euskal diaspora eta kultura
2023/11/09
Bilbon jaio eta Parisen gazterik oso, 20 urteak betetzeke biriketako gaitz batez hil zen Juan Crisostomo Arriaga (1806 - 4826) musikagile bilbotar handiaren lana lehenengoz entzungo da zuzenean Buenos Airesen, bertako Ensamble Concentus BAren eskutik, Ricardo Sciammarella zuzendari argentinarraren batutapean, bihar ostirala, azaroaren 10ean, Colón Antzokiko Urrezko Aretoan, iluntzeko ...2023/11/08
EHAA Buletin Ofizialak gaur asteazkena azaroaren 8ko bere zenbakian eman du argitara Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren Ebazpena, 2023ko abuztuaren 30ekoa, adieraziz 2023ko Gaztemundu programan parte hartzeko hautatuak izan diren munduko Euskal Etxeetako gazteen izenak. Programa, jakina denez, datorren hilean, abenduaren 11etik 21era gauzatuko da, Euskal Gizataldeen VIII. Mundu-Batzarreko saioak ...2023/11/08
Euskal Aste Nazionalaren baitan urtero egiten den Euskal Etxeetako Liburutegien ohiko topaketak berritasun garrantzitsua aurkeztuko du aurten. Bertaratzeaz gain, larunbat goizean egingo den 22. Liburutegi Topaketa YouTubez ere segituko ahal izango da eta txat bidez parte hartzeko aukera eskainiko du. Oraingo honetan, topaketak “Artxibo Historikoak” gaia jorratuko du. Eta, ohi bezala, liburutegi ...2023/11/08
eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak azterlan bat aurkeztu zuen joan den ostiralean euskal lankidetzaren eta Habana Hiriko Historialariaren Bulegoaren arteko harremana arakatuz. Lanak 1997tik Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak sailaren menpekoa den agentzia honek etengabe eta modu egonkorrean lagundutako birgaitze- eta ondare-ekimenak eta sustapen ...2023/11/07
Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu aurten. "Ugariak izan ziren fundatzaileek egindako lanak, jo ta ke, gogotsu, ilusio eta dedikazioz, gaur egun guztiok balia dezakezun ahalegina handi bat. Elkarte bizia gara, eta bazkide eta lagunei euskara eskolak eskaintzen dizkiegu, eta ohiko festak ospatzen ditugu, tartean Diasporaren Eguna, Korrika, Olentzero...", azaldu dio ...2023/11/07
Necochean garatzen ari den Euskal Aste Nazionalerako bidean, Argentinako euskal etxeak Euskal Herriko kultura munduko kide ugariren bisita jasotzen ari dira egunotan. Musikariek, dantzariek, agintari politikoek eta baita hedabideetako kideek ere diasporako jendearekin bildu eta harreman zuzena izateko baliatu ohi dute aukera. Halaxe ari da egiten EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri ere. Joan den ...2023/11/06
Necochea eta Argentinako eta beste herrialde batzuetako euskal ordezkariak, tartean AEB, Uruguai eta Argentinako euskal federazioateako presidenteak, hurrenez hurren Jean Flesher, Juan Pedro Arin eta Arantxa Anitua daudela, hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin, Kanpoan dagoen Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez buru, euskal diasporako ordezkari gehiagorekin datorren ostiralean ...2023/11/06
Gaur arratsaldeko txupinazoak, Necocheako Euzko Etxearen 58 Etorbideko Bulebarreko balkoitik jaurtita, 2023ko Euskal Aste Nazionalaren hasiera markatuko du, Argentina eta kanpoko andana bat bisitariren bilgune bilakatuta. Duela bi hilabete iragarritako egitarauarekin alderatuta bizpahiru aldaketa besterik ez daude. Gainbegiratuta, proposamen ugari luzatuko zaizkio bisitariari, jarduera kultural eta ...2023/11/03
Datorren astean 2023ko Argentinako Euskal Aste Nazionala gertaleku izango duen Necocheara abiatu aurretik, jarduera biziko asteburua biziko dute larunbat eta igande honetan Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko kideek. Bihar larunbata, azaroaren 4a, elkarteko txikienek euren topaketa izango dute Euskal Etxearen egoitzan. Eta igandean, hilaren 5ean, stand kultural batekin eta euskal dantza tradizionalekin parte ...2023/11/03
Buenos Aires probintziako Chivilcoyko herrian, Udalak, herriko Beti Aurrera Euskal Etxeak eta omenduaren familiak elkarrekin sustatutako ekimenean, bertan jaiotako Jose Goñi, "El Porteño" (1873-1930) ezizeneko pilotari handiari izen horixe ezarri dio herriko kaleetako bati, 500. kaleari, Tomaso etorbidetik Ituzaingó kaleraino doan tartean. Lehenengo euskal pilotako ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus