzari Hilabete bakarra baizik ez da falta irailaren 8rako, 2023ko Euskal Diasporaren Egunerako. Gogoratu egun horretan ospatzen dutela mundu osoko hainbat euskal etxe. elkarte, eta euskal komunitate eta euskaldunek —euskaldunen lagunak ere tartean— euren festa, euskal diasporaren aldarria egiteko eta munduan barreiatutako eta Euskal Herriari eta euskal kulturari lotutako elkarte, lagun eta erkidegoen ...

Gehiago irakurri...


Segitu nahi al duzu Boiseko 2023ko San Inazio festetako bertso saioa? Ikus hemen bideoa, azpitituluak ingelesez

2023/08/08

Boiseko San Inazio 2023 euskal festetako bertso saioko argazkian, John Ysursa, Lur Ziarrusta, Martin Goicoechea eta Todor Azurtza Euskal Herriak, Diaspora ere barnean dagoela, bere kideek, bere herritarrek ematen dioten eta eman diezaioketen indarra eta geroa dauka. Ez zitzaion funtsean arrazoirik falta Artzeri "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik" poema famatua idatzi zuenean. Boisetik ere ekarri baliosa egiten diote euskalgintza orokorrari bertako euskaldunek, ...

Gehiago irakurri...


Bahía Blanca: “Adiskidetasuna eta familia”, Unión Vascako Beti Aurrera edo euskal dantzarekiko 75 urteko konpromisoa

2023/08/08

Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxeko “Beti Aurrera” dantza taldeak 75 urte egingo ditu abuztuaren 15ean eta asteburu batez ospatuko du. Eskerrik asko eta Beti aurrera! Euskal dantza talde bat osatu eta urte osoan eustea, urterik urte, gogo biziaren, engaiamendu, dedikazio eta etengabeko ahalegin nabariaren seinale da. Eta lekuko hori 75 urtez ilusioz transmititzen segitzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula; izan ere, ospakizun handia merezi du. Hala ulertu dute Bahia Blancako Unión Vascako Beti Aurrera dantza taldeko kideek: abuztuaren 15ean brillantezko ezteiak beteko ...

Gehiago irakurri...


Boise: BSUk Euskal Diasporaren Eguneko "3. Urteroko Konferentzia Global Birtual"erako gonbitea egin du irailaren 8rako

2023/08/07

Boise State University-ko (BSU) Euskal Ikasketek bat egingo dute aurten ere Euskal Diasporaren Eguneko ospakizunekin, izan ere "3. Urteroko Konferentzia Global Birtuala" antolatuz irailaren 8an Boisen, mundu osoko hainbat hizlari eta entzule online bildurik. Gonbitea luzatu diete horretarako euskal gaiak lantzen dituzten akademiko eta ikertzaileei, garatzen ari diren ikerketak hizpide eta solasgai ...

Gehiago irakurri...


Tres Arroyos: zinema, hitzaldiak, erakusketak... Hiru Erreka Euskal Etxeak ziklo bat abiatu du Euskal Herria jendaurretuz

2023/08/07

Ezkerrean, abuztuaren 4ko solasaldiaren irudia, Hiru Errekako Patricia Puente eta daniar komunitateko  Ana Kisbye, eskuinean, Alfredo Laborde irakasleak gaur emango duen hitzaldiaren flyerra Zikloa egiazki joan den ostiralean hasi zen, hiriko Mulazzi Museoan "Danimarkarrak eta euskaldunak, istorioak partekatzen" izeneko erakusketa abiatu zenean. Gauza da Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak kultur jarduera egitarau zabala eskainiko duela abuztu osoan, hiriko “Gizatalde Atzerritarrak” eta "José A. Mulazzi" Udal Museoa lankide, “Conociendo las ...

Gehiago irakurri...


EuskarAbentura 2023: Euskal Herria zeharkatu duten 125 gazte "nekatuta baina pozik", tartean Diasporako hiru kide

2023/08/04

EuskarAbentura'23ko Diaspora kideak: Belatz Irujo (Reno, AEB), Unai Hernández-Minaberry (Argentina) eta Haize Suay Sanginés (Valentzia) Arrakastaz bukatu zen joan den astelehenean Getxon EuskarAbentura 2023, uztaileko hilabete osoan zehar Euskal Herri osoko eta bere diasporako 125 gazte euskaldun bizikidetza, kultura, herrialdea ezagutzea, adisdetasuna, elkarlana eta natura bezalako gai eta balioak euskara lokarri landu dituen ekimena. Uztailaren 1etik 31ra Euskal Herriko zazpi probintziatetik eta baita Diasporatik ere etorritako 15 eta 17 ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia