euskal diaspora eta kultura
2023/11/02
Egun bestelakoa oso izan zuten pasa den urriaren 20an Ayacuchoko “Elvira del Lujan Grange” Bigarren Hezkuntzako Eskolako ikasleek. Kultur Aniztasunarekiko Errespetuaren Egunaren ospakizunaren baitan, Euskal Odolako dantza taldeak euren abilezia eta gogo biziaren lagin ederra eskaini zien arte-eskolako nerabeei, eta hauek bozkarioz amaierako dantzarekin bat egin zuten2023/11/02
Badator 39. Gizataldeen Topaketa eta Festa Nazionalaren edizio berri bat eta Rosarion dena prest dago hiriko ekitaldi bilgarriena ospatzeko. Ostiral honetatik, azaroaren 3tik, datorren asteko igandera,12ra, bitartean, ehunka mila bisitari hurbilduko dira Banderaren Parke Nazionalera, benetako festa batean parte hartzera. Hamar gauetan zehar, 19etatik aurrera, 50 gizatalde baino gehiagoren adierazpen kulturalez ...2023/11/01
Ostegun honetan, azaroaren 2a, euskal literatura partaide izango da New Yorkeko Literatura Europarraren Gauean, Kirmen Uribe idazle ondarroarraren eskutik hain zuzen. Literatura Europarraren Gaua (European Literature Night) New Yorkeko Txekiar Zentroak eta New Yorkeko EUNICek (EU National Institutes for Culture) antolatutako ekimen bat da. Gogora dezagun Etxepare Euskal Institutua kide duela EUNICek. ...2023/10/31
Publikoa lagun segitzen du Lapridan bertako Euskal Etxea antolatzaile duen 'Elkarrizketa zikloak'. Proposameneko seigarren eta azkenaurreko saioak "Personajes de mi pueblo" (Gure herriko pertsonaiak)" izenpeko ikuskizun eder eta zinez arrakastatsua ekarri zuen. Lapridako zenbait gizon eta emakume gogoratu zituzten funtzio original eta goraipatu batean, Gabriel ...2023/10/30
Egun interesgarriak Japonian euskal zinemarentzat, Tokioko Nazioarteko Zinemaldiak (TIFF) joan den ostiralean adierazi baitzion Estibaliz Urresolari bere '20.000 erle espezie' filmak Zinemaldiak aurten aurrenekoz ematen duen 'Ethical Saria' irabazi duela. Estíbaliz Urresola eta Isabel Herguera Tokion daude (Urresolak, saritua izan zela jakin bezain pronmto hartu ...2023/10/27
Euskadiko bikotea, César Rasines eta Aitor Tolosa partaide, txapeldun atera da gaur Txileko Valdivian, bertan aste osoan zehar jokatu den Euskal Gizataldeen arteko 44. Munduko Mus Txapelketan Bigarren Argentina geratu da, Waldo Pérez eta Néstor García muslari, eta hirugarren Estatu Batuetako bikotea, Kaliforniako San Frantziskotik etorritako Philip Eliçagaray ...2023/10/27
Dozenaka euskal etxe daude munduan, asko antzekoak edo eredu berekoak, baina bakoitza bere proiektu, ezaugarri eta ekinmoldearekin. Guztien artean, baina, La Platako Euzko Etxeak City Bell herrian duen lur sailak erabat bakar eta paregabe bihurtzen du bere proiektua. Herritarrek egunero bisitatzen dute, naturarekin kontaktuan egoteko edo bere kirol-instalazioak erabiltzeko. Asteburuetan bisita gidatuak har daitezke, ...2023/10/26
Boisen, azkeneko txartelak geratzen dira bertako Oinkari Dantza Taldekoek urtero antolatzen duten sagardotegi jaian parte hartzeko. Euskal ohiturari ohorez eginez "Txotx! Oinkari Sagardotegi" ekimenak, Euskal Herriko sagardotegietako Txotxaren ohiturari jarraitzen dio eta sagardotegi menua eta sagardoa kupeletik edatea eskaintzen die Boiseko Euskal Etxeko areto nagusira azaroaren 18an hurreratzen ...2023/10/26
Bai, hemen da dagoeneko, ezin hurbilago. Necocheako Euskal Aste Nazionala hasteko hamar egun besterik falta ez direnean, bilerak bata bestearen atzetik datoz. Euzko Etxeko lehendakari Kiti Zubillagak EuskalKultura.eus-i aitortzen dioenez, "bilkura iraun" moduko batean daude, azken ikutuak ematen eta hondarreko xehetasunei ekiten, Diasporak Argentinan ospatuko duen hitzordu eta jai nagusia ...2023/10/25
Oraindik geratzen da denbora izena emateko, baina gutxiago. Hilabete oso bat geratzen da edo hilabete bat baizik ez da geratzen. Ez geroratu. Abenduaren 1a da azkeneko eguna Euskal Herritik edo Diasporatik 2025eko Boiseko Jaialdi festa erraldoian parte hartu nahi duten dantza-talde, kantari eta artistentzat izena eman eta euren hautagaitzak aurkezteko. Gogoan hartu Boisen bost urtero egiten den euskal ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus