euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du: Sergio Ramón Eguiazu da lehendakari berria

2023/08/22

Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxearen egoitzako areto nagusia afari-ospakizun batean, artxiboko argazkia Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak, Cordobako probintzia argentinarrean, bere Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den uztailaren 21ean eta haren baitan elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu eta Batzorde Kontu-Ikuskatzailea ere berritu zuen 2023-2023 eperako. Prozesua Cordoba Probintziako Gobernuko Pertsona Juridikoen Ikuskarikaritza Orokorreko Zuzendaritzak protokolizatu eta balioztatu du, ...

Gehiago irakurri...


Viña-Valparaisoko Euzko Etxeak lau emakume omendu zituen San Ignazioko urteroko elkarretaratzearen baitan

2023/08/21

Viña-Valparaisoko Euzko Etxeak hiriko Estadio Españolen egin zuen ekitaldia eta San Ignazio festa. Mikroan, Lorena Espinosa Zunzunegui Viña del Mar-eko Euzko Etxeak, hiriko Estadio Españoleko Euskal Gizataldearekin batera, esker emate ekitaldi polita antolatu die bertako euskal komunitateko lau emakume ezaguni. Arantzazu Elorriaga, Mariana Sainz, Juani Balbontín eta Myrtha "Pepi" Zunzunegui dira lau lagunak. Iñaki Deuna edo San Ignazioren karietara urtero egin ohi den topaketaren baitan izan zen ...

Gehiago irakurri...


Datorren astean irekiko da beken epea 'Euskal emigrazioa Amerikara: alde politiko eta kulturalak' ikastarorako

2023/08/18

Abuztuaren 25ean —datorren asteko ostiralean— zabalduko da epea Euskal Herriko Unibertsitateak irailaren 14tik 21era online gaztelaniaz emango duen 'Euskal emigrazioa Amerikara: alde politiko eta kulturalak' izeneko ikastaroan izena emateko. Ikastaroa 10 ordukoa izango da, bost egun, bi ordu egunean, 18etatik 20etara, irakasleak Óscar Álvarez Gila, Mikel Gómez ...

Gehiago irakurri...


Diaspora partaide Goizaldirekin Donostiako Aste Nagusian Xabier Zubillaga dantzari necocheatarraren bitartez

2023/08/17

Goizaldiren ikuskizuna abuztuaren 14an Donostiako Aste Nagusian, Xabier Zubillaga euskal argentinarra dantzari beteranoenen artean Uda da Euskal Herrian eta urtero bezala asko dira sasoia baliatzen duten Diasporako euskaldunak euren erroen herrialdera bildu, familia bisitatu, bertako festetan parte hartu, eta gainerako euskal herritarrekin batera udaren onurez gozatzen dutenak. Donostian, bertako Aste Nagusiaren baitan eta EiTBko kamerak lekuko zirela, emanaldi berezi bat eskaini zuen joan den astelehenean Goizaldi dantza talde donostiar ...

Gehiago irakurri...


Uruguai: Vasconia Florida Euskal Etxea, nortasun juridikoa eta ehun bazkide dituela, Eusko Jaurlaritzaren onarpenaren bila

2023/08/16

Uruguaiko Floridako Gernikako Arbola plazatxoaren ber-inaugurazioa Sara Pagola Euskadiren ordezkaria bertan dela Orain lau urte, 2019ko abuztuaren 29an, Vasconia Florida Euskal Etxea sortu zen Uruguaiko Floridan. Bost urteko prozesu luzearen ostean euskaldunen bertako ondorengoek formalki bildu eta euskal etxea sortzea erabaki zuten. Covid pandemiak ez du lagundu, baina duela hilabete batzuk nortasun juridikoa lortu dute. Hurrengo urratsa Eusko Jaurlaritzaren onarpena lortu eta Munduko Euskal Etxeen Erregistroan ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzaren Euskal Etxeentzako 2023ko Deialdi Nagusia: gogoratu eskabideak aurkezteko azken epea irailaren 1a dela

2023/08/15

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Gasteizen. Bere baitan dago Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza Abuztu erdian gaude, ipar hemisferioan uda bete-betea da, eta Donostian —Euskal Herrian EuskalKulturaren erredakzioa dagoen hirian— bor-bor ari dira bertako Udako Jaiak, Aste Nagusia. Izan ere gaur, abuztuaren 15a, festek egun nagusia dute, Ama Birjinaren Eguna, jai-eguna hemen eta Euskal Herriko beste hainbat herritan ere [bat aipatzearren, Donibane Garazin]. Baina Euskal Herriko ohiturak ...

Gehiago irakurri...


Bere Euskal Festen 40. edizioa ari da ospatzen St Pierre eta Mikelune, bertako eta EHko musikari, kirolari eta lagunekin

2023/08/14

Ezkerrean, St Pierre eta Mikeluneko Euskal Festen 40. edizioko kartela; eskuinean, Begiraleak taldearen emanaldiarena, abuztuaren 18an Urtero agorrilean antolatzen dituen bere Euskal Festen 40. edizioa ari dira ospatzen aste honetan Saint Pierre eta Mikelunen, joan den igandetik datorren iganderaino, abuztuaren 13tik 20ra. Horretarako, ohiko jai-egitarau eta prestakizunez gain, gonbidatu bereziak ekarrarazi dituzte Europatik, pilotariak batetik, palakoak, Euskal Herritik, Landetatik eta Grassetik, gizon zein emakumeak. Eta baita musikari eta ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea Euskal Etxeak abuztuko oporrak hasi ditu, hasi ere irailetik abendu arteko kronograma aurreratuz

2023/08/11

Europako euskal etxeetako irakasleek bilera egingo dute Palman urriaren 18tik 21era . Irudian, euskara irakasle europarren aurreko bilera bat, Valentzian. Egun hauetan hasi du Mallorcako Artea Euskal Etxeak abuztuko urteroko pausaldia eta, hasi ere, irailean ikasturte berria abiatzen duenean urte naturala bukatu arte prestatu duen ekitaldi programa iragarriz egin du. Ohi bezala, abuztua hasi orduko ikasturte zaharra amaituta eta ez du hilabete osoan ohiko jardunik gauzatuko, irailean indar eraberrituz ekitearren 2023-2024 sasoi berriari. Hona gaurko ...

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeak proiektu zuena burutu du, Picassoren “Guernica”ren bertsio bat inauguratuz

2023/08/11

Juan Marchesi artista plastikoaren murala, Picassoren Guernica oinarri hartuta egindako bertsioa, Viedmako Ferreira Parkean kokatzen da Proiektuak lankide izan ditu Viedma eta Carmen de Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxea, Viedmako Udala eta bertako Komunitate Judua, eta Pablo Picassoren “Guernica”ren interpretazio eta bertsio mural berri bat eskaintzen dio ikusgai eta hausnargai joan den asteartetik, hiriko Ferreira Parkeko "Gizateriaren eta Memoriaren Gunea" delakora hurreratzen diren herritar eta bisitari ...

Gehiago irakurri...


Euskal Artzainak Ameriketan Eguna: Amerikanuen 2023ko elkarretaratze festa irailaren 9an izango da Urdazubin

2023/08/10

Artzain Egunaren 2023. edizioa Urdazubin ospatuko dute irailaren 9an, larunbatean Ipar Ameriketara emigratu eta bertan artzain ibilitakoak eta euren familiakoak biltzen dituen "Euskal Artzainak Ameriketan" elkarteak irailean 9an ospatuko du aurten bere 'Amerikanuen Festa'. Laura Igantzi buru duela gehienbat Nafarroaren bi aldeetako kideak dituen elkarteak salgai jarri ditu dagoeneko, 2006az geroztik urtero antolatu ohi den festa honetan parte hartu ahal izateko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia