euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguai: Saltoko Euskaldunen Taldea euskal kultura eta bere berriak buletin digital berri batean hasi da zabaltzen

2023/09/11

Saltoko Euskaldunen Taldearen buletin digital berriaren uztaileko zenbakiaren azalaren itxura Lehen, Saltoko Euskaldunen Taldeak paperezko buletin batean helarazten zizkien berriak bazkideei. Garaiak aldatu egin dira, ordea, eta komunikatzeko modu berrietara egokituz, Zuzendaritza Batzordeak formato digitaleko buletin bat ateratzea erabaki du. María Analí Moreale Olaizolak, Zuzendaritza Batzordeko idazkaria eta buletinaren arduradunak, publiko guztiarentzat eskuragarriago izatearren hartu ...

Gehiago irakurri...


Bihar Mendozan “El Vasco” aurrestreinatuko da, ostegunetik aurrera Argentinako zinema gela eta aretoetara iristeko

2023/09/11

Jabi Elortegiren “El vasco” filmaren aurrestreinaldia izango da astearte honetan, irailaren 12an, Mendozako FilmAndes Distrito 33 Estudioan, Eduardo Blanco aktore nagusia bertan dagoela. Denak Bat Euskal Etxeko ehun bat bazkide gonbidatu dituzte. Azkenean iritsi da eguna. Bihar, irailaren 12an, asteartea, Jabi Elortegik zuzendutako “El Vasco” filma Argentinan lehorreratuko da eta Mendoza hiriko FilmAndes Distrito 33 Estudioan egingo du aurrestreinaldia. Bertan izango da protagonistetakoa den Eduardo Blanco aktore argentinarra eta, ostegunetik aurrera, herrialde osoko zinema gela eta areto komertzialetan ikusi ahal izango da.

Gehiago irakurri...


Mundu osoko hamaika euskal etxe eta euskaldunek bat egingo dute 2023ko Euskal Diasporaren Eguna ospatzen

2023/09/08

Montevideon atzo hasi ziren ospatzen Haize Hegoa euskal etxekoak Euskal Diasporaren Eguna, Bretainia Handia eskolako ikasleekin Azkeneko egunotan hamaika euskal etxe, euskal komunitate eta lekuetatik heltzen joan dira EuskalKulturaren erredakziora Euskal Diasporaren Eguna (EDE) ospatuko duten mundu osoko beste hainbeste hitzordu eta deialdi. Asko, irailaren 8rako, baina ez dira gutxi asteburuan ere ospatuko dutenak, eta bateon batek lehenago ere ospatu du, eta bada egun batzuk barru ospatuko duenik ere. Izan ere, egiazki axola duena ez baita ...

Gehiago irakurri...


Benito Juárez: Tandilgo Gure Etxeko 'Berriz Elkar' dantza taldearen aurkezpen txalotua Euskal Juárez-ek gonbidatuta

2023/09/08

Tandilgo Gure Etxeko Berriz Elkar dantza taldeko dantzariak Euskal Juarez Elkarteko Graciela Elizalde, Inés Arambillet eta María Elena Haedorekin batera, pasa den irailaren 3an, Immigrantearen Egunaren ospakizunean Benito Juarez herrian Hamar bat gizatalde eta 150 pertsonatik gora partaide, Benito Juárez herrian "Te Musikal" bat antolatu dute Immigrantearen Eguna ospatzeko. Euskal Juárez elkartearen eskutik, Tandilgo Gure Etxeko 'Berriz Elkar' dantza taldea gonbidatua izan zen parte hartzera eta euskal dantzariei ikuskizuna ixtearen ardura egokitu zitzaien. Bertako Gizataldeen Batzordea antolatzaile, 'Juan ...

Gehiago irakurri...


Sua eta Neomak euskal musika taldeek bira bat egingo dute Hego Koreako eta Japoniako jaialdi & areto esanguratsuetan

2023/09/07

Sua eta Neomak euskal taldeen Mendebaldeko Asianurriko birako kontzertuen egitaraua Urriaren lehenengo hamabostaldia oso berezia izango da Sua eta Neomak euskal talde gazteentzat, Hego Korean eta Japonian izango baitira biran, jaialdi eta aretoetan jotzen, herrialde bakoitzeko leku esanguratsuetan kontzertuak ematen. Elkarrengandik musika oso desberdina egiten badute ere, egungo euskal panoramako bi tanta dira eta izan ere, aniztasun horixe bera jendaurretuko dute tourrean. Seul izango dute lehen ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Egunaren baitan, Pablo Ormazabalek 'Casa Querida-Etxe Maitea' liburua aurkeztuko du Olavarrian

2023/09/07

Irailaren 8an Pablo Ormazabal antropologoak “Casa Querida-Etxe Maitea. La diáspora vasca, memorias y arqueología" (Euskal diaspora, memoriak eta arkeologia) liburua aurkeztuko du Olavarrian, Pampa erdiguneko eremu horretako euskal presentzia bilduz Pablo Ormazabal olavarriarra antropologoa da, albaitaria izateaz gain, eta goiztiar parte hartu zuen Gure Etxe Maitea Euskal Etxean. Bilbotar baten biloba, aita, Carlos Ormazabal, elkartea sortu zutenetako bat izan zen. Amaren aldetik, Nafarroan du jatorria. Hori guztiagatik, euskal kultura ez zaio sekula arrotza izan. Gaur egun, Euskal Etxeko kultura arloko arduraduna da, eta bihar ostirala, ...

Gehiago irakurri...


EHAA buletin ofizialak gaur argitaratu du Gaztemundu 2023 Deialdia, aurten abendua 10etik 21era

2023/09/06

Gaztemundu 2023 abenduaren 10etik 21era izango da (Mundu Batzarra barne) 18 eta 35 urteko 15 gazterentzat EHAA buletin ofizialak Gaztemundu 2023 deialdia baitaratzen duen abuztuaren 30eko Ebazpena argitaratu du gaur, asteazkena, irailaren 6an. Aurtengo Gaztemundu ekitaldia abenduaren 10etik 21era egingo da, azken egunetan Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrarekin bat. Euskal Etxeetako kultur kudeaketa gaia landuko du. Euskal Etxeetako kide diren 18 eta 35 urte bitarteko (urtarrilaren 1ean) gazteei ...

Gehiago irakurri...


'Segundo Galarza' Programa: Laurak Batek estilo eta errepertorio askotako kontzertu zikloa eratu du Buenos Airesen

2023/09/06

“Segundo Galarza” Musika Programaren baitan, Sandra Federici eta Beatriz Pedrini artistek bi pianorentzako kontzertua eskaini zuten joan den irailaren 2an Laurak Bat Euskal Etxeko Basaldua Aretoan Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak “Segundo Galarza” izeneko kontzertu zikloa jarri du abian, bazkide kuttun eta musika koralaren bultzatzaile nekaezina izan zuenaren omenez. Buenos Aireseko Bragado herrian jaioa, Segundo Galarza Donostian bizi izan zen gaztetan. 1937an Argentinara itzuli eta aitari lagundu zion Lagun Onak Abesbatza ospetsua sortzen. Segundoren izena daraman zikloak estilo eta ...

Gehiago irakurri...


Txalo biziak La Plata Euzko Etxean Marina González de Apodakaren bizitza oinarri duen "Marinka, gudako umea" ikuskizunari

2023/09/05

Ezker eskuin, Rodolfo Luna Almeida, Marita Lico, Marinaren alaba Graciela Chiera, Jorge Irastorza, Patricia Rivas eta Euzko Etxeko Matxin Burdin Liburutegiko Susana Aramburu, joan den ostiralean ahozko narrazio-ikuskizunaren amaieran Marina González de Apodaca 96 urteko bilbotarraren istorio hunkigarria, Espainiako Gerra Zibilean Euskal Herritik ebakuatutako milaka haurren istorioetako bat da, 30 urterekin Argentinara anaiaren pausoen atzetik iritsia, honekin berriz elkartzeko. Joan den ostiralean, La Platako Euzko Etxean, Euskal Diasporaren Eguneko ospakizunen baitan, Marita Lico eta Patricia Rivas narratzaileek, Jorge ...

Gehiago irakurri...


Misionesko Euskal Jatorri Euskal Etxeak eta Posadasko Herri Liburutegiak Euskal Zinema Ziklo bat abiatuko dute

2023/09/04

Ezkerrean, zinema zikloko bannerra. Eta Euskal Jatorriko Ocampo lehendakaria Arantxa Anitua (erdian) eta Sara Pagolarekin (eskuinean) Misiones probintzia hiriburuko Euskal Jatorri Euskal Etxeak eta Posadasko Herri Liburutegiak Euskal Zine Zikloa inauguratuko dute gaur, astelehena, hiru izango direla pantailaratuko diren izenburuak, euskal zinemagile edo aktoreenak, euskal gaikoak edo Euskal Herria zelanbait ukitzen dutenak. Iraileko datozen hiru asteetan emango dira, gaur hasita astelehenero, proiektuan lankide direla Euskal Jatorri Euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia