euskal diaspora eta kultura
2023/10/06
Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak Zuzendaritza Batzordea berritu zuen pasa den uztailean eta, kide berriak batze aldera, proposamen berritzaile bat estreinatuko du. datorren astean, urriaren 14an, larunbata, izan ere irteera turistiko-kultural bat antolatu baitu Boca de las Sierras Erreserba Naturalera eta Pablo Acosta herriskara. Goizetik iluntzera arte luzatuko den ibilaldiak gida turistiko bat ...2023/10/06
Joseba Jaka 2022 bekari esker, Ines Osinaga (Arrasate, Gipuzkoa, 1982) kantari, trikitilari eta musikari euskaldunak ikerketa proiektu bat burutu ahal izan du, eta horren emaitza bere bakarkako lehenengo diskoa izan da, "Itsasoa da bide bakarra" izan zen, iazko Durangoko Azokan aurkeztu zuena. Proiektua Kuban egindako egonaldi batekin hasi zen, bertako emakume musikariak ezagutuz, ...2023/10/05
Igor Leturia, Elhuyarrek sustatutako Orai NLP Teknologiak zentroko hizketa-teknologien arduraduna, Boisen eta Renon aritu da irailaren 13tik 25era euskararekin lotutako hizkuntza-teknologien egoera azaltzen, Etxepare Euskal Institutuak Boise State Universityn (BSU) sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrak gonbidatuta. Egonaldian BSUk eta Renoko University of Nevadako (UNR) William A. Douglass Euskal Ikasketen ...2023/10/05
Emakumeak emakumeari jaso dio lekukoa Patagonia kostalde honetan, berriro ere emakume bat hautatu baitute lehendakari Haraneko Euskal Etxean, Chubut Iparrekialdean agintariak berritzeko propio egindako Batzarrean. Irailaren 23tik, Milagros Ibarbia soziologoak jaso du erakundea gobernatzeko ardura, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako berdintasun-politikekin bat datorrela agerian utzi duen ...2023/10/04
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Gabriel Celaya Nazioarteko VI Poesia Saria 2023 antolatu du gaztelaniaz idatzitako eta gutxienez bostehun (500) lerro dauzkaten gai, errima eta neurri libreko lanentzat. Nahi duten idazle guztiek parte har dezakete, edozein toki eta nazionalitatetakoek, lan bakarrarekin. Saria 12 mila eurokoa da eta lanak ...2023/10/04
Madrilgo euskal komunitateak sortu berria du "Vasco ilustre en Madrid" saria hiriburu espainiarrean eta bere lehenengo edizioan Luis de Lezama apaiz eta negozio-gizon arabarrari eman dio. Pertsona oso ezaguna da Lezama Madrilen eta oro har estatuko ostatuen negozioan eta baita Estatu Batuak edo Mexiko bezalako herrialdeetan ere bere kezka sozial eta jatetxeengatik. Saria Euskalerriaren Adiskideen ...2023/10/04
Urtero bezala urriko lehen asteburuan, Euskal Dantzarien Biltzarrak herrialde osoko dantzarien bilgarri den Euskal Herriko Dantzari Eguna egingo du datorren larunbatean. Aurtengoan, Donostiako Goizaldi taldearen 75. urteurrenarekin bat eginez, jaiaren egoitza hiriburu gipuzkoarra izango da. Edizio honek, gainera, bi donostiar omenduko ditu: Juanma Oronoz dantza maisua eta Tomás ...2023/10/03
Uruguaiko hiru euskal etxetako neska-mutiko, nerabe eta heldu talde batek asteburu ederra igaro du FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak antolatutako 24. Udalekuan. Hitzordua aurten, irailaren 22tik 24ra izan da, ohi bezala Canelonesen, berriz ere Villa Bautista kanpalekuan. Gogora dezagun Udalekua jolaserako eta ikasteko gune egoki gisa proposatzen duela FIVUK, euskal kulturaren zenbait ...2023/10/03
Bihar Madrilgo Euskal Etxean "Euskal Herriko industrializazioa: garapen ekonomiko baten oinarriak" titulupean emango duen hitzaldiarekin abiatuko du Carlos Larrinaga (Donostia, 1967) Historia Garaikidean doktore, Zientzia Politikoetan lizentziadun eta Granadako Unibertsitatean irakasle titularra denak euskal etxe madrildarrak abenduaren 14ra bitartean gauzatuko duen Euskal Herriko Historia ...2023/10/02
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Letren Fakultateak abegia emango dio gaur arratsaldetik aurrera "Euskal Irudiak Literatura Amerikarrean: Hitzaldiak Robert Laxalten Jaiotzaren Mendeurrenean" Nazioarteko I. Sinposioari, unibertsitate bereko Rewest (Research in Western American Literature and Culture) ikerketa-taldea antolatzaile. Topaketak bi egun iraungo ditu eta bihar iluntzean amaituko ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus