euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zinemaldia asteburu honetan Berlinen Gernika EEaren eskutik, 'Irati', 'Karpeta Urdinak' eta 'Aztarnak' aurkeztuz

2023/11/15

Pandemia garaian eten ondoren, Berlingo 'Gernika' Kulturverein Euskal Etxeak berriro ere ekin dio lehenago urtero antolatu ohi zuen bere Euskal Zinemaldia antolatzeari eta edizio berri bat iragarri du datorren asteburu honetarako, azaroaren 17, 18 eta 19an, hiru izenburu emanez, Paul Urkijoren 'Irati', Ander Iriarteren 'Karpeta urdinak' eta Maru Soloresen 'Aztarnak', hurrenez hurren, ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (2): "Euskal Diasporan esperientziak partekatzen" jardunaldi arrakastatsua

2023/11/14

Jende ugari bildu zen "Euskal diasporan esperientziak partekatzen" jardunaldira. Eskuinean, Xabier Zubillaga, jardueraren koordinatzailea 2023ko Euskal Aste Nazionalak egitarau zabala aurkeztu zuen, eta, ohi bezala, asteburu aldera izan ziren ekitaldi gehienak. Ostiral goizean, azaroren 10ean, ordezkaritza ugari iritsi ziren Necocheara eta, bazkalorduan, jangelak jaiaren bizitasuna iragartzen zuten soinu eta koloreak zituen. Baina jaiarekin batera "Euskal diasporan esperientziak partekatuz" jardunaldia antolatu izanarekin, urteroko ...

Gehiago irakurri...


Artetxe Katedra Buenos Aires eta, asteartean, Laura Pegoren hitzaldi irekia Francopeko errepresioa eta euskal emakumeez

2023/11/13

Hitzaldia Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegiko Piglia tabernan izango da, sarrera doan Etxepare Euskal Institutuak eta IMHICIHU-CONICETek (REVA, Red de Estudios Vascos en Argentina) bultzatutako Amale Artetxe katedrak Laura Pego Otero, Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzailea eta abokatua, gonbidatu zuen aurten azaroaren 6tik 14ra Argentinan eskolak eta hitzaldiak ematera. Egonaldi horren baitan, astearte honetan, azaroaren 14, frankismo garaiko errepresioari buruzko hitzaldi ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (1): Irria, bozkarioa eta giro ederra Necochean, euskal oraina eta geroa ospagai

2023/11/13

Necocheako Euzko Etxea antolatzaile, haur. gazte eta helduak Euskal Asteko protagonista izan dira 2023ko azaroaren 6tik 12ko festan Xarmanki pasatu da joan den aste osoan Necochean 2023ko Euskal Aste Nazionala. Asteburuan bereziki, Argentina osoko euskaldunak eta dantza talde, kulturgile eta jendeak bildu dira, baita Uruguaikoak ere, eta bazen baita ere Estatu Batuetako, Kanada eta Brasilgo euskal komunitateetako lagunik. Artikulu honetan, beherago, asteburuak emandako irudien lehenengo hurreraketa egingo dugu, eta bihar asteartea hasiko ...

Gehiago irakurri...


Gaur lehertuko da Necochean 2023ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko asteburua: eman begiratua programari!

2023/11/10

Necocheako Euzko Etxearen egoitzako aurrealdea ostiralean, Euskal Asteko asteburuaren hastapenean, bi banderak buru Joan den astelehenean ofizialki abiatu eta inauguratua izan ostean, 2023ko Euskal Argentinar Aste Nazionalak harrera egingo die gaur Necocheako Euzko Etxearen egoitzan Argentina osotik, beste zenbait herrialdeetatik eta Euskal Herri beretik bertaratuko diren ordezkaritzei, guztiak Argentinako euskal gizataldearen urteroko hitzordu behinena den honetako azken txanpan parte hartzera helduak, euskal festa, ...

Gehiago irakurri...


“Non dago Mikel?” dokumentala Buenos Airesko Gaumont zineman ikusgai, Jasone Agirre legebiltzarkidea partaide

2023/11/10

Astelehenean, azaroaren 13an, Gaumont zinema aretoan “Non dago Mikel?” dokumentala proiektatuko da. Mikel Zabalza gazte nafarraren desagerpenaren kronika Amaia Merinok eta Miguel Ángel Llamasek zuzendu dute. Jasone Agirre Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko parlamentari bizkaitarra partaide, "Non Dago Mikel?" dokumentala edatorren astelehenean, azaroak 13an, eskainiko da hiriburu argentinarreko publiko orokorraren aurrean, 17etan, Gaumont zineman. Amaia Merino eta Miguel Angel “Pitu” Llamas zuzendari dituen filmak Mikel Zabaltza gazte nafarraren desagerpenaren istorioa kontatzen ...

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal erkidegoetan grabatutako 'Transmisioa' emango dute datorren igandean Pariseko Euskal Etxean

2023/11/10

Olentzeroren Lagunak-ek euskaldun makila oparitu zion La Pampako Macachinen bertako Iñaki Unamunori bere lankidetzaren oroigarri Pariseko Euskal Etxeak euskal diaspora argentinar kutsu apur bat bat hartuko du satorren igandean, arratsalde partez, 15:00etan, herrialde hegoamerikar horretan 2022an grabatutako 'Transmisioa' dokumentala pantailaratuko baitute, euskal tradizio batzuk bertako euskal diasporan nola bizi diren erakutsiz. Baionako 'Olentzeroren Lagunak' elkarteak, teknika lanetan Comedia ekoiztetxearekin, ...

Gehiago irakurri...


Garaiz zaude oraindik Valentziako Euskal Etxeak hil amaieran Calles herrian antolatu duen barnetegian izena emateko

2023/11/09

Asteburu bat euskaraz praktikatzen igarotzeko prezio eskuragarria duen proposamena Euskara erabili eta praktikatzeko barnetegi berri bat antolatu du Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak euskara ikasleentzat, mintza praktika lantzeko helburuarekin, egun batzuk euskaraz bizi daitezen, murgiltze sisteman, beraz, horretarako aukera gutxi baitago bestea Euskal Herritik kanpo. Udazkeneko ikastaro trinko hau azaroaren 24, 25 eta 26an gauzatuko da Valentziako Calles herrian.

Gehiago irakurri...


Arriagaren obra estreinatuko du bihar Buenos Airesko Colón Antzokian Concentus BAk, Ricardo Sciammarella zuzendari

2023/11/09

Ezkerrean, Ensamble Concentus BA, Ricardo Sciammarella zuzendari Buenos Airesen irailean eskainitako kontzertuan. Eskuinean, Colón Antzokiko biharko kartela Juan Crisóstomo Arriagaren lanekin Bilbon jaio eta Parisen gazterik oso, 20 urteak betetzeke biriketako gaitz batez hil zen Juan Crisostomo Arriaga (1806 - 4826) musikagile bilbotar handiaren lana lehenengoz entzungo da zuzenean Buenos Airesen, bertako Ensamble Concentus BAren eskutik, Ricardo Sciammarella zuzendari argentinarraren batutapean, bihar ostirala, azaroaren 10ean, Colón Antzokiko Urrezko Aretoan, iluntzeko ...

Gehiago irakurri...


Atera da! Hona EHan abenduaren 11tik 21era egingo den Gaztemundu 2023rako hautatuak izan direnen zerrenda

2023/11/08

Gaztemunduko aurreko edizio bateko kideak bisita egiten Gasteizen Lehendakaritzara argazkian Urkullu lehendakariarekin EHAA Buletin Ofizialak gaur asteazkena azaroaren 8ko bere zenbakian eman du argitara Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren Ebazpena, 2023ko abuztuaren 30ekoa, adieraziz 2023ko Gaztemundu programan parte hartzeko hautatuak izan diren munduko Euskal Etxeetako gazteen izenak. Programa, jakina denez, datorren hilean, abenduaren 11etik 21era gauzatuko da, Euskal Gizataldeen VIII. Mundu-Batzarreko saioak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia