euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eskaintza Boisetik EHko eta Diasporako euskal dantzari, kantari, musikari eta artistei Jaialdi 2025en parte har dezaten

2023/09/20

2020ko Jaialdi ez zen egin ahal izan pandemiagatik. Orain 2025ekoa indarrak berriturik edo gogo itzelez dator bere onena emateko Erraldoia abian jarri da eta Boiseko Jaialdi 2025eko antolatzaileek deia zabaldu berri dute Euskal Herriko eta Diaspora osoko euskal dantzari, musikari, kantari eta orohar artistei, norbanako zein taldeei, zuzendua, Boisen 2025eko udan aurkezteko moduko funtzio edo ikuskizunik badaukate, euren hautagaitzak bidal ditzaten, irekia baitute Estatu Batu kanpotik programa barruan etorriko diren artisten ...

Gehiago irakurri...


Euskal Argentina elkarteak jardunaldiak abiatuko ditu euskal diaspora eta emigrazioaz datorren larunbatean Donapaleun

2023/09/20

Irailaren 23tik azaroaren 26a, hitzaldi, lekukotasun eta ekitaldi sorta polita prestatu du Euskal Argentinak euskal emigrazioa eta diasporaz Donapaleun egoitza duen Euskal Argentina elkarteak mintzaldi eta lekukotasun jardunaldiak antolatu ditu herri baxenafartar honetan heldu den larunbatetik aurrera, euskal diaspora eta emigrazioa ardatz. Interes handiko programa bat prestatu dute larunbatetik, irailaren 23tik azaroaren 26ra bitartean, euskal diasporari lotutako hainbat adituk beste hainbeste gai jorraturik, zinema saioak, kantaldi bat eta proposamen ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskal Aste Nazional Argentinarreko voucherrak eta egitaraua plazaratu ditu Necocheako Euzko Etxeak

2023/09/20

Necocheako Euzko Etxea herrialde osoko, inguruko herrialdeetako eta Euskal Herriko ehunka bisitariren bilgune izango da Atzerako kontua abian da. Argentinako euskal diasporaren jai handirako sei aste baizik falta ez direlarik, Necocheako Euzko Etxeak 2023ko Euskal Aste Nazionalaren behin betiko egitaraua aurkeztu du. Baita voucherren prezioen berri eman ere. Izan ere, bi voucher mota antolatu dituzte, gorria eta berdea, otordu-zerbitzuaren motaren eta menuaren arabera. Honako hauek dira:

Gehiago irakurri...


26 urte bete ditu Viedma-Patagoneseko “Lagun Onak”ek: erakustaldia, klase irekia eta beste erkidegotako folkloristak

2023/09/19

Viedma eta Patagoneseko Lagun Onak dantza taldeak bere 26. urteurrena ospatuko du larunbat honetan, irailaren 23an, 17etan, Guernica Muralaren parean, "Gizateriaren eta Memoriaren Gunea" delakoan Joan den mendeko 40ko hamarkadan, Euskal Herritik milaka kilometrotara, euskaldun talde bat Euskal Herriko jaiak ospatzeko Patagonesen biltzen zen, gaur egun Buenos Aires probintziako hiririk australenean, Viedma hiriaren parean, Negro ibaiaren iparraldeko ertzean. “Lagun Onak” zuten izena. Haien omenez, Aberri Etxeko dantza taldeak izen hori bera hartu zuen 1997an, Bahia Blancako Beti Aurrera taldeko ...

Gehiago irakurri...


Pablo Rozadilla argentinarrak 'Zárraga' eleberria kaleratu du, euskal diasporako izen bereko herri eta familiaren istorioa

2023/09/19

Euskal diasporako familia bati buruzko Pablo Rozadillaren "Zárraga" eleberriaren hasiera Pablo Rozadillaren "Zárraga" eleberria formato digitalean argitaratu berri du Editorial Autores de Argentina argitaletxeak. Egilearen hirugarren eleberria da eta epub artxiboan bakarrik aurki daiteke, PC, tabletak eta telefono mugikorrak bezalako gailuetan irakurtzeko formato aproposa. "Zárraga"k hogei ipuin eta epilogo bat baitaratzen ditu. Euskal jatorriko familia ...

Gehiago irakurri...


Ziento erdi bat ikasle Rio Coloradon Ibaiko Euskaldunak-en hitzaldian eta Argentinako Euskal Maparen aurkezpenean

2023/09/18

Goiko irudian, Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxeko idazkari Celia Baqueiro eta euskara ikasle Andrea Malcorra; beheko irudian EEko lehendakari Elsa Mengelle eta arbela, Rio Coloradoko “Dr. Bernardo Houssay” eskolan emandako hitzaldian Rio Coloradoko Bigarren Hezkuntzako “Dr. Bernardo Houssay” Eskolan (Rio Negro probintzia patagoniarrean) ziento erdi bat ikasle bertaratu ziren hezkuntza erakunde horretako Liburutegira “Euskal kultura eta bere gizarteratzea hemen” hizpide izan zuen hitzaldia entzutera joan den asteartean, irailaren 12an, hiriko Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxeko kide Elsa Mengelle, Celia Baqueiro eta Andrea ...

Gehiago irakurri...


Alacanten, Bartzelonan edo Madrilen bizi zara eta euskara ikasi nahi zenuke? Zergatik ez? Garaiz zaude izena emateko

2023/09/18

2023-2024 ikasturterako izen ematea zabalik dago Alacant, Bartzelona eta Madrilgo euskal etxeetan eta HEOn Alacant, Bartzelona eta Madrilgo euskal etxe eta hizkuntza eskoletatik abisatu digute euren ikasturte berria hastear dagoela eta euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi duena garaiz dabilela izena emateko. Eskaintza zabala iragartzen dute ordutegiei, formatuei, mailei eta helburuei dagokienez, eta leku egokia daukate zerotik hasi eta lehenengo pausoak eman nahi dituztenentzat, hizkuntza ...

Gehiago irakurri...


Montrealgo euskaldunek asteburu honetan egingo dute 2023ko Euskal Besta: Indianoak traineruak 10 urte bete ditu

2023/09/15

Québec-eko Euskaldunak euskal etxeak aire zabalean ospatuko du larunbat honetan bere urteroko besta nagusia Québec-eko euskaldunek bihar larunbata egingo dute euren 2023ko Euskal Besta, 'Indianoak' espedizioko euskal trainerua heldu zela hamar urte bete direla (traineruaz, ikus artikulu bereizitua). Hitzordua, uztailetik hona eguraldia eta ezusteko arazoak tarteko atzeratzen joan da irailaren 16ra ekarri arte, baina orain guztiak prest dira gogo eta ilusio handiz festa eta elkarretaratze egun eder bati ...

Gehiago irakurri...


Eman begiratua "Primeran" plataforma berriari: euskarazko eta euskal film eta edukiak doanik jartzen ditu zure eskura

2023/09/14

Euskarazko ikus-entzunezko edukiak denon eskura "Primeran" plataforman berriarekin. Ikusi nola atera txispak! EiTB (Euskal Irrati Telebista) taldeak "Primeran" aurkeztu du aste honetan, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria. Plataforma digital hau doakoa da, eta euskarazko filmak eta ikus-entzunezko edukiak jartzen ditu guztien eskura —jakina, baita Diasporatik sartzen direnei ere— helburu duela euskaldunei, nonahi daudela, baliabide berriak ematea eurak eta euren ...

Gehiago irakurri...


13 urte bete ditu Cordobako Gerorak eta bideo batez bat egin du 'El Vasco'ren estreinuarekin gaur Argentinako zinemetan

2023/09/14

Gerora Euskal Elkarteko kideek 13. urteurrena ospatu zuten joan den asteburuan eta gaur "El Vasco" filmaren estreinaldira taldean joango dira, Cordobako Hoyts Patio Olmos aretora Ozen entzun daiteke oraindik elkartearen 13. urtebetetzeko ospakizunen oihartzuna eta Cordobako Gerora Euskal Elkarteko kideak pozteko eta ilusioari ekiteko beste arrazoi polit bat daukate gaur osteguna. Izan ere, irrikan daude, minutuak zenbatzen, ikusteko, eta, zenbaiten kasutan, haien buruak ikusteko, pantaila handian. Gaur osteguna, irailaren 14a baita, iaz Jabi Elortegik hemengo euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia