2025/02/28

Teresa Larruzea gernikarra Sorbonne Nouvelle Parisko Unibertsitatean aritu da euskara eta euskal kultura irakasten 2021/2022 ikasturteaz geroztik. Etxepare Euskal Institutuak zabaldu duen elkarrizketa honetan, Sorbonne Nouvellek eskainiko duen 'minor' edo espezializazioaz solasten da. Pariseko ikasleen artean euskal ikasketek pizten duten jakinmina ere aipatzen du. Orohar, Larruzeak uste du Frantziako iritzi ...
Gehiago irakurri...
2025/02/28

210 bat lagun bildu ziren joan den larunbatean, otsailaren 22an, Ontarioko Euskal Etxearen 76. Afari eta Enkante Ongilea ospatzeko. Menuaren zati nagusia –entsalada, etxeko ogia, oilaskoa perretxiko krematan eta bakailaoa erreta– inguruan izen handikoa den eta Boiseko [Boise ehun bat kilometrora dago Ontariotik, hemengo distantzietarako hurbil] Cottonwood jatetxeko sukaldari Jesus ...
Gehiago irakurri...
2025/02/27

Abian da Argentinan mus denboraldia. Euskal etxe batzuetan, Saladilloko Itxaropen-en esaterako, hasia dute dagoeneko barne norgehiagoka Txapelketa Nazionalari begira. Nazionala, izan ere, Buenos Airesko Laurak Bat-en egingo da aurten, ekainaren 20, 21 eta 22an. Eta bigarren seihilekoan, mundu osoko ordezkaritzak Macachinera biltzea espero da, bertako Euzko Alkartasun-era, Munduko Txapelketan lehiatzeko. Hitzorduak ...
Gehiago irakurri...
2025/02/27

Esther Ciganda irakasle eta dibulgatzaile estatubatuarrak proiektu berri bat jarri du abian urte hasieran. Buletina euren euskal sustraiekin kontaktuan jarraitu nahi duten AEBko euskal komunitateko lagunei eta oro har euskaltzale ingeles hiztunei begira dago eginda, helburu didaktiko batekin. Xede horrekin, ‘For The Basque’ izenpeko komunitatea osatzen dutenek euskal kulturari buruzko hiru posta ...
Gehiago irakurri...
2025/02/26

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea urrats berriak ari da ematen elkarteari indar berria ekarri eta gero eta etorkizun hobea ematearren iragan oso aberats bati, ez baita ahaztu behar erakunde honetatik ekarpen handiak egin zaizkiola historikoki euskal kulturari eta euskal errealitate nazional eta internazionalari. 1912an jaiotako Euskal Erriak Zuzendaritza Batzorde berria osatu zuen iaz, etapa berri bati ekiteko ...
Gehiago irakurri...
2025/02/26

Iazko uztailean egin zuen debuta Madrilgo Euskal Etxeko 'Katalina Eleizegi' Antzerki Taldeak, Maria Gainzarain zuzendari ‘Mikro blues. Escenas cotidianas’ taularatuz. Zazpi hilabete eta gero, aktore amateurrek osatutako taldeak arrakasta berritu du 'La Kuadrilla' lanarekin. Gainzarainek bere bizitzako hainbat pasadizo jaso ditu bertara, “Gasteizen ...
Gehiago irakurri...
2025/02/25

"Atsegina eta interesgarria izan da, ikasi dugu, ongi pasatu eta asteburua di-da batean joan zaigu", dioskute. 20 euskara ikasle —10 bertako Hizkuntza Eskola Ofizialekoak, online, eta beste hainbeste Euskal Etxekoak— partaide zirela egin da joan den asteburuan Valentziako laugarren barnetegia, Garikoitz Knörr, Leire García eta Izaskun Kortazar irakasle. Ostiralean, ...
Gehiago irakurri...
2025/02/25

Aurtengoa urte berezia izango da Rio Coloradoko Euskal Etxearentzat. Bere estatutuek diotenez, Ibaiko Euskaldunak elkarteak zilarrezko ezteiak egingo ditu apirilaren 15ean. Laster iragarriko duten ospakizun egitarauaz harago, erronka interesgarriak iragarri dituzte 2025erako. Tailer eta ikastaro oso eskaintza zabal batekin hasiko dute ikastaurte berria. Eta, zuzenean euskal kulturari dagokionez bereziki, ...
Gehiago irakurri...
2025/02/24

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearen eskutik, hogei bat bidaiarik bisitatuko dute Euskal Herria aurtengo irailean. Datorren asteko ostegunean, martxoaren 6an, 21etan, bilera bat egingo dute Euskal Etxearen egoitzan, xehetasun gehiago eta antolaketaren nondik norakoak partekatzearren. Lehenengo topaketa informatiboa urtarrilean burutu zen, 17 lagun partaide, eta behin-behineko taldea osatu zen. ...
Gehiago irakurri...
2025/02/24

Hasi berri du Lyon hiriko Euskal Etxeak Musa ikasteko bere tailerra. Otsailaren 19an Talle Crayon tabernan egindako lehenengo saioan 12 lagunek hartu zuten parte eta hiru orduz jokoaren arauak landu eta partida batzuk jokatu zituzten. “Jende berria ezagutzeko aukera ere izan genuen, plan ederra suertatu zen” adierazi dute euskal etxe frantseseko kideek. Muslarien hurrengo bilera martxoan izango da, ...
Gehiago irakurri...