euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar Etxea eta Zazpirak Bat partaide Rosarion, datorren astean hasiko den Gizataldeen Jai Nazionalaren 40. edizioan

2024/10/29

Rosarioko euskal komunitatea partaide azaroaren 8tik 17ra Banderako Parke Nazionalean ospatuko den Gizataldeen Jai Nazionalean Datorren asteko ostiralean hasiko da Rosarion Gizataldeen Topaketa eta Jai Nazionalaren 40 urteurreneko festa handia. Azaroaren 8tik 17ra, 19:30etatik aurrera, Banderaren Parke Nazionalera hurbiltzen direnek munduko zapore, dantza, musika eta adierazpen kulturalez gozatzeko aukera izango dute. Hamar gauetan zehar, Zazpirak Bat Euskal Etxeak eta Rosarioko Nafar Etxeak Euskal Herria ordezkatuko dute 50 ...

Gehiago irakurri...


Ollo presidenteordea partaide, nafar etxeetan ibiltari ari den "Dantzaren Atlasa Nafarroan" aurkeztu dute Valentzian

2024/10/28

Joan den larunbatean, urriaren 26an, aurkeztu zuten Valentziako Euskal Etxean Nafarroako dantza tradizionalari buruzko saioa Valentziako Euskal Etxeak abegia eman zio joan nden larunbatean bere egoitzan "Dantzaren Atlasa Nafarroan" izenpeko ekitaldiari, Nafarroako Gobernuko Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria bertan zela, Miriam Veguillas Kanpoko Herritarrekiko Harremanetarako Ataleko arduraduna lagun. Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen proposamen ...

Gehiago irakurri...


Amale Artetxe Katedra: mintegia zabalduko dute ostegunean Basterretxeaz Buenos Airesen, doan eta entzule orori irekia

2024/10/28

Euskal Ikasketen Amale Artetxe Katedrak Nestor Basterretxea euskal artistari buruzko graduondoko mintegia eskainiko du [EGUNERAKETA: DATA ALDAKETA, data berriak azaroaren 4tik 7ra]

Gehiago irakurri...


Iribarne-Ratto Juningo bikote argentinarra garaile Cuscon Euskal Gizataldeen 45. Munduko Mus Txapelketan

2024/10/28

Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto bikote argentinarra irabazle Euskal Gizataldeen arteko 45. Munduko Mus Txapelketan Argentinako bikotea geratu da gailen joan den aste osoan Cuscon jokatu den Euskal Gizataldeen 45. Munduko Mus Txapelketan. Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto bikote junindarrak lortu du lehenengo postua sailkapen-taulan; bigarren Mexikoko Euskal Etxeko Juan Jose Echenique eta Isidro Mendiburu bikotea geratu da eta hirugarren, Australiako Irene Sanjurjo eta Xanti Iza sailkatu dira, azken kasu ...

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Etxeak Halloween gaua Kokein taldearen kontzertu "izugarri" batekin ospatuko du, azaroaren 1ean

2024/10/25

Kokein taldeak Londresko euskal etxeko eta zale britainiarrekin ospatuko du Halloween bertako Fiddlers Elbow aretoan Talde eibartarra azaroaren 1ean iritsiko da Londresera, The Fiddler's Elbow aretoan jotzeko. “Zatoz gurekin euskal rockaren Halloween-eko gau tematiko zirraragarri batez gozatzera” dio Londreseko Euskal Etxeak luzatu duen gonbiteak. Eta ‘Sorginen gaua’ girotzeko, abenduan plazaratuko duten disko berriko abesti batzuk aurreratuko dizkiete zale londrestarrei, taldearen klasikoak ...

Gehiago irakurri...


Asel Luzarragak 'Bahiketa' eleberria aurkeztu du, gaztelaniara itzulita, Buenos Airesko Euskaltzaleak-en

2024/10/25

Pantailan, Asel Luzarragak ‘Bahiketa’ eleberria aurkeztu zuen eta Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartera bertaratutako kideekin solasean "Bahiketa", "Secuestro" izenpean, gaztelaniara itzulitako laugarren eleberria du Asel Luzarragak, aurkeztu berria orain Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, Lauburu argitaletxea Argentina argitaratzaile. Liburuaren egilea Zoom bidez izan zen aurkezpenean, eta Euskaltzaleak elkarteko kide Alfonsina Leranozek egin zuen bere aurkezpena. urriaren 4an, ostiralez. Euskal idazle eta ...

Gehiago irakurri...


2024ko Munduko Mus Txapelketa: kitxuak eta euskarak bat egin dute muslariek Machu Pichura egindako bisitan

2024/10/25

2024 Munduko Mus Txapelketako muslari eta laguntzaileak Inken Haran Sakratuan, Peruko Andeetan (arg. Julen Ruiz de Azua, Mexiko EE) Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketaren XLV. edizioa Peruko Urubamba Haranean eta Cuscon ari da jokatzen aste honetan Limako Euskal Etxea antolatzaile. Musaren inguruan euskal gizataldeak urtero antolatzen duen ekitaldi nagusia den hau joan den asteburuan hasi eta urriaren 26ra arte luzatuko da aurten. Larunbatean egingo dira azken partidak, sari-banaketa eta agur-afaria.

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txokok euskal irudi ederrak utzi zizkien bertako herritarrei 2024ko Euskal Festaren ospakizunean

2024/10/24

Valladolideko Euskal Etxeak 2024ko Euskal Jaia ospatu zuen Udaletxetearen aurrean Euskal kulturaz gozatzeko aukera ederra izan zuten joan den igandean Valladoliden, ez bakarrik bertako Euskal Etxeko lagunek, herritarrek oro har baizik. Izan ere, hiriko Gure Txokok antolatutako 2024ko Euskal Jaiak elizan, kalean eta Udaletxearen aurrean izan zituen une publiko garrantzitsuenak. Valladolideko euskaldunek Euskal Herritik propio etorritako bi elkarte izan zituzten agerkide, ...

Gehiago irakurri...


400 pertsona partaide Urdaiazpikoaren 14. Jaian Trenque Launquen-en, Euskal Sustraiak Euskal Etxea antolatzaile

2024/10/24

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko antolaketa taldea, 14. Urdaiazpiko Festa arrakastatsuko prestatzaile. Zorionak! Garai batean izandako asistentzia maila berreskuratuz eta alaitasun giro ezinhobean,  Argentinako Urdaiazpikoaren Festaren XIV. edizioa arrakastatsu burutu da Trenque Lauquenen. Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolatuta, ekitaldia urriaren 19ko larunbat gauean egin zen, ohiko Barrio Alegre Klubaren egoitzan. Menu bikainaz gain, euskal dantzaz, zozketez, dantzaldi herrikoiaz eta dibertsioaz ...

Gehiago irakurri...


Mariana Uribeondok euskal zeramika herrikoi tailerrak eman ditu Trelew-en, Haraneko Euskal Etxea antolatzaile

2024/10/24

Mariana Uribeondo (hirugarrena ezkerretik) Udal Artisautza Eskolan emandako tailerreko partaideekin Euskal zeramika herrikoia zabaltzeko eta berreskuratzeko proiektu baten barruan, Chubut Ipar-ekialdeko Haraneko Euskal Etxeak, buztingintzan trebatzeko hainbat jarduera eskaini ditu urriaren 11tik 13rako asteburuan. Jarduera Trelewko Udal Artisautza Eskolan garatu da, Mariana Demicheli Uribeondo, euskal zeramika herrikoia berreskuratu eta sustatzea xede duen Amalur elkarteko arduraduna buru. Horrekin batera, euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia