euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako bost dantza talde partaide larunbatean pantaila bidez Donostian 2023ko Euskal Herriko Dantzari Egunean

2023/10/04

Dantzarien jaia Donostian izango da aurten, diasporako dantza talde batzuen partaidetzarekin Urtero bezala urriko lehen asteburuan, Euskal Dantzarien Biltzarrak herrialde osoko dantzarien bilgarri den Euskal Herriko Dantzari Eguna egingo du datorren larunbatean. Aurtengoan, Donostiako Goizaldi taldearen 75. urteurrenarekin bat eginez, jaiaren egoitza hiriburu gipuzkoarra izango da. Edizio honek, gainera, bi donostiar omenduko ditu: Juanma Oronoz dantza maisua eta Tomás ...

Gehiago irakurri...


FIVUren 24. Udalekua arrakastaz egin da Uruguaiko Canelonesen, Olentzero eta Mari Domingi ere partaide

2023/10/03

FIVUk antolatutako 24. Udalekuaz gozatu dute haur eta helduek pasa den irailaren 22tik 24ra Canelonesen Uruguaiko hiru euskal etxetako neska-mutiko, nerabe eta heldu talde batek asteburu ederra igaro du FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak antolatutako 24. Udalekuan. Hitzordua aurten, irailaren 22tik 24ra izan da, ohi bezala Canelonesen, berriz ere Villa Bautista kanpalekuan. Gogora dezagun Udalekua jolaserako eta ikasteko gune egoki gisa proposatzen duela FIVUK, euskal kulturaren zenbait ...

Gehiago irakurri...


Asteazken honetan hasiko du Madrilgo Euskal Etxeak abendu erdialderaino garatuko duen Euskal Herriko Historia Zikloa

2023/10/03

Sei hitzaldik, beste hainbeste hizlarik emanak, osatzen dute Madrilgo Euskal Etxeak eskainiko duen Euskal Herriko Historia Zikloa Bihar Madrilgo Euskal Etxean "Euskal Herriko industrializazioa: garapen ekonomiko baten oinarriak" titulupean emango duen hitzaldiarekin abiatuko du Carlos Larrinaga (Donostia, 1967) Historia Garaikidean doktore, Zientzia Politikoetan lizentziadun eta Granadako Unibertsitatean irakasle titularra denak euskal etxe madrildarrak abenduaren 14ra bitartean gauzatuko duen Euskal Herriko Historia ...

Gehiago irakurri...


Hainbat aditu gaur eta bihar EHUn Gasteizen Robert Laxalt idazle euskal amerikarraren mendeurreneko Simposiumean

2023/10/02

Gaur eta bihar Robert Laxalt idazle euskal-iparramerikarraren lana aztertuko dute Gasteizen, haren jaiotzaren mendeurrenarekin bat Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Letren Fakultateak abegia emango dio gaur arratsaldetik aurrera "Euskal Irudiak Literatura Amerikarrean: Hitzaldiak Robert Laxalten Jaiotzaren Mendeurrenean" Nazioarteko I. Sinposioari, unibertsitate bereko Rewest (Research in Western American Literature and Culture) ikerketa-taldea antolatzaile. Topaketak bi egun iraungo ditu eta bihar iluntzean amaituko ...

Gehiago irakurri...


Ideia bilketa saio batera deitu dute Renon Leire Urbeltz eta Jaione Inda artista nafarrek hirian euskal mural bat egiteko

2023/10/02

Reno Hiriak izango duen 'euskal muralak' bertako euskal komunitatearen presentzia, ekarpen eta identitatearen adierazgarri nahi du izan Ideia bilketa saio baterako deia egin dute Renon gaur arratsalderako, hirian aire zabalean kokatzekoa den euskal mural baten aurrean jendeak iritzia eman dezan, jasotako proposamen guztien laguntzaz egingo den margolanaren nondik norakoak argitu eta azken erabakia hartu ahal izan dadin. Murala egingo duten artistak Leire Urbeltz and Jaione Inda nafarrak dira, izan ere Nafarroako Gobernuaren beka ...

Gehiago irakurri...


Chascomuseko arte ikasleek Euskal Etxearen proiektua gauzatuta, hiriak 'Guernica'ren bere murala inauguratu du

2023/10/02

Picassoren 'Guernica'ren erreprodukzioa egin dute Chascomusen hiriko Arte Heziketarako Goi Institutuko ikasleek, bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kide den Rafael Aldatz arte irakaslea zuzendari Chascomus hiriak badu dagoeneko erakusgai bere erdiguneko izkinetako batean “Guernica”, Pablo Picassoren obraren bertsio mural bat.  Joan den larunbatean, irailaren 30ean, inauguratutako margolana, bertako Goi Mailako Heziketa Artistikoko Institutuko ikasleek egin dute, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kide Rafael Aldatz irakaslea zuzendari. Murala Libertad Plazaren parean dago, Lastra eta Alvear ...

Gehiago irakurri...


“Euskaldunen Ibilbidea” (sic) inauguratu dute Brandsen-en, euskaldunek historikoki hiriari eginiko ekarpena gogoan

2023/09/29

Cristina Juliarenak bertako euskal historiaz “El legado vasco" libururako egindako ikerketa izan da kale izendapen honen aurrekari Brandsenek "Boulevard de los Vascos - Euskaldunen Ibilbidea" (sic) estreinatu du. Hiriko Udalbatzak, edo zehatzago egitura argentinarrean Concejo Deliberante izena hartzen duen organoak, 2228. ordenantza onetsi zuen irailaren 18an, Mitre kaleko zati bati, Ituzaingó eta Larrea kaleen artekoari, izen berri hori emanez euskaldunen presentzia hirian eta euren ekarpena ...

Gehiago irakurri...


Gaurtik iganderaino Frantziako Bizanos herrian, Festi Choeurs 2023 koru jaialdia, Paueko Lagun eta Maitaren eskutik

2023/09/29

Paueko LÑagunt eta Maita Euskal Etxea antolatzaile duen Festi Choeurs 2023 abesbatz topaketako programa Irailaren 29tik urriaren 1era —gaur ostiraletik etzi igandera— Biarnoko Bizanos herriak, Paue ondoan, Festi 'Choeurs 2023 jaialdi artistikoren abegileku izango da, Paueko Lagut eta Maita (LEM) Euskal Etxea antolatzaile. Jaialdian euskal zein biarnes abesbatzak arituko dira, hala nola LEM euskal etxe anfitrioiko hiru abesbatzak —Basa Andere, Hegaldia eta Abesbatza ...

Gehiago irakurri...


Azken egunak Nevadako Unibertsitateko Euskal Idazkuntza Lehiaketara aurkezteko, ingelesez, euskal gaiko lanentzat

2023/09/28

Lehiaketa Renoko William A. Douglass Center for Basque Studies-ek eta Boiseko BSUko Basque Studies Program-ek antolatua da Oroitarazten dugu azken egunak geratzen direla Euskal Idazkuntza Lehiaketaren 2023ko ediziora aurkezteko. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da, 18:00etan Nevadako ordutegian. ...

Gehiago irakurri...


Donostiako Gero Axular dantza taldea Txinara joango da Folklore Jaialdi batean parte hartzera

2023/09/28

Dagoeneko Txinara iritsiak diren Gero Axular dantza talde donostiarreko kideak Etxepare Euskal Institutua lagun izan dute Euskal dantza Txinara iritsiko da datorren asteburuan Donostiako Gero Axular taldearen eskutik, bertako Jai Nazionalarekin bat eginez Qingxu hirian urriaren 1etik 7ra egingo den Arte Folklorikoaren lehen Jaialdian partaide izango baita. Juan Luis Unzurrunzaga zuzendari duen Gero Axular taldea, hiri txinatarrean kultur truke ekitaldi honetarako aurten aukeratu dituzten nazioarteko bederatzi ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia