euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Izendapenak Nafarroako Gobernuan Diaspora eta Kanpo Ekintzari dagokien departamentu eta bulegoei dagokienean

2023/08/30

Felix Taberna Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde berria gaur goizean izendapenen berri ematen Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ostean eta Foru Parlamentuak Maria Chivite Nafarroako presidente berretsi ondoren [hirutariko gobernuko buru PSN, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin partaide, EH Bilduren oniritziz kanpotik], pixkanaka osatzen joan da Nafarroako Gobernu berriaren organigrama legegintzaldi berrirako, aldaketa handirik gabe gure alorrean, esan beharko. Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta ...

Gehiago irakurri...


Euskaldunak eta islandiarrak batzen dituen itsas historia zentro bat eraikitzen hasi dira Islandiako Djupavík herrian

2023/08/29

Euskal txalupa baleazalearen xehetasunak erakusten, iragan aberatsa ezagutu eta gaur egun ere baliotsu bilakatzeko Islandiako eta Euskal Herriko itsas historia partekatua berreskuratzearren lanean diharduen Islandiako elkarte bat da "Basque Association in Iceland", eta harreman historiko horren lekukotasuna eman eta erakusgai ezarri nahi duen euskal zentro bat sortzeko xedez ari da lanean Islandia mendebaldeko fiordoen Strandir eskualdeko Djupavík herrian, Islandiara zihoazen euskal marinelekin lotura zuzena ...

Gehiago irakurri...


Diru eskealdia antolatu dute AEBn euskal komunitateko 29 urteko Eztiri laguntzeko bizi duen egoera zailaren aurrean

2023/08/26

Euskal komunitateko 29 urteko Renoko gazte nat da Ezti, ezkongabea, 3 urteko alaba baten ama, eta bizitzen ari den osasun egoera larriaren aurrean bere lagunek diru-bilketa kanpaina bat antolatu dute Gofundme plataformaren bidez, ordaintzeko dituen eta ordaintzea tokatuko zaizkion ospitale eta osasun gastu handiei aurre egin ahal izateko. Animalientzako klinika batean bost urtez lankide izan duen ...

Gehiago irakurri...


En Tol Sarmiento, Huntza eta Mikel Urdangarin datorren astean Finlandiako Basking Beat & Bite-n, 31tik 2ra

2023/08/25

En Tol Sarmiento (ETS), Huntza eta Mikel Urdangarin izango dira abuztuaren 31etik irailaren 2ra Finlandian Bueltan da Finlandian Basking Beat & Bite (lehenago Bite Basque Beat zuen izena) euskal musika jaialdia, aurtengoan En Tol Sarmiento (ETS), Huntza eta Mikel Urdangarinekin. Abuztuaren 31tik irailaren 2ra egingo da, Tampere eta Helsinki hirietan. Aipatu taldeen musika emanaldiez gain, euskal pintxoak dastatzeko aukera ere eskainiko du eta baita musika kulturaren sektorearekin “networking ...

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan Udako Besta San Frantziskon eta Colorado Euskal Etxearen Urteko Piknika datoz Estatu Batuetan

2023/08/24

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko frontoia eta bazterrak bizitasun, bozkario eta adiskidez beteko dira Udako Bestan Sagardotegi batekin afari gisa hasiko da larunbat honetan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere 'Udako Besta'. Ekitaldiak, ordea, larunbatean, arratsaldez hasiko dira, pilota saioekin bertako frontoian, erakustaldiak eginez jai-alai, goma paleta eta esku pilotarenak, hurrenez hurren 15, 16 eta 17etan. Ordu horietan baita ere, euskal genealogia, euskal emigrazioa gutunen bidez, eta ...

Gehiago irakurri...


Kinku Zinkunegi 'euskararen gizona' da munduko Euskal Etxeetan, Etxepareren 'Euskara Munduan'eko koordinatzaile

2023/08/23

Kinku Zinkunegi NABO Bizi Emankorra Saria eskuetan duela Boisen, ondoan Ziortza Gandarias eta Edurne Arostegui euskara arduradunak Pertsona ezaguna da Jose Franzisko Zinkunegi, Kinku Zinkunegi, munduko Euskal Etxeetan. Ezaguna izan ere, euskararen irakaskuntza antolatu eta bideratzea ardura baitauka Etxepare Euskal Institutuaren 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile gisa. Urtea euskara irakastearekin lotutako gaiekin ematen du, materiala prestatzen, barnetegiak eta ikastaroak ematen, bilerak egiten, AEBko Boisen edo Txileko ...

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du: Sergio Ramón Eguiazu da lehendakari berria

2023/08/22

Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxearen egoitzako areto nagusia afari-ospakizun batean, artxiboko argazkia Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak, Cordobako probintzia argentinarrean, bere Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den uztailaren 21ean eta haren baitan elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu eta Batzorde Kontu-Ikuskatzailea ere berritu zuen 2023-2023 eperako. Prozesua Cordoba Probintziako Gobernuko Pertsona Juridikoen Ikuskarikaritza Orokorreko Zuzendaritzak protokolizatu eta balioztatu du, ...

Gehiago irakurri...


Viña-Valparaisoko Euzko Etxeak lau emakume omendu zituen San Ignazioko urteroko elkarretaratzearen baitan

2023/08/21

Viña-Valparaisoko Euzko Etxeak hiriko Estadio Españolen egin zuen ekitaldia eta San Ignazio festa. Mikroan, Lorena Espinosa Zunzunegui Viña del Mar-eko Euzko Etxeak, hiriko Estadio Españoleko Euskal Gizataldearekin batera, esker emate ekitaldi polita antolatu die bertako euskal komunitateko lau emakume ezaguni. Arantzazu Elorriaga, Mariana Sainz, Juani Balbontín eta Myrtha "Pepi" Zunzunegui dira lau lagunak. Iñaki Deuna edo San Ignazioren karietara urtero egin ohi den topaketaren baitan izan zen ...

Gehiago irakurri...


Datorren astean irekiko da beken epea 'Euskal emigrazioa Amerikara: alde politiko eta kulturalak' ikastarorako

2023/08/18

Abuztuaren 25ean —datorren asteko ostiralean— zabalduko da epea Euskal Herriko Unibertsitateak irailaren 14tik 21era online gaztelaniaz emango duen 'Euskal emigrazioa Amerikara: alde politiko eta kulturalak' izeneko ikastaroan izena emateko. Ikastaroa 10 ordukoa izango da, bost egun, bi ordu egunean, 18etatik 20etara, irakasleak Óscar Álvarez Gila, Mikel Gómez ...

Gehiago irakurri...


Diaspora partaide Goizaldirekin Donostiako Aste Nagusian Xabier Zubillaga dantzari necocheatarraren bitartez

2023/08/17

Goizaldiren ikuskizuna abuztuaren 14an Donostiako Aste Nagusian, Xabier Zubillaga euskal argentinarra dantzari beteranoenen artean Uda da Euskal Herrian eta urtero bezala asko dira sasoia baliatzen duten Diasporako euskaldunak euren erroen herrialdera bildu, familia bisitatu, bertako festetan parte hartu, eta gainerako euskal herritarrekin batera udaren onurez gozatzen dutenak. Donostian, bertako Aste Nagusiaren baitan eta EiTBko kamerak lekuko zirela, emanaldi berezi bat eskaini zuen joan den astelehenean Goizaldi dantza talde donostiar ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia