euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iparreko Ibarra euskal etxe kaliforniarraren piknik festak amaiera ipiniko die bihar AEBko 2023ko 'udako' euskal jaiei

2023/10/13

Bihar, Rocklingo Iparreko Ibarra Euskal Etxearen piknik besta Kaliforniako Lincoln herrian Iparreko Ibarra euskal etxe kaliforniarraren urteroko piknik festak amaiera ipiniko dio bihar larunbata, urriaren 13a, 2023ko 'udako' euskal jaien sasoiari. Gogora dezagun Estatu Batuetako euskal festen 'udako sasoia' maiatzean hasi ohi dela Fresno Kalforniako euskal piknikarekin, hilabete horretan bertan Los Banos eta Bakersfieldekoekin jarraituz, eta ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta ...

Gehiago irakurri...


Bozkarioz, dantza askoz eta Tandilgo 'Betirako' lagun, Hiru Errekak festa eder batez ospatu zituen bere 24 urteak

2023/10/13

Hiru Errekako dantzari gazteak, Pilar Urbieta, Sara Urbieta eta Maia Jaureguibehere zuzendari, lore-arkuekin dantzan Gau ederra bizi izan zuten joan den larunbatean Tres Arroyoseko Hiru Errekako bazkide, lagun eta hurbilekoek. Euskal Etxeak 24. urteurrena ospatu zuen urriaren 7an, 120 lagunek partekatu zuten erreki batekin, bazkideek beraiek prestatu eta zerbitzatua. Hitzordua Danimarkar Zentroan gauzatu zen, topaketa Euskal Etxeko dantzariek girotu zuten, Tandilgo Gure Etxeko “Betirako” taldeko kideak ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakaria buru duen euskal ordezkaritza bat Japonian bisitari, bihartik aurrera Euskal Aste bat Tokion

2023/10/12

Toshima Tokiok abegia emango dio Euskal Aste Bati bihar ostiraletik, urriaren 13tik, datorren asteko osteguna urriaren 19ra arte Eusko Jaurlaritzako Urkullu lehendakaria Japonian da, euskal ordezkaritza bateko buru, bi herrialdeon arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatzea xede duen bidaia instituzional batean, Euskadi Japan 2023 ekimeneko parte. Hainbat ekitaldi, bilera eta saio programatu dira egunotan beste hainbeste alorretan, hala nola ekonomia, kultura, kirola, gastronomia, turismoa... guztiaren lagun izango dutela, gainera, ...

Gehiago irakurri...


Brasilgo Rio Grande do Sul-eko Almabaska Upategiak bere ardoak aurkeztu zituen Uruguain, Saltoko Ardoaren Klubean

2023/10/12

Ezker eskuin, Atilio Ibargoyen, Luis Zaldua eta Almabaska Upategiko Claudio Damborearena Escosteguy pasa den irailarean 30ean Ardoaren Klubak Salto herrian antolatutako dastaketan Mugaz gaindiko upategi bat izan zen protagonista Uruguaiko Saltoko Ardoaren Klubak joan den irailaren 30ean antolatutako azken elkarretaratzean. Rio Grande do Sul-eko “Almabaska” upategi brasildarrak bere ardoak aurkeztu zituen Mercado 18 de Julio gastronomia eta kultur guneko areto bete batean. Bertaratutakoek ardoekin batera, Txokobar euskal tabernako lagunek zerbitzatutako pintxoak dastatu ...

Gehiago irakurri...


Beñat Torres, Etxepare Euskal Institutuko irakurlea Udelarren eta Bertsolaritza Tailer emaile Montevideon

2023/10/11

Etxepare Euskal Institutuko irakurle Beñat Torres Letek euskara eta euskal kultura klaseak ematen ditu Uruguaiko Udelar Unibertsitatean Beñat Torres Lete filologo, kazetari eta bertsozale/lari gipuzkoar gaztea (Urretxu, 1995) Montevideon da duela bi hilabetedanik Etxepare Euskal Institutuko euskara eta euskal kultura irakurle lanetan, Uruguaiko Errepublikako Unibertsitatean (Udelar deitua). Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ari da irakasle hiriburu uruguaitarrean, eta hiru ikastalde dauzka ardurapean.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak: Liburutegiaren erreskatearen azken etapari ekiteko hitzaldi-tailerra eskaini dute

2023/10/11

Tuni Cagliolok (esk) eta Alfonsina Leranozek (ezk) errekuperatutako aleak prentsatzeko prozedura erakutsi zuten tailerrean Arte Unibertsitate Nazionaleko (UNA) hogeita hamar bat ikasle, irakasle eta euskaltegi porteñoko kideak partaide zirela "Euskaltzaleak-eko liburutegiaren erreskatea" hitzaldi-tailerra egin zen irailaren 30ean Buenos Airesko elkarte euskaltzale honen egoitzan, UNAko Kontserbazio eta Zaharberritze Lizentziaturako irakasle María Susana “Tuni” Cagliolo eta ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat eratu du NYeko maratoiaren bezperan euskal korrikalarientzat

2023/10/10

New Yorkeko Maratoiaren 2023ko edizioko Euskadi-Basque Country elastikoa Beste urte batez, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat eratu du New York Yeko maratoiaren bezperan, norgehiagokan parte hartuko duten  euskal korrikalari guztiak eta hauen senide eta lagunak gonbidatuta. Ekitaldia azaroak 4, larunbata, goizeko 9:30etan izango da, Euskadiren Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) eta bertan ...

Gehiago irakurri...


Mauro Telletxea albokari argentinarrak Osses luthierraz egin duen dokumentala azaroan estreinatuko da Buenos Airesen

2023/10/10

Mauro Telletxeak Euskaltzaleak-en aurkeztuko du "Betiko haizea - El viento eterno", alboka eta Osses hizpide dituen bere opera prima “Betiko Haizea - El viento eterno” (sic) eman dio izena. Mauro Telletxea Buenos Airesko aktore, irakasle eta albokaria, artista bisuala ere bada. Azken alderdi honi dagokionez, amaitu berria du izan ere, Jose Antonio Martínez Ossés albokari eta luthierra ardatz harturik egin duen filma. Azken 30 urteotan albokaren garapenean funtsezkoa izan den gizon honi buruz egin ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak Kanpo Harremanetarako 14 beka atera ditu Gasteiz, Brusela eta Europa eta Amerikako Ordezkaritzetarako

2023/10/09

Euskadiren Argentina-Mercosur-eko Ordezkaritzako harreragunea, artxiboko argazkia Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak zabalik du urriaren 22ra arte Kanpo Harremanetarako 14 bekaren deialdia, Gasteizen bere egoitza nagusirako, eta baita Euskadik Parisen, Bruselan, Buenos Airesen, Bogotan, Txileko Santiagon eta New Yorken dituen ordezkaritzetarako. Interesatuek administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoen behar dute izan eta gehienez 28 urte ...

Gehiago irakurri...


500 lagunetik gora Macachinen Gure Ametzaren 40 urteak ospatzen: musa, tenisa, afariak... eta dantza ugari

2023/10/09

Gure Ametza taldeko adin guztietako dantzariek 40 urtemuga ospatu dute Euzko Alkartasuna Euskal Etxean 600 gonbidatuekin batera Azken asteburu hau gogoangarri eta parte-hartzailea izan da zalantzarik gabe macachindar guztientzat, eta zer esanik ez herriko Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko kideentzat. Hiru eguneko egitarau trinkoa izan dute, gustu guztietarako jarduerekin, kirol arloan zein bozkarioz ospatzeari dagokionez: osagai izan dira tenisa, musa, dantza, afariak... eta bisitariak, bereziki auzoko Buenos Aires probintziako hainbat ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia